Amaia Gorostizak ez du Eibarren presidentea izaten jarraituko
Klub armaginak zehaztu duenaren arabera, Administrazio Kontseiluak aldaketa ordenatua bultzatuko du, Jon Ander Ulaziaren gidaritzapean, 2027an egungo agintaldia amaitu arte.
Klub armaginak zehaztu duenaren arabera, Administrazio Kontseiluak aldaketa ordenatua bultzatuko du, Jon Ander Ulaziaren gidaritzapean, 2027an egungo agintaldia amaitu arte.
EA Sports Ligan, Moeve F Ligan eta Hypermotion Ligan, partidak 9. minutuan eten egingo dituzte, Tenerifeko jokalariak zuen zenbakiari erreferentzia eginda. Atzeratu egin dituzte, besteak beste, Moeve F Ligako Costa Adeje Tenerife-Alaves partida eta Hypermotion Ligako Castello-Eibar neurketa.
Castello-Eibar ostiral honetan zen jokatzekoa, 20:30etik aurrera. Costa Adeje-Alaves, berriz, igandean, 12:00etan.
Ekuatore Gineako atezainak babes mezua bidali die Jesus de Miguel Tenerife taldeko aurrelariaren senideei; De Miguel asteartean hil zen, bi jokalari horien arteko talka baten ondorioz larri lesionatu eta gero: “Min izugarria dut Jesusen heriotzagatik”, adierazi du Owonok.
Armaginek 87. minutuan lortu dute berdinketa, Pejiñoren jaurtiketa ikusgarri batekin. Sailkapenean hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute bi taldeek.
Hala ere, Kanarietako taldea estu eta larri ibili da aurkariari ateratako abantaila eskasari eusteko.
Mallorca taldeko entrenatzaileak hitz gogorrak esan ditu prentsaurrekoan, bere taldeak Eibarrekin 1-1 amaitu ostean. Armaginek azken minutuetan egin dute gola, penalti bati esker. Aurretik, 84. minutuan, Eibarrek aldeko beste penalti bat izan du, baina Martonek huts egin du.
Martonek penalti bat huts egin ondoren, Ivan Gilek baloia sarera bidali du 94. minutuan jaurtitako bigarren penalti batean.
Ion Ansotegiren taldeak defentsan egindako akatsak ondo baliatu ditu Almeriak neurketa irabazi eta bere lidergoa sendotzeko. Reala, berriz, jaitsiera postuetan dago.
Talde armagina bi goleko aldeaz galtzen ari zen atsedenaldian, eta Carlos Dominguez erdiko atzelariaren bigarren golak azken txanpan garaipena eman die asturiarrei. Armaginak erreskan zazpi neurketa irabaztetik zetozen.
Celta Fortuna oso nagusi izan da Vigon jokatutako neurketan.
Peru Nolaskoainek ia sei hilabete eman ditu Eibarrekin entrenatu eta jokatu gabe, orkatileko lesio baten ondorioz. Zumaiarra taldearen dinamikara itzuli da, eta orain pixkanaka erritmoa hartzeko asmoa badu ere, jokatzeko prest ikusten du bere burua.
Entrenatzaile gipuzkoarra, bere klub berrian, Alberto Gonzalezen ordez arituko da; Albacete Hypermotion Ligako azken postuan dago, zortzi partidatan puntu bat eskuratuta. Etxeberria, entrenatzaile gisa, besteak beste talde hauetan ibili da: Athleticeko harrobian, Amorebietan eta Eibarren.
Ion Ansotegiren taldeak bi gol sartu ditu lehenengo zatian, Gorka Gorosabelen eta Gorka Carreraren bidez; bigarren zatian, baina, Granadak 2-2 berdindu du, eta Andaluziako taldeak 2-3koa egin du 93. minutuan. Txuri-urdinek hiru partida jarraian daramatzate punturik lortu ezinik.
Armaginek ez dute aurrekoetan emandako itxura ona erakutsi, baina zortea alde izan dute. Rober, Mada, Lluis Lopez (bere atean) eta Pejiño izan dira partidako golegileak.
Talde armaginaren historian sei garaipen jarraian lortzen dituen lehen aldia da.
Realaren bigarren taldea irabazten hasi da, Kitaren gol batekin, bigarren zatiaren hasieran. Hala ere, Arkaitz Mariezkurrenaren (33. minutuan) eta Kita (66. minutuan) beraren kaleratzeek erabat baldintzatu dute norgehiagoka.