Eibar
Esteban: “Badakigu Eibarren aurka lehiatu gaitezkeela”
Goikoetxea: “Talde sendoa da, xehetasun txikietan erabakiko da partida”
Eibar eta Amorebieta Errege Kopako bigarren kanporaketara, Pamplona eta UD Logroñes garaitu dituzte eta
Emaitzak
Eibar taldeari buruzko albiste gehiago
Brimaren golak luzapenean eman dio garaipena Alavesi (2-1)
Alavesek 2-1 garaitu du Eibar Moeve F Ligako 11. jardunaldian. Kumba Brimak sartu du garaipenaren gola, Carmen Alvarezek berdinketa lortu ostean.
Esteban: “Badakigu Eibarren aurka lehiatu gaitezkeela”
Andrea Estebanek agerraldia egin du hedabideen aurrean, Eibarren aurkako derbiaren atarian. Entrenatzaileak partida berezia dela aitortu du, eta hiru puntuak eskuratzearen garrantzia nabarmendu du. Armaginen aurka lehiatzeko gai direla badakitela adierazi du, eta, gainera, Mendizorrotzan beti punturen bat lortu dutela gogorarazi du, behin izan ezik.
Goikoetxea: “Talde sendoa da, xehetasun txikietan erabakiko da partida”
Iñaki Goikoetxea Eibarreko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Alavesen aurkako derbiaren atarian. Aurreko norgehiagokako emaitzari buelta emateko gogoz iritsiko direla aitortu du, eta halako norgehiagoka bat jokalarientzat motibazio berezia izan daitekeela nabarmendu du. Arabarren taldeari dagokionez, aurkari sendoa dela adierazi du: “Zaila da haiei gola sartzea, eta, ziurrenik, xehetasun txikiek erabakiko dute partida”.
Eibar eta Amorebieta Errege Kopako bigarren kanporaketara, Pamplona eta UD Logroñes garaitu dituzte eta
Martonek partidako hasieran sartu du aurreneko gola, Mutiloan, eta Magunazelaiak egin ditu talde armaginaren beste bi golak. Amorebietaren kasuan, berriz, Xalbat Larraldek egin du garaipenaren gola.
Amaia Gorostiza: “Etapa bat itxi eta beste bat zabaltzeko unea iritsi da”
Amaia Gorostizak SD Eibarren presidente izateari utziko dio, kargu horretan hamar urte eman ondoren. Ibilbide luze horri amaiera emateko ordua iritsi dela azaldu du Gorostizak, eta, 2027ra arte, Jon Ander Ulaziak hartuko du haren lekukoa.
Amaia Gorostizak ez du Eibarren presidentea izaten jarraituko
Klub armaginak zehaztu duenaren arabera, Administrazio Kontseiluak aldaketa ordenatua bultzatuko du, Jon Ander Ulaziaren gidaritzapean, 2027an egungo agintaldia amaitu arte.
Realak luzapenean irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2)
Marin, Sara Martin, penaltiz, eta Zumarraga, bere atean, izan dira partidako golegileak.
Hauek dira Errege Kopako lehen kanporaketan eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketan atzeratu dituzten partidetako behin betiko ordutegiak
Espainiako Federazioak zehaztu egin du noiz jokatuko dituzten azaroaren 3tik 5era bitartean izan beharko ziren partidak; Jesus de Miguelen heriotzagatik atzeratu zituzten neurketak.
Futboleko lehiaketa nagusiek Jesus de Miguel omenduko dute asteburuan
EA Sports Ligan, Moeve F Ligan eta Hypermotion Ligan, partidak 9. minutuan eten egingo dituzte, Tenerifeko jokalariak zuen zenbakiari erreferentzia eginda. Atzeratu egin dituzte, besteak beste, Moeve F Ligako Costa Adeje Tenerife-Alaves partida eta Hypermotion Ligako Castello-Eibar neurketa.
Hypermotion Ligako Castello-Eibar partida eta F Ligako Costa Adeje-Alaves atzeratu dituzte
Castello-Eibar ostiral honetan zen jokatzekoa, 20:30etik aurrera. Costa Adeje-Alaves, berriz, igandean, 12:00etan.
Bertan behera, Errege eta Erregina Kopetako gaurko partidak, Jesus de Miguel jokalariaren heriotzagatik
Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves norgehiagokak zeuden aurreikusita gaurko, 19:00etatik aurrera.
Eibarrek puntu bat eskuratu du Almeriaren aurka Pejiñoren gol ikusgarri batekin (1-1)
Armaginek 87. minutuan lortu dute berdinketa, Pejiñoren jaurtiketa ikusgarri batekin. Sailkapenean hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute bi taldeek.
Azken unean penalti bat huts egiteak puntu barik utzi du Eibar Valentzian (2-1)
Sara M. aurrelariak aurretik jarri ditu armaginak bigarren zatia hasi berritan, baina etxeko taldeak berdinketa lortu du 55. minutuan, eta markagailua irauli du ondoren. 62. minututik aurrera, jokalari bat gutxiagorekin aritu da Valentzia. Carmenek berdinketa lortzeko aukera paregabea izan du 100. minutuan, aldeko penaltia adierazi baitio epaileak, baina zutoinera bidali du baloia.
Toledoko istripuagatik atzeratutako Errege Kopako kanporaketetarako data eta ordutegi berriak ezarri dituzte
Ostegunean, urriaren 29an, Peña Sport-Huesca partida jokatuko dute, 18:00etan; azaroaren 3an, asteartez, Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves neurketak izango dira (19:00etan). Azaroaren 4an, asteazkenez, 19:00etan, Portugalete-Real Union neurketa hasiko da; 20:00etan, Amorebieta-Logroñes; eta 20:30ean, Reus-Barakaldo.
Asteazkeneko Kopako partidak bertan behera, Toledon izandako tren-istripuagatik
Beraz, asteazken honetako 24 partidak atzeratu egingo dituzte, tartean, hiru euskal derbi.
Eibarrek puntu bat berreskuratu du Madrilen aurka (2-2)
Eibarrek erdizka zuzendu du norabidea iragan jardunaldian galdu ostean, eta galduta zirudien puntu bat berreskuratu du Madril CFFren aurka, lehen zatian bi gol sartuta. Angelesek, zelaira sartu berritan, aldea murriztu du, eta Carmen Alvarez aurrelariak berdinketa behin betiko ezarri du.
Eibarrek porrota jaso du Kordobaren aurka eta hiru jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe (2-0)
Eibar markagailua iraultzetik gertu geratu da Deportivoren aurka (2-3)
Eibarrek ezin izan du talde errebelazio izaera baliatu denboraldiko lehen zatian, eta Deportivo A Coruñaren aurka galdu du. Coruñak argi eta garbi menderatu ditu gipuzkoarrak.
Luis Garcia oso haserre Eibar-Mallorca partidako epailearekin: “Gaurkoa irenstea asko kostatzen zait"
Mallorca taldeko entrenatzaileak hitz gogorrak esan ditu prentsaurrekoan, bere taldeak Eibarrekin 1-1 amaitu ostean. Armaginek azken minutuetan egin dute gola, penalti bati esker. Aurretik, 84. minutuan, Eibarrek aldeko beste penalti bat izan du, baina Martonek huts egin du.
Eibarrek puntu bat salbatu du Mallorcaren aurka, luzapenean penalti bat sartuta (1-1)
Martonek penalti bat huts egin ondoren, Ivan Gilek baloia sarera bidali du 94. minutuan jaurtitako bigarren penalti batean.