Txirrindularitza
Bertako Igogailuak-Spiuk ziklo-kros taldeak denboraldiko taldea aurkeztu du
2027ko Italiako Giroa Triesten hasiko da eta bi erlojupeko izango ditu
Urko Berrade XDS Astana taldean arituko da, 2028ra arte
Txirrindularitzako sailkapenak
Txirrindularitzari buruzko albiste gehiago
Jose Luis Arrieta Cofidis taldeko kirol-zuzendaria izango da 2027tik aurrera
Gipuzkoarrak eskarmentu handia du txirrindularitzan, eta Movistar eta Decathlon-AG2R taldeetan aritu ostean iritsiko da Frantziako taldera.
Bertako Igogailuak-Spiuk ziklo-kros taldeak denboraldiko taldea aurkeztu du
Bertako Igogailuak-Spiuk ziklo-kros taldeak bi aurpegi berri izango ditu aurtengo denboraldian: Ander Kintana eta Naiara Sáez de Jauregi. Mirari Gotxik bigarren denboraldia egingo du taldean. Ibai Sasigainek, Arkaitz Susok eta Beñat Fernández de la Peñak, berriz, laugarrena.
2027ko Italiako Giroa Triesten hasiko da eta bi erlojupeko izango ditu
Gizonezkoen 110. edizioak 3.418 kilometroko ibilbidea izango du, eta Mortirolo eta Zoncolan mendia ditu erronka nagusitzat. Emakumezkoen Giroak ere bere ibilbidea aurkeztu du, maiatzaren 29tik ekainaren 6ra bitartean jokatuko dena.
Urko Berrade XDS Astana taldean arituko da, 2028ra arte
Txirrindulari iruindarrak, hilaren 28an 29 urte beteko ditu, eta WorldTourreko talde batera iritsiko da Kern Pharmatik: “Aukera handia da niretzat; hurrengo denboraldian, nire helburu nagusia izango da esperientzia eskuratzea, eta taldekideengandik eta teknikariengandik ikastea”, adierazi du nafarrak.
Pello Bilbaok omenaldi beroa jaso du Gernikan
Gernikako txirrindulariak 16 urteko ibilbide profesionalari amaiera eman berri dio eta herrikideek merezitako omenaldia egin diote.
Euskaltel-Euskadik Amurrio eta Urduñako ziklo-krosetan hartuko du parte
Euskaltel Euskadik ziklo-kroseko bi probatan hartuko du parte asteburuan. Felipe Ortsen debuta izango da Euskal Herrian. Larunbatean, Amurrion lehiatuko da eta igandean Urduñan. Mikel Landaren lehen agerraldia izan da Euskaltelekin sinatu zuenetik. Murgiarra itxaropentsu agertu da datorren denboraldiari begira.
2027ko Itzuliaren etapetako bat Gasteiztik abiatuko da
Apirilaren 5etik 10era bitartean jokatuko da datorren urteko edizioa.
Alpeetako etapa Frantziako Tourrean, Mulhouse – Le Markstein Fellering (155,3 km)
Frantziako Tourreko 14. etaparen emanaldia, Mulhouse-Le Markstein Fellering (155,3 km). Jardunaldi gogorra Frantziako Alpeetan, lau mendate puntuagarrirekin, horien artean lehen mailako hiru: Grand Ballon, Ballon d'Alsace eta Col du Haag.
Euskaltel-Euskadik Alain Suarezekin osatuko du 2027ko taldea
Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok omenaldia jaso dute Ormaiztegin
Ormaiztegiko txirrindulariak eta Gernikakoak amaiera eman diote ibilbide profesionalari. Ormaiztegiko ziklo-krosean korritu dute azken lasterketa, eta merezitako omenaldia jaso dute bertan. Lur Zufiria herriko txirrindulari gaztea ere omendu dute.
Lea Stern eta Yorben Lauryssen nagusitu dira Ormaiztegiko ziklo-krosean
Lea Stern suitzarra eta Yorben Lauryssen belgikarra nagusitu dira Ormaiztegiko 54. ziklo-krosean.
Emakumezkoetan, Sternek 51 minutu eta 3 segundoko denborarekin bukatu du. Lucia Gonzalez izan da bigarren, 13 segundora, eta Sofia Rodriguez, hirugarren, minutu bat eta 26 segundora.
Gizonezkoetan, Lauryssen helmugaratu da lehen postuan. Gonzalo Inguanzo izan da bigarren, 36 segundora, eta Raul Mira, hirugarren, 36 segundora.
Nico Alustizak eta Xabier Isasak 2027ra arte berritu dute Euskaltel-Euskadirekin
Isasak (25 urte) seigarren denboraldia beteko du Euskaltel-Euskadin. Alustizak (23 urte), aldiz, laugarrena izango du.
Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok Ormaiztegiko Ziklokrossaren 54. edizioan parte hartuko dute
Igandean, hilak 25 Ormaiztegiko Ziklokrossaren 54. edizioa jokatuko da. Aurtengoa berezia izango da, bertan izango baitira txirrindularitza profesionala utzi berri duten Ion Izagirre eta Pello Bilbao. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da, 11:45etik aurrera, kirolakeitb.eus atarian eta Youtubeko kanalean
2027ko emakumezkoen Frantziako Tourrak taldekako erlojupekoa izango du, eta Puy de Domen amaituko da
Lasterketa uztailaren 30etik abuztuaren 7ra bitartean jokatuko dute, Leedsen hasiko da eta bederatzi etapa izango ditu. Historian aurrenekoz, taldekako erlojupekoa izango du probak, eta txirrindulariek Puy de Dome Erdialdeko Mendikateko mendate mitikoa igo beharko dute.
Bi erlojupeko eta Pirinioetan etapa beldurgarri bat, 2027ko Frantziako Tourraren gakoak
Tadej Pogacar (UAE Team) txirrindulari esloveniarrak historia egin nahi du seigarren garaipenarekin. Dagoeneko datorren urteko Tourrak badu bere ibilbidea, ohikoa ez bezalakoa, erlojuaren aurkako borroka berriro erabakigarria izango baita.
Frantziako Tourra Euskal Herrira itzuliko da, Hazparnen etapa irteera batekin
160 kilometroko etapa menditsua izango da, Frantziako lasterketaren azken astean kokatutakoa, 19. etapa, hain zuzen ere. Lasterketako irabazlea nor izan daitekeen ezagutzeko erabakigarria izan daiteke, beraz, uztailaren 22an, ostegunez, jokatuko den jardunaldiak.
Durangok Itzuliaren etapa amaiera bat hartuko du 2027an
Durangon bukatuko den etaparen xehetasunak eta Basque Country Itzuliaren ibilbide osoa laster emango dira ezagutzera.
Euskaltel-Euskadi, UCI sailkapeneko lehen 30 taldeen artean
Euskaltel-Euskadi taldeak UCI sailkapeneko lehen 30 taldeen artean sartzea lortu du. Munduan zehar puntuak lortzen aritu dira horretarako. Harrera egin diete Loiun, eta, bertan, egindako “esfortzu handia” azpimarratu dute Jorge Azanza kirol arduradunak eta Gotzon Martin txirrindulariak.
Gotzon Martinek onenen artean finkatu du Euskaltel-Euskadi, Panaman irabazita
Talde laranjaren helburua Erdialdeko Amerikako herrialdean ahalik eta puntu gehien lortzea zen, munduko sailkapeneko 30 onenen artean finkatzeko eta 2027ko egutegiko proba garrantzitsuenetara gonbidatzeko.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.