Lau t'erdikoa



egun
ordu
minutu
segundo

Lau t'erdikoari buruzko albisteak

Zubizarreta-Amiano-B-Serie-finala-material-hautaketa-Irun
2026/11/10 - 16:41

Iraitz Zubizarreta eta Unai Amiano, materialarekin konforme eta ilusioz gainezka larunbateko finalaren aurrean

Asteburuan Lau t'erdiko B Serie finala jokatuko da Irunen, eta bertan Iraitz Zubizarreta eta Unai Amiano izango dira aurrez aurre. Bi pilotariek materiala aukeratu dute. Zubizarretak ez du partidarik galdu eta txapela berriro jantzi nahi du, 2023an egin zuen bezala. Amianok bigarren finala jokatuko du jarraian, eta berriz ere Ataungo pilotari baten aurka. Iaz ezin izan zuen Beñat Senar gainditu.

PEIO ETXEBARRIA FINALERA
2026/11/07 - 20:52

Peio Etxeberria laugarren aldiz jarraian sailkatu da Lau t’erdiko finalera, Altuna III.a mendean hartuta (15-22)

Peio Etxeberriak Jokin Altuna garaitu du Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako lehen finalerdian (15-22). Partida gogor eta lehiatu batean, nafarrak oso ondo eutsi dio gipuzkoarrari, eta garaipena lotu du azken txanpan. Ondorioz, laugarren urtez jarraian jokatuko du Lau t’erdiko finala, iaz bezala, txapela eskuratzea helburu. Bihar ezagutuko du aurkaria, Zabala eta Muruaren arteko partidako garaileari egingo baitio aurre finalean.

MURUA 17-20 OSPATZEN
2026/11/01 - 20:54

Ander Muruak ezustekoa eman eta finalerdietarako txartela lortu du Ezkurdiari 20-22 irabazita

Ander Muruak Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako sailkapena eskuratu du, Joseba Ezkurdiari 20-22 irabazi ostean, Lizarrako Remontival pilotalekuan jokatutako partida gogor eta lehiatuan. Arrasatearrak, txapelketan B seriean hasi behar zuenak, ezustekoa eman du eta azken txartela eskuratu du. Finalerdietan Zabalaren aurka neurtuko ditu indarrak; beste kanporaketan, berriz, Altunak eta Peio Etxeberriak jokatuko dute.

ZABALA FINALERDIETAN
2026/10/25 - 21:13

Zabala finalerdietara sailkatu da, Peña mendean hartu du eta (17-22)

Zabalak 17-22 irabazi dio Peñari Logroñoko Adarragan, tentsioz, emozioz eta erritmo biziz betetako partidan. Tolosarra aurretik izan da markagailuan lehen zatian, baina errioxarrak eutsi egin dio lehiari, eta bigarren zatian nagusitasunez lortu du garaipena. Hala, Zabalak zuzenean eskuratu du finalerdietarako txartela, final-laurdenetako kanporaketa jokatu beharrik gabe.

Gainera, garaipen honekin Laso matematikoki kanpoan geratu da, eta Altunaren eta Peñaren arteko partida erabakigarria izango da hirugarren jardunaldian.

1 2 3 ... 20 »