2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
2025-2026ko Binakako Txapelketako egutegia. Irudia: EITB.
2025-2026ko Binakako Txapelketa azaroaren 21ean hasi eta 2026ko martxoaren 29an amaituko da, egun horretan jokatuko baitute final handia, Nafarroa Arenan, Iruñean. Zortzi bikote parte-hartzaileek 14 jardunaldiko liga jokatuko dute, eta finalerdietako ligaxkara sailkatzea izango dute helburu. Sailkapeneko aurreneko biak zuzenean sailkatuko dira, eta hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan sailkatzen diren bikoteek play-offa jokatu beharko dute.
|
LIGAKO SAILKAPENA | ||||||
| J | I | AT | KT | +/- | ||
| 1. | Laso-Albisu | 6 | 5 | 130 | 80 | 50 |
| 2. | Elordi-Zabaleta | 6 | 4 | 113 | 89 | 24 |
| 3. | Larrazabal-Mariezkurrena II | 6 | 3 | 125 | 121 | 4 |
| 4. | Zabala-Martija | 6 | 3 | 110 | 114 | -4 |
| 5. | Jaka-Iztueta | 6 | 3 | 104 | 116 | -12 |
| 6. | Artola-Imaz | 6 | 3 | 94 | 116 | -22 |
| 7. | Altuna III-Ezkurdia | 6 | 2 | 105 | 107 | -2 |
| 8. | P. Etxeberria-Rezusta | 6 | 1 | 91 | 129 | -38 |
------------------------------------------------------
LIGAKO 1. ITZULIA
1. JARDUNALDIA
Azaroak 21, Beasain
Elordi-Zabaleta vs Zabala-Martija (22-13)
Azaroak 22, Logroño
Altuna III-Ezkurdia vs P. Etxeberria-Rezusta (22-5)
Azaroak 23, Aoiz
Jaka-Iztueta vs Larrazabal-Mariezkurrena II (22-21)
Azaroak 24, Tolosa
Artola-Imaz vs Laso-Albisu (14-22)
------------------------------------------------------
2. JARDUNALDIA
Azaroak 28, Basauri
P. Etxeberria-Rezusta vs Zabala-Martija (12-22)
Azaroak 29, Lizarra
Jaka-Iztueta vs Laso-Albisu (6-22)
Azaroak 29, Oiartzun
Artola-Imaz vs Larrazabal-Mariezkurrena II (22-19)
Abenduak 1, Eibar
Altuna III-Ezkurdia vs Elordi-Zabaleta (22-14)
------------------------------------------------------
3. JARDUNALDIA
Abenduak 5, Zornotza
Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta (22-14)
Abenduak 6, Bartzelona
Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Martija (16-22)
Abenduak 7, Donostia
Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena II (20-22)
Abenduak 8, Tolosa
Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz (22-8)
------------------------------------------------------
4. JARDUNALDIA
Abenduak 12, Bilbo (Club Deportivo)
Altuna III-Ezkurdia vs Larrazabal-Mariezkurrena II (19-22)
Abenduak 13, Iruñea (Navarra Arena)
Laso-Albisu vs P. Etxeberria-Rezusta (22-17)
Abenduak 13, Urretxu
Artola-Imaz vs Zabala-Martija (22-15)
Abenduak 14, Mallabia
Jaka-Iztueta vs Elordi-Zabaleta (12-22)
------------------------------------------------------
5. JARDUNALDIA
Abenduak 19, Zalla
Zabala-Martija vs Larrazabal-Mariezkurrena II (16-22)
Abenduak 20, Donostia
Altuna III-Ezkurdia vs Artola-Imaz (16-22)
Abenduak 21, Lekeitio
Elordi-Zabaleta vs Laso-Albisu (11-22)
Abenduak 22, Arrasate
Jaka-Iztueta vs P. Etxeberria-Rezusta (22-21)
------------------------------------------------------
6. JARDUNALDIA
Abenduak 25, Eibar
Artola-Imaz vs Elordi-Zabaleta (6-22)
Abenduak 26, Barañáin
P. Etxeberria-Rezusta vs Larrazabal-Mariezkurrena II (22-19)
Abenduak 27, Logroño
Jaka-Iztueta vs Zabala-Martija (20-22)
Abenduak 28, Gasteiz
Altuna III-Ezkurdia vs Laso-Albisu (10-22)
------------------------------------------------------
7. JARDUNALDIA
Abenduak 30, Azkoitia
Artola-Imaz vs P. Etxeberria-Rezusta
Abenduak 30, Durango
Elordi-Zabaleta vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Urtarrilak 1, Eibar
Laso-Albisu vs Zabala-Martija
Urtarrilak 2, Zornotza
Altuna III-Ezkurdia vs Jaka-Iztueta
------------------------------------------------------
LIGAKO 2. ITZULIA
8. JARDUNALDIA
Urtarrilak 4
Elordi-Zabaleta vs Zabala-Martija
Urtarrilak 4
Altuna III-Ezkurdia vs P. Etxeberria-Rezusta
Urtarrilak 4
Jaka-Iztueta vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Urtarrilak 4
Artola-Imaz vs Laso-Albisu
------------------------------------------------------
9. JARDUNALDIA
Urtarrilak 11
P. Etxeberria-Zabaleta vs Zabala-Martija
Urtarrilak 11
Artola-Imaz vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Urtarrilak 11
Jaka-Iztueta vs Laso-Albisu
Urtarrilak 11
Altuna III-Ezkurdia vs Elordi-Zabaleta
------------------------------------------------------
10. JARDUNALDIA
Urtarrilak 18
Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta
Urtarrilak 18
Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Martija
Urtarrilak 18
Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Urtarrilak 18
Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz
------------------------------------------------------
11. JARDUNALDIA
Urtarrilak 25
P. Etxeberria-Rezusta vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Urtarrilak 25
Jaka-Iztueta vs Zabala-Martija
Urtarrilak 25
Altuna III-Ezkurdia vs Laso-Albisu
Urtarrilak 25
Artola-Imaz vs Elordi-Zabaleta
------------------------------------------------------
12. JARDUNALDIA
Otsailak 1
Zabala-Martija vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Otsailak 1
Altuna III-Ezkurdia vs Artola-Imaz
Otsailak 1
Elordi-Zabaleta vs Laso-Albisu
Otsailak 1
Jaka-Iztueta vs P. Etxeberria-Rezusta
------------------------------------------------------
13. JARDUNALDIA
Otsailak 8
Altuna III-Ezkurdia vs Jaka-Iztueta
Otsailak 8
Elordi-Zabaleta vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Otsailak 8
Laso-Albisu vs Zabala-Martija
Otsailak 8
Artola-Imaz vs P. Etxeberria-Rezusta
------------------------------------------------------
14. JARDUNALDIA
Otsailak 15
Laso-Albisu vs P. Etxeberria-Rezusta
Otsailak 15
Artola-Imaz vs Zabala-Martija
Otsailak 15
Altuna III-Ezkurdia vs Larrazabal-Mariezkurrena II
Otsailak 15
Jaka-Iztueta vs Elordi-Zabaleta
------------------------------------------------------
PLAY-OFFAK
Otsailak 19, 3. vs 4.
Otsailak 20, 5. vs 6.
Otsailak 22, 19ko galtzailea vs 20ko irabazlea
Zure interesekoa izan daiteke
Lasok eta Albisuk lidertzan sendo jarraitzen dute, Altuna eta Ezkurdia garaituta (10-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk 10-22 irabazi diete Jokin Altunari eta Joseba Ezkurdiari, Binakako Txapelketako 6. jardunaldian, Gasteizen. Urdinak nagusi izan dira, eta bosgarren garaipena lortu dute.
Zabalak eta Martijak Jaka eta Iztueta garaitu dituzte partida ikusgarri batean (20-22)
Javi Zabalak eta Julen Martijak hirugarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, Adarragan, partida gogor batean Erik Jaka eta Martxel Iztueta 20-22 menderatuta. Urdinak atzetik joan dira markagailuan, norgehiagokaren azken txanpan emaitza irauli duten arte.
Etxeberriak eta Rezustak garaipen handia lortu dute Larrazabal eta Mariezkurrenaren kontra (22-19)
Peio Etxeberria eta Rezusta bikoteak 22-19 irabazi diete Larrazabal eta Mariezkurrena II.ari Barañaingo pilotalekuan. Lehia, hasieratik amaierara oso parekatua, azken tantoetan erabaki da Etxeberriak eta Rezustak bikotearen bultzadari esker, azken txanpan oreka hautsi eta garaipena lortu baitute.
Elordik eta Zabaletak astindua eman diete Artolari eta Imazi (6-22)
Elordik eta Zabaletak nagusitasuna erakutsi dute hasieratik Artola eta Imazen aurka jokatutako partidan (6-22), Eibarko Astelena pilotalekuan. Hona hemen partidako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
Lasok eta Albisuk aise menderatu dituzte Elordi eta Zabaleta (11-22)
Unai Laso eta Jon Ander Albisu indartsu ari dira Binakakoan, bostetik partida bakarra galdu baitute. Oraingoan ere, nagusitasun handiarekin irabazi dute, Elordi eta Zabaleta 11-22 menderatuta.
Peñak txartel beltza jaso du epaileari aurre egin eta gero
Serie B-ko Binakako Txapelketako partidan, Jon Ander Peñak atxiki egin duela adierazi du epaileak, eta tantoa kendu dio. Pilotaria ez da ados egon erabakiarekin, eta aurre egin dio. Ondorioz, txartel beltza jaso du.
Artolak eta Imazek garaipen handia lortu dute Altuna eta Ezkurdiaren aurka (16-22)
Iñaki Artolak eta Ander Imazek ez zuten ondo hasi Binakako Txapelketa, baina, pixkanaka, gora egin dute, eta larunbat honetan hirugarren puntua lortu dute Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia 16-22 menderatuta.
Azken 7 tantoak eginez irabazi diete Larrazabalek eta Mariezkurrenak Zabalari eta Martijari (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 16-22 irabazi diete Zabalari eta Martijari Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Atzetik hasi dira markagailuan, baina pixkanaka jokoa hobetu dute eta azken 7 tantoak urdinek egin dituzte.
Elordi-Zabaleta Binakako Txapelketako gorenean, Laso-Albisurekin batera
Elordi-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteak nabarmendu dira Binakako Txapelketako lau jardunaldi hauetan. Hiru garaipen lortu dituzte bi bikoteek eta sailkapenaren gorenean kokatu dira.
Elordik eta Zabaletak garaipena lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (12-22)
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak 12-22 irabazi diete Erik Jakari eta Martxel Iztuetari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Garaipen honi esker, hirugarren puntua batu dute.