Errege Kopa
Emaitzak
Kanporaketak
Errege Kopari buruzko albisteak
Athleticek bere maila inposatu du AE Praten aurka (1-6)
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu dugu eta seriotasuna eman diogu, oro har, partidarekin gustura”
Jagoba Arrasate “gustura” gelditu da Osasunak Atletico Calatayuden aurka egindako partidarekin. Taldeak konfiantza behar duela azaldu du, eta gaurkoa horretarako baliagarria izango dela beraientzat.
Osasunak erabateko nagusitasunez kanporatu du Atletico Calatayud (0-6)
Raul Garcia del Amo (3), Kike Barja, Dubasin (penaltiz) eta Asier Bonel debutariaren golek gorritxoen garaipen argia ekarri dute Errege Kopako lehen kanporaketako neurketan.
Toledoko istripuagatik atzeratutako Errege Kopako kanporaketetarako data eta ordutegi berriak ezarri dituzte
Ostegunean, urriaren 29an, Peña Sport-Huesca partida jokatuko dute, 18:00etan; azaroaren 3an, asteartez, Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves neurketak izango dira (19:00etan). Azaroaren 4an, asteazkenez, 19:00etan, Portugalete-Real Union neurketa hasiko da; 20:00etan, Amorebieta-Logroñes; eta 20:30ean, Reus-Barakaldo.
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu egin behar da, ondo prestatu eta ustezko nagusitasuna zelaian erakutsi”
Osasunak Calatayud izango du aurkari bihar, eta talde gorritxoak debuta egingo du Errege Kopan. Jagoba Arrasatek aurreratu du "hamaikako erabat berria" ikusiko dugula.
Edin Terzic: “2024ko Kopako finalaren osteko irudiak ikusteak eragin zuen nik onartzea Athleticen egotea”
Ostegunean, 21:00etan, Athleticek 2026-2027 denboraldiko Errege Kopako aurreneko partida kanporaketa jokatuko du, Prat aurkari; Edin Terzic Bilboko taldearen entrenatzaileak txapelketa horrek zale zuri-gorrien artean sortzen duen ilusioa izan du hizpide: “Berezia da klubarentzat”, nabarmendu du.
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatu ondoren: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Errege Kopan, Espanyolen aurkako kanporaketan, Ugartek 2-1ekoa egin du, eta Rojok, azken minutuan, 4-3koa. Biak ala biak pozarren azaldu dira, sailkatzea eskuratu dute eta.
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Anaitasunak Alavesen aurka jokatuko du bihar Txerloian, Errege Kopako lehen txandan. Loren Barbado entrenatzaileak prentsaurrekoan azaldu du partida “aitortza moduko bat” dela beraientzat, eta “bihotzarekin eta emozioarekin” jokatuko dutela
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Bizkaiko taldeak luzapeneko azken minutuan sartu du kanporaketan erabakigarria izan den gola. Adrian Carrionek, Andoni Ugartek, Ander Lakak eta Jon Rojok sartu dituzte Hector Urquiaren taldearen golak; neurketa ikusgarria izan da.
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Hala, Edin Terzic entrenatzaileak ezingo du erdilari gipuzkoarra baliatu ostegunean, Errege Kopan, Prat aurkari, ezta igandean ere, San Mamesen jokatuko duten Athletic-Reala derbian.
Prat izango da Athleticen aurkaria Kopan
Katalanek Sant Rafael kanporatu dute itzulerako partidan ere gol zaparrada sartuta.
Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
Urriaren 27an, asteartez, Sestao River-Espanyol eta Tudelano-Zaragoza partidak izango dira; urriaren 28an, asteazkenez, hauek: Pamplona-Eibar, Portugalete-Real Unión, Anaitasuna-Alaves, Peña Sport-Huesca, Amorebieta-Logroñes eta Reus-Barakaldo; ostegunean, azkenik, Atletico Calatayud-Osasuna eta Prat edo San Rafael-Athletic.
Aitor Larrazabal: “Atheticen kontra lehiatzeko ilusioa genuen, baina Espanyol ere talde indartsua da"
Sestao Riverrek Lehen Mailako aurkaria izango du Errege Kopako lehen kanporaketan, Espanyol, hain zuzen ere. Aitor Larrazabal talde bizkaitarraren kirol zuzendaria itxaropentsu agertu da kanporaketaren aurrean: "Kopan beti egoten da ezustekoren bat".
Anaitasunak “ilusio handiz” egingo dio aurre Alavesi Errege Kopako lehen kanporaketan
Anaitasunak, erregionaleko ohorezko mailako taldeak, Alavesekin neurtuko ditu indarrak Errege Kopako lehen kanporaketan. Ander Pastrian jokalariak eta Mikel Pastrian bigarren entrenatzaileak azaldu dute “ilusioz” egingo diotela aurre derbiari, mailari dagokionez taldeen artean “alde handia” dagoen arren.
Anaitasuna-Alaves, Prat edo San Rafael Athleticen aurka eta Atletico Calatayud-Osasuna, Errege Kopako lehen kanporaketan
Zozketak, gainera, beste bi derbi ekarri ditu: CD Pamplona-Eibar eta Portugalete-Real Union. Hauek dira beste neurketak zozketan zeuden Euskal Herriko beste taldeentzat: Sestao River-Espanyol, Peña Sport-Huesca, Tudelano-Zaragoza, Reus-Barakaldo eta Amorebieta-Logroñes.
Errege Kopako lehen kanporaketa eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketa astelehenean zozkatuko dituzte
Errege Kopako lehen kanporaketako zozketa 13:00etan hasiko da, eta Alaves, Athletic, Osasuna eta beste hamar euskal talde izango dira tartean. Erregina Kopari dagokionez, zozketa 16:30ean hasiko da, eta Alavesek, Eibarrek eta Osasunak orduan jakingo dute zein talderen aurka jokatu beharko duten.
Anaitasuna Errege Kopako lehen kanporaketarako sailkatu da, eta Lehen Mailako talde baten aurka arituko da
Azkoitiko taldeak, aurretiko kanporaketan, Tedeon utzi du txapelketatik at, bi partidetan gailenduta: 5-0 Txerloian, Azkoitian, eta larunbatean, 2-5 Navarreten, Errioxan. Baztan, ordea, Atletico Calatayudek kanporatu du.
Sestao Riverrek Terrassa jipoitu du (4-1) eta Errege Kopa jokatuko du
Bizkaiko taldeak Federazio Kopako final-laurdenetako kanporaketa gainditu du, talde kataluniarra aise garaituta, eta Errege Koparako txartela eskuratu du. Horretan, Las Llanas futbol-zelaian Lehen Mailako aurkaria izango du.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”
Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).