Dani Vivian, lesioaren ostean: “Progresioa oso ona izan da eta ez nuen espero nagoen moduan egotea”
Dani Vivian Athleticeko jokalariak bere errekuperazioaz hitz egin du, nola sentitzen den azaltzeaz gain.
Dani Vivian Athleticeko jokalariak bere errekuperazioaz hitz egin du, nola sentitzen den azaltzeaz gain.
"Aurrerago, gorago begiratuko genuke, ahal baldin bada, hori sekulakoa izango litzateke", gaineratu du uruguaitarrak. Bestalde, Ligako geldialdia iritsi izana deitoratu du. Gainera, ohiturak aldatu dituela esan du, eta lan handia egin duela lesioak prebenitzeko.
Ostegunean, Jon Uriarte Athleticeko presidenteak zehaztu du zer eta zergatik erabaki duen berak zuzentzen duen Zuzendaritza Batzak San Mameserako gonbidapenak kentzea; horrek 1,3 milioiko onura ekarriko dio klubari. Uriartek, halaber, Uriartek adierazi du ez dagoela ados Athleticeko presidente ohi batzuek emandako erantzunarekin. “Athletic ez dago gerrako ekonomian”, nabarmendu du.
Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiarekin batera eman duen prentsaurrekoan, Bilboko klubaren presidenteak aztertu du Edin Terzicek zuzentzen duen taldea. Emakumezkoen taldeari dagokionez, Athleticen helburua da Moeve F Ligako aurreneko bost postuetako bat eskuratzea.
Beñat Gerenabarrenak Sevillaren aurka debutatu zuen Athleticekin. Erdilaria titular izan zen partida hartan, baita Celta eta Atletico Madrilen aurka ere. Edin Terzicek emandako konfiantzarekin pozarren dago lekeitiarra, eta argi dauka “betiko” geratu nahi duela klub zuri-gorrian.
Jose Antonio Prieto Cata Osasunaren kirol zuzendari berria da, Valentziak fitxatu duen Braulio Vazquezen ordez. Catak bederatzi urte daramatza arlo horretan; taldea aztertu du, eta nabarmendu du uste duela gaitasuna duela helburua lortzeko.
Mexikarrak, 67 urtekoa bera, 2026-2027 denboraldiaren amaierara arte sinatu du; hori bai, bere klub berriak aukera izango du kontratua beste urtebetez luzatzeko. El Vasco Aguirre Osasunan aritu zen, jokalari eta entrenatzaile lanetan; orain, zazpi partidatan lau puntu lortu dituen eta sailkapeneko hemeretzigarren postuan dabilen talde batean arituko da.
Carlos Soler Realeko jokalariak Valentziaren aurka lortutako garaipenaren inguruko adierazpenak egin ditu. Ligako geldialdiaren aurretik hiru puntu lortzearen garrantzia azpimarratu du.
Euskal taldea nagusi izan da Valentziaren zelaian, baina bigarren zatian asko sufritu du. Luka Sucicek, lehen zatian, aurretik jarri du Reala, eta, bigarren zatian, Mayolek banakoa egin du; Solerrek, penaltiz, 1-2koa egin du; Beitiak, bere atean, 2-2koa egin du; eta Barrenek, 91. minutuan, gol erabakigarria sartu du, 2-3koa.
Bilbon jokatutako partidan, Athleticek izan du baloia, Alavesek baino gehiago, baina Gasteizko taldea oso sendo aritu da. Neurketako jokaldi garrantzitsuena 68. minutuan izan da: zuri-gorriek penalti bat izan dute, eta Oihan Sancetek hartu du jaurtitzeko erantzukizuna, baina Antonio Siverak, bikain, gelditu egin du.
Budimirrek aurretik jarri du talde gorritxoa markagailuan, baina Sergio Camellok partida berdindu du atsedenaldiaren ostean. Puntuak amaiera eman dio talde nafarraren hiru porroteko boladari, eta 8 punturekin helduko da geldialdira.
Realak Mestallan jokatuko du igandean, 21:00etan, Valentziaren aurka. Larunbatean, Rino Matarazzok prentsaurrekoa eman du, eta nabarmendu du talde txuri-urdina “berriro irabazteko irrikan” dagoela.
Athletic Clubeko entrenatzaileak larunbatean Alavesen aurka, San Mamesen, EA Sports Ligako 7. jardunaldian jokatuko duten derbiari buruz hitz egin du.
Alavesek baikortasunez ekingo dio Athleticen aurkako derbiari, azken bi partidak galdu ostean. Izan ere, talde arabarrak Ligako denboraldi hasiera historikoa egin du, lehen lau jardunaldietan hamar puntu eskuratuta.
Osasunako entrenatzailea larunbat honetan Rayo Vallecanoren aurka Sadarren EA Sports Ligako 7. jardunaldian jokatuko duten partidaz aritu da. Gorritxoek hiru porrot jarraian jaso dituzte, eta bolada txarrari buelta ematen saiatuko dira.
Partida asteazkenean jokatu behar zen, baina bertan behera geratu zen Valentzian izandako ekaitzengatik.
Athleticen Futbol zuzendari nagusiak azaldu duenez, partida hasteko 20 minuturen faltan euri-jasa handia hasi da, eta neurketa abiatzea eragotzi du. Gonzalezen ahotan, norgehiagoka bihar jokatzea "ezinezkoa" da, Athleticek beste partida bat duelako larunbatean.
Osasunak 4-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Partida amaituta, entrenatzaileak Iñigo Arguibidek sartutako eta epaileak baliorik gabe utzitako gola izan du aztergai; jokaldi hori gertatu denean, emaitza 1-0ekoa zen.
Gauean bota den erauntsiak norgehiagoka jokatzea eragotzi du. Datozen egunetan jakinaraziko da partida noiz jokatuko den. Hala ere, bi taldeek asteburu honetan zazpigarren jardunaldiari dagokion neurketa dute; Athleticek, etxean, larunbatean, Alavesen aurka, eta Levantek igandean, La Ceramican, Vila-realekin.
Madrilgo taldea Nafarroakoa baino gehiago izan da, eta argi gailendu zaio; hori bai, 28. minutuan, Atletico Madril 1-0 irabazten ari zela, epaileak baliorik gabe utzi du Arguibideren gol bat, erabaki oso eztabaidagarrian. Jonathan Davidek, Kang-in Leek, Le Normandek eta Baenak sartu dituzte Simeoneren taldearen golak.