Laso eta Albisu izango dira Altuna eta Ezkurdiaren aurkariak Binakako final handian
Baikoko bikoteak Elordi eta Zabaleta kanporatu ditu (21-22), 21-17ko emaitza iraulita.
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk Binakako Txapelketako finala jokatuko dute martxoaren 29an Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiaren aurka.
Baikoko bikoteak finalerdi ikusgarri bezain estua irabazita lortu du finalerako txartela, Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta mendean hartuta (21-22), Logroñono Adarraga pilotalekuan.
Polemika ere ez da falta izan. Laso aldageletara joan da partida 21 eta 20 izan denean, eta Aitor Elordi oso kexu agertu da Baikoko pilotaria, bere hitzetan, beharrezkoa den baimena eskatu gabe atera baita kantxatik.
Finalerdia gorri hasi da, Elordi eta Zabaleta 3-0 aurreratu baitira lehen minutuetan. Hala ere, aurkariek berehala konpondu dute egoera eta 4na eta 5na jarri dira eta hortik aurrerako aldeak ez dira oso zabalak izan.
15 tantora berdindu ostean, 18 eta 15 aurreratu dira berriro gorriak eta finalerako bidea gertuago izan dute. Laso, hala ere, bikain aritu da aurrean, eta Albisuk ere bere onena eman du atzeko koadroetan, azken txanpan arazo fisikoak izan dituen arren.
21 eta 17 aurreratu dira Elordi eta Zabaleta. Dena alde izan dute hor finalera sailkatzeko. Baina Baikoko bikoteak ez du amore eman. 21-20koarekin Laso aldageletara joan da, aurkarien haserrea piztuz, antza, beharrezkoa den baimena eskatu gabe joan delako.
21 tantora berdinduta
Finalerdia 21 tantora berdindu dute Lasok eta Albisuk eta azkenean garaipena eta finalerako txartela eraman dute, 0 eta 5eko azken partzial bikaina lortuta.
Ondorioz, martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finalean, Altuna-Ezkurdia eta Laso-Albisu bikoteak izango dira, nor baino nor gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Ander Albisu: “Faborito kartel hori irabazi egin dugu, kantxan erakutsi dugun mailagatik”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu elkarrizketatu ditugu ataunen, Binakako Txapelketa irabazi eta biharamunean. Ospakizunak luzatu ziren arren, bi pilotariak pozik eta harro ageri dira.
Ataundarrek omenaldi beroa egin diote Albisuri
Eguraldi eskasak ez du harrera zapuztu. Aurreskua dantzatu diote, eta bertsolariek bertsoak bota dizkiote. Ustekabeko nagusia Unai Lasok eman dio pilotari ataundarrari, atzelariak ez baitzuen espero aurrelariak omenaldian parte hartzea. Albisu herriarekin "oso eskertuta" azaldu da.
Laso eta Albisu txapeldunek senideekin eta lagunekin ospatu dute, igande gauean, Binakako finalean lortutako garaipena
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk, arratsaldean, Nafarroa Arenan, finalean, Altuna III.a eta Ezkurdia menderatu zituzten; gauean, senideekin eta lagunekin ospatu dute, giro ederrean.
Jon Ander Albisu, Binakako finaleko pilotaririk onena
Atzelari ataundarrak, Unai Lasorekin batera lortutako txapelaz gain, finaleko pilotaririk onenarentzako saria ere eskuratu du, igandean, Nafarroa Arenan.
Ia 3 minutu iraun ditu finaleko tantorik onenak!
Tanto gogorra eta oso lehiatua izan da 9 eta 13koa. 2:59ko iraupena izan du eta guztira 69 pilotakada eman dituzte finaleko lau protagonistek. Finalak izan duen tentsioaren eta lehiakortasunare adierazle garbia.
ARGAZKI-GALERIA: Unai Laso eta Jon Ander Albisuk irabazitako Binakako Txapelketako finalak utzitako irudi ikusgarriak
Unai Laso eta Jon Ander Albisu 16-22 gailendu zaizkie Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiari, Nafarroa Arenan jokatutako 2026ko Binakako Txapelketako finalean. Galeri honetan, neurketak utzitako hainbat une esanguratsuren argazkiak aurkituko dituzue.
Unai Laso hunkitu egin da Txus Villalabeitia fisioterapeutaren mezuarekin
Jon Ander Albisurekin batera Binakako Txapelketako finala irabazi eta gero, Unai Lasok hamaika zorion mezu jaso ditu, tartean Txus Villalabeitia fisioterapeutarena.
Albisuren ama eta anaia: “Ametsa bete da"
Jon Ander Albisuren ama eta anaia pozez gainezka agertu dira Baikoko pilotariak partida irabazi ostean. Bitxikeria bat ere kontatu dute: pilotariaren alabak amets egin zuen aitak txapela irabaziko zuela.
Unai Laso: "Oso hunkituta nago"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak. Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Lasok hunkituta egin ditu lehen adierazpenak.
Jon Ander Albisu: “16 urte eta gero, txapela buruan”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Ataungo pilotariaren lehen hitzak jaso ditugu bideo honetan.