Real Sociedad
Barrenek lesio “larria” du, eta ebakuntza egingo diote
Realak bi goleko errentarekin lur hartu du Istanbulen, final-laurdenetarako txartela lortzeko
Sanse jaitsiera postuetatik atera da, Sabadellen lortutako puntuarekin (0-0)
Emaitzak
Realari buruzko albiste gehiago
Aramburu: “Erronka polita dugu talde handi baten aurka, eta selekzio bezala hazten jarraitzeko erabiliko dugu”
Jon Mikel Aramburuk, Caracasen jaioa eta Realeko jokalaria, Euskal Selekzioaren aurka jokatuko du Venezuelako Selekzioarekin. Txikitatik, euskal jatorria duela gogorarazi izan dio aitak, eta "partida polita eta hunkigarria" izango dela esan du, baina irabaztea espero du, "selekzio gisa hazten jarraitzeko". (Bideoa, espainolez)
Barrenek lesio “larria” du, eta ebakuntza egingo diote
Realak igandean Anoetan Rayo Vallecanori irabazi zion partidan, jokalari donostiarrak berdegunea utzi behar izan zuen, lesionatuta; Realak iragarri du futbolariak “lesio larria” duela “eskuineko muskulatura iskiosuralaren tendoian”.
Realak bi goleko errentarekin lur hartu du Istanbulen, final-laurdenetarako txartela lortzeko
Talde txuri-urdina bolada onean heltzen da itzuliko norgehiagokara; izan ere, zazpi neurketa galdu gabe daramatza, tartean morala areagotzeko balio izan duten garaipenekin. Kanporaketa bideratua dago, baina inola ere ez erabakita.
Sanse jaitsiera postuetatik atera da, Sabadellen lortutako puntuarekin (0-0)
Realaren bigarren taldeak ez zituen aprobetxatu irabaztea ahalbidetuko zioten aukera argiak, oso berdinduta egon zen partidan.
Gorka Alvarez, Fenerbahçeri buruz: “Horrelako futbol-zelai batean jokatzea oso motibagarria da"
Gorka Alvarez Realaren entrenatzaileak hurrengo aurkaria, Fenerbahçe talde turkiarra, izan du hizpide. Talde txuri-urdinak asteazkenean jokatuko du Europa Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida Turkian, joaneko neurketan 2-0 irabazi ostean.
Aihen Muñoz: “Gure lana oso ondo egin dugu"
Realak 1-0 irabazi dio Rayo Vallecanori Anoetan, Oskarssonek egindako golari esker.
Realak hiru puntuak eskuratu ditu Rayoren aurka (1-0)
Orri Oskarssonen gol batek garaipena eman die txuri-urdinei Anoetan, aurkaria baino gehiago izan diren lehian.
Realak luzapenean irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2)
Marin, Sara Martin, penaltiz, eta Zumarraga, bere atean, izan dira partidako golegileak.
Matarazzo: “Garrantzitsua da partidu sorta hau indartsu amaitzea"
Realeko entrenatzaileak igandean Rayo Vallecanoren aurka Anoetan jokatuko duten partidaz hitz egin du. Oyarzabal gaixorik dagoela ere aipatu du, baina partidarako prest egotea espero duela.
Reala eta Real Madril abenduaren 2an arituko dira, Superkopa dela eta
Talde txuri-urdinak 19:00etan hartuko du talde zuria Anoetan. Bartzelona-Atletico Madril ere egun berean jokatuko da, 21:30ean.
Ander Barrenetxea eta Nico Williams Espainiako selekzioaren deialdira itzuli dira
Luis de la Fuentek 27 jokalari deitu ditu Nazioen Ligako multzokako faseko azken bi neurketetarako. Unai Simon, Laporte, Zubimendi, Merino eta Oyarzabal ere ageri dira zerrendan.
Reala vs Olympique Lyon Europa Ligako partidako laburpena eta golak (1-1)
Orri Oskarssonek sartu du Realaren gola, eta Tolissok egin du berdinketa, Anoetan jokatutako neurketan.
Zubeldia: “Maila handiko talde bat geneukan parean, baina aurre egin diegu”
Realak 1-1 amaitu du Olympique Lyon taldearen aurkako partida. Etxera “penaz” joango direla adierazi du Zubeldiak, “oso gertu” ikusi baitute garaipena txuri-urdinek.
Realak Olympique Lyonekin berdindu du Anoetan (1-1), eta ez da hurbildu Europa Ligako lehen zortzi postuetara
Orri Oskarssonek, 28. minutuan, aurretik jarri du euskal taldea, eta Olympique Lyonek 54. minutuan sartu du 1-1ekoa, Tolissoren bidez. Realak, horrenbestez, bost puntu daramatza lau jardunalditan, eta ez du batere erraz liga fasea aurreneko zortzi tokietako batean amaitzea.
Futboleko lehiaketa nagusiek Jesus de Miguel omenduko dute asteburuan
EA Sports Ligan, Moeve F Ligan eta Hypermotion Ligan, partidak 9. minutuan eten egingo dituzte, Tenerifeko jokalariak zuen zenbakiari erreferentzia eginda. Atzeratu egin dituzte, besteak beste, Moeve F Ligako Costa Adeje Tenerife-Alaves partida eta Hypermotion Ligako Castello-Eibar neurketa.
Realak hiru puntuak nahi ditu Olympique Lyonen aurka, Europa Ligan gora egiten jarraitzeko
Liga faseko aurreko jardunaldian Lillestromen 0-6 gailendu eta gero, Rino Matarazzoren gizonek, ostegunean, Olympique Lyon izango dute aurkari; Jorge Maciel bitarteko entrenatzaile bezala arituko da Frantziako taldean, Paulo Fonsecak Sporting Lisboarekin sinatu baitu.
“Epaileak zaintzea futbola zaintzea da”, nabarmendu du Athleticek, komunikatu batean
“Futbol-epaileen kolektiboarekiko errespetuak printzipio utziezina izan behar du, eta futboleko protagonista guztiek horretan bat egin behar dute”, adierazi du Bilboko klubak, eta, halaber, “epaileen kolektiboa defendatzeko eta haren duintasuna babesteko konpromisoa” duela adierazi du.
Reala, derbiko penaltiaz: “Gertatutakoak agerian uzten du beharrezkoa dela VOR aretoko ikus-entzunezko egiaztapen-prozedurak berrikustea eta indartzea”
Donostiako klubak, asteazken arratsaldean, komunikatu ofiziala argitaratu du, derbiko epaileen jardunari buruzko hausnarketa batzuk adieraztea helburu.
Yangel Herrera: “Dohain handiko bi talderen arteko goi mailako partida izango da”
Realak Olympique Lyonen aurka jokatuko du bihar Anoetan. Yangel Herrerak prentsaurrekoan azaldu duenez, etxeko partidak izango dira txuri-urdinek Europa Ligan egingo duten bidea markatuko dutenak, eta biharkoa "goi mailako partida" izango da. (Bideoa gazteleraz)
Aramburu eta Yangel Herrera, Venezuelaren zerrendan Euskal Selekzioaren aurkako lagunartekorako
Realeko bi jokalariak datorren azaroaren 14an San Mamesen izango den partidarako aukeratu ditu Oswaldo Vizcarrondo hautatzaileak.