Osasuna
Gerenabarrena: “Aukerak ez ditugu aprobetxatu, ez ditugu oso sentsazio onak”
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Osasunak eta Athleticek indarrak berdindu dituzte Sadarren (1-1)
Emaitzak
Osasunari buruzko albiste gehiago
Osasunak Logroño United estutu du, baina Erregina Kopatik at geratu da (2-3)
Adri Paradak aurretik jarri ditu gorritxoak lehen minutuetan, baina Sade Adamolekunek eta Cris Redondok markagailua irauli dute atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren zatian Maria Barquerok errioxarren hirugarren gola egin du, kanporaketa erabakitzen zuela zirudiena, baina Churrucak aldea murriztu du azken minutuan.
Gerenabarrena: “Aukerak ez ditugu aprobetxatu, ez ditugu oso sentsazio onak”
Athleticek puntu bat eskuratu du Osasunaren aurka Sadarren jokatutako euskal derbian (1-1). Nico Williamsek aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Catenak markagailua parekatu du. Partida amaitutakoan, Gerenabarrenak aitortu du taldeak ez duela asmatu sortutako aukerak gauzatzen.
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Osasunako jokalariak Athleticen aurka lortutako berdinketaren (1-1) inguruan hitz egin du Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 12. jardunaldiko euskal derbian.
Osasunak eta Athleticek indarrak berdindu dituzte Sadarren (1-1)
Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”
Jagoba Arrasatek Athleticen aurkako derbiaren atarian hitz egin du, eta Osasunak gaur egun duen egoera zailaren aurrean garaipena behar duela azpimarratu du. Gorritxoen entrenatzaileak aitortu du aste gogorrak izan direla, Teneriferen eta Andorraren arteko partidaren ostean Jesus de Miguel hil eta gero. Kirol arloan, 23 jokalari deitu ditu, baina Aimar Oroz, Jorge Rando eta Romein del Castillo bajan daude. Horren ustez, inportantea izango da Sadarren biltzen diren zaleen bultzada jasotzea eta jokalariek bere bertsiorik onena erakustea.
Hauek dira Errege Kopako lehen kanporaketan eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketan atzeratu dituzten partidetako behin betiko ordutegiak
Espainiako Federazioak zehaztu egin du noiz jokatuko dituzten azaroaren 3tik 5era bitartean izan beharko ziren partidak; Jesus de Miguelen heriotzagatik atzeratu zituzten neurketak.
Futboleko lehiaketa nagusiek Jesus de Miguel omenduko dute asteburuan
EA Sports Ligan, Moeve F Ligan eta Hypermotion Ligan, partidak 9. minutuan eten egingo dituzte, Tenerifeko jokalariak zuen zenbakiari erreferentzia eginda. Atzeratu egin dituzte, besteak beste, Moeve F Ligako Costa Adeje Tenerife-Alaves partida eta Hypermotion Ligako Castello-Eibar neurketa.
Anai Morales Osasunara itzuliko da
Bertan behera, Errege eta Erregina Kopetako gaurko partidak, Jesus de Miguel jokalariaren heriotzagatik
Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves norgehiagokak zeuden aurreikusita gaurko, 19:00etatik aurrera.
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Osasunak 2-1 galdu du Deportivoren aurka. Jagoba Arrasatek "oso mingarritzat" jo du porrota, are gehiago irabazten hasi direla kontutan hartuta. Partida hasiera txarra egin dutela azpimarratu du, eta “bi opari” egin dituztela gaineratu.
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Ante Budimirrek, 33. minutuan, aurretik jarri du Nafarroako taldea, baina, bigarren zatian, Deportivok bi gol egin ditu, 64. eta 87. minutuetan, eta Jagoba Arrasateren taldeak ezin izan du punturik batu Riazorren.
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Osasunak bihar jokatuko du Deportivoren aurka, Riazorren, bigarren astez jarraian etxetik kanpo. Jagoba Arrasatek 23 jokalari deitu ditu partida honetarako, baina Aimar Oroz, Jorge Herrando eta Romain Del Castillo oraindik ez daude jokatzeko moduan. Sevillan porrota jaso ostean eta Kopan Calatayud aise garaitu ondoren, gorritxoen entrenatzaileak nortasun propioa duen taldea ikusi nahi du Coruñan, aurkariari mehatxu egiteko gai izango dena, Sadartik kanpo ere bere jokoa erakusteko.
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu dugu eta seriotasuna eman diogu, oro har, partidarekin gustura”
Jagoba Arrasate “gustura” gelditu da Osasunak Atletico Calatayuden aurka egindako partidarekin. Taldeak konfiantza behar duela azaldu du, eta gaurkoa horretarako baliagarria izango dela beraientzat.
Osasunak erabateko nagusitasunez kanporatu du Atletico Calatayud (0-6)
Raul Garcia del Amo (3), Kike Barja, Dubasin (penaltiz) eta Asier Bonel debutariaren golek gorritxoen garaipen argia ekarri dute Errege Kopako lehen kanporaketako neurketan.
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu egin behar da, ondo prestatu eta ustezko nagusitasuna zelaian erakutsi”
Osasunak Calatayud izango du aurkari bihar, eta talde gorritxoak debuta egingo du Errege Kopan. Jagoba Arrasatek aurreratu du "hamaikako erabat berria" ikusiko dugula.
Jagoba Arrasate: “Gure asmoa ezerezean geratu da; onartu egin behar da Sevillak modu onez irabazi gaituela”
Osasunak 2-0 galdu du Sevillaren aurka. Partidaren ostean, Jagoba Arrasatek azaldu du lehen 15-20 minutu “oso onak” egin dituztela, baina hortik aurrera “asko kostatu” zaiela.
Osasunak ezin izan du punturik batu Sanchez-Pizjuanen, Sevillaren aurka (2-0)
Jagoba Arrasate berriro entrenatzaile dabilela etxetik kanpo jokatutako lehenengo partidan, Sevillak Nafarroako taldea garaitu du; Isaac Romerok, 24. minutuan, eta Felix Correiak, 82.ean, neurketako bi golak sartu dituzte.
Jose Antonio Prieto ‘Cata’: “Jagoba Arrasateren aldeko apustua ez da adabaki bat, gure kontratu-urteak proiektu komun baten alde batzea baizik"
Osasunako kirol zuzendari Jose Antonio Prieto Catak talde gorritxoaren etapa berria izan du hizpide. Kirol zuzendaritzaren ardura hartu ondorengo lehen erabakietako bat Luis Miguel Ramis kargutik kentzea eta Jagoba Arrasate berriro fitxatzea izan zen. Catak nabarmendu duenez, erabakia ez da “adabaki” bat.
Asier Osambela: “Oso eroso egon gara lehen momentutik”
Osasuna 2-0 gailendu zaio Racingi Sadarren, EA Sports Ligako 9. jardunaldiko partidan. Asier Osambelak bere lehen gola egin du Osasunarekin Racingen aurka, azken txanpan, eta gorritxoen garaipena ziurtatzeko balio izan du.
Osasunak garaipen batekin ospatu du Jagoba Arrasateren aro berria (2-0)
Budimirrek lehen zatian penatiz eta Osambelak amaierarako bi minutura egindako golek eman diote garaipena talde gorritxoari Sadarren.