Baskonia
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Marcelinho Huertas fitxatu du Dubaik
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Endesa Ligako 7. jardunaldiko bost jokaldi onenak
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)
Fenerbahce erraz gailendu da baliabiderik gabeko Kosner Baskoniari (84-65)
Emaitzak
Baskoniari buruzko albiste gehiago
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Proben arabera, jokalariak "lesio miotendinosoa du ezker izterreko atzeko aldean".
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Iaz ez bezala, Kosner Baskoniako abonatuak Buesa Arenan sartu ahal izango dira azaroaren 17ko Euroligako partida ikusteko.
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Talde gasteiztarra lehiakor aritu da lehen hiru laurdenetan zehar, baina bere akatsak eta erasoko jarraikortasun falta ordaindu ditu, partida serbiarren alde jarriz.
Marcelinho Huertas fitxatu du Dubaik
Baskoniako eta Bilbao Basketeko jokalari ohiak La Laguna Tenerife utzi eta Dubaira joango da, 43 urterekin.
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Dubai Basketball taldetik dator utzita, eta denboraldi amaierara arte kontratua izango du. Kamenjasek 5,8 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu, batez beste, denboraldi hasieran.
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Hegal pibot letoniarra, 2,07koa eta 31 urtekoa bera, Txinako Ligako Ningbo Rockets taldetik iritsi da euskal taldera; Smitsek esperientzia du Endesa Ligan eta Euroligan, Fuenlabradan, Bartzelonan, Zalgiris Kaunasen eta Anadolu Efesen aritu baita.
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Velimir Perasovic, Kosner Baskoniaren entrenatzaileak, Partizanen aurkako Euroligako neurketaren bezperan, Gasteizko taldea indartzeko "pibot on" baten zain daudela adierazi du. Kroaziarrak komunikabideen aurrean esan duenez, "zaila" izango da fitxaketa hori Euroligako partidarako iristea.
Endesa Ligako 7. jardunaldiko bost jokaldi onenak
Bideo honek Endesa Ligako zazpigarren jardunaldiko bost jokaldi onenak jasotzen ditu; Kosner Baskoniako Duarte eta Joksimovic jokalariak dira bosgarreneko protagonistak.
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)
Kosner Baskoniak iLerna Lleida menderatu du (93-98) Barris Norden jokatutako partidan. Gasteizko taldeak lehen minututik nagusitu da pistaren bi aldeetan. Azken laurdenean, 22 puntuko desabantaila neutralizatu dute etxekoek, baina bisitariak hobeto aritu dira baloiak gehien erretzen zuenean.
Fenerbahce erraz gailendu da baliabiderik gabeko Kosner Baskoniari (84-65)
Marcio Santos lesionatu da, eta Baskoniaren arazoak areagotu egin dira
Pibot brasildarrak zuntz haustura du ezker bikian, eta Kurucs eta Sedekerskis jokalarien bajei gehitu zaie.
Perasovicen Baskoniak lehen garaipena lortu du (106-83)
Velimir Perasovicen Kosner Baskoniak lehen garaipena lortu du igande honetan kroaziarra aulkira iritsi zenetik, Kids & Us Manresari 106-83 irabazita, Endesa Ligako seigarren jardunaldian.
Asvelek hiruko lerrotik garaitu du Kosner Baskonia (94-79)
Gasteizko taldeak ez du garaipenik lortu Velimir Perasovic aulkian dagoenetik.
Real Madrilek bere erritmoa ezarri du amore eman ez duen Baskoniaren aurka (86-104)
TJ Shortsen inspirazioak Kosner Baskoniaren erresistentzia eraitsi du (84-75)
Valentzia Basketek Kosner Baskoniari irabazi dio gaur, igandean, Roig Arenan. TJ Shorts inspiratuta egon da, eta Gasteizko taldea gainditzeko ezinbestekoa izan da. Baskonia azken unera arte borrokatu da, kontuan izanik soilik zortzi jokalari zituela jokatzeko prest.
Kosner Baskonia ondo aritu da OAKAn, Panathinaikos aurkari, baina berriro galdu du Euroligan (85-79)
Azken laurdenean, Perasovicen taldea aurretik izan da markagailuan, eta bi taldeak 79na zeuden amaierarako oso gutxi falta zela; Panathinaikosek, hala ere, gehiago asmatu du jokaldi erabakigarrietan.
Felix Fernandezek baieztatu du Galbiatik Bartzelonara joan nahi zuela, baita Sedekerskis taldetik at ere
Velimir Perasovic Baskoniako entrenatzaile berriaren prentsaurrekoan, Felix Fernandezek Pablo Galbiati taldetik kanpo geratzea eragin duen egoeraz hitz egin du, hau da, klubak bere zerbitzuak bertan behera utz zitzan eman dituen arrazoien inguruan. Bideoa gazteleraz
Perasovic, Baskoniaren entrenatzaile berria: “Gauden egoeran, ez dugu lan egitea beste erremediorik”
Velimir Perasovic gaur, asteazkenarekin, aurkeztu dute Kosner Baskoniaren entrenatzaile berri gisa. Besteak beste, bere proiektu berriari buruz hitz egin du prentsaurrekoan.
Euroligak 24 talde eta bi konferentzia izango ditu 2027-28 denboraldian
"Oraindik ez ditugu konferentziak antolatzeko irizpideak zehaztu", azaldu du Dejan Bodiroga Euroligaren presidenteak.
Endesa Ligako 4. jardunaldiko bost jokaldi onenak
Bideo honek Endesa Ligako laugarren jardunaldian izandako bost jokaldi onenak biltzen ditu; ikusgarriena Stefan Joksimovic Kosner Baskoniako jokalariak egin du.