Argazki galeria: 2026ko Behobia-Donostia
Katherine Tisalema eta Javi Guerra nagusitu dira 2026ko Behobia-Donostian. Guztira, 27.172 atleta aritu dira aurtengo ekitaldian, eta, ohi bezala, giro ikusgarria izan da.
Katherine Tisalema eta Javi Guerra nagusitu dira 2026ko Behobia-Donostian. Guztira, 27.172 atleta aritu dira aurtengo ekitaldian, eta, ohi bezala, giro ikusgarria izan da.
Guatemalako Alta Verapaz departamenduko emakumeek atletismoa erabiltzen dute beren eskubideen alde borrokatzeko. Inocenta Behobia-Donostian aritu da, egiten duten lana ikusarazteko asmoz.
Behobiako "Eraiki" dantza taldearen aurreskuak eta parte-hartzaileetako baten irrintzi batek hasiera hunkigarria eman diote 2026ko Behobia-Donostia lasterketari.
Jesusek oinutsik korritu ditu Behobia-Donostia lasterketako 21 kilometroak. Zalantzarik gabe, erronka zaila da. Nola bukatu ote du lasterketa?
Behobia-Donostiak beti uzten ditu kirolaz haratago doazen uneak. Aurtengo edizioan, Eduardo eta Angela eguneko anekdota berezienetako baten protagonista izan dira: ezkontzeko eskaera, helmuga zeharkatu eta batera.
Bi korrikalariek bakar-bakarrik zeharkatu dute helmuga, euren probetan nagusitasuna erakutsita. Ekuadortarrak bigarren garaipena jarraian lortu du.
Ekuadorko korrikalariak 1:08:58ko denbora egin du, Devora Krasimirova eta Celia Antonen aurretik. Gizonezkoetan, Javi Guerra 1:01:14ko denborarekin helmugaratu da, Raul Celada iazko irabazlearen eta Iraitz Arrospide gipuzkoarraren aurretik.
Jarraitu zuzenean Behobia-Donostia 2026 lasterketa.
Raul Celada leondarra eta Katherine Tisalema ekuadortarra, iazko edizioko irabazleak, faborito nagusien artean daude Behobia-Donostia lasterketako garaipena eskuratzeko.
Gizonezkoetan, Celadak lehia gogorra izango du, besteak beste, Chakib Lachgar errenteriarra, Iraitz Arrospide eta Javi Guerra beteranoa saiatuko baitira hura mendean hartzen.
Emakumezkoetan, dozena bat atleta Tisalemaren aurretik helmugaratzen saiatuko dira. Maitane Gilero, Elena Silvestre eta Maite Arraiza izango dira horietako batzuk. Elena Loyo arabarra (2024ko irabazlea) ere ageri da hautagai nagusien artean.
Hego haizeak 20 graduko tenperaturak edo hortik gorakoak ekarriko ditu igandean, eta, ondorioz, zorabioak eta bero kolpeak izateko arriskua handia izango da.
Aurkeztu dute Behobia-Donostia lasterketaren 61. edizioa. Ia 30.000 lagunek hartuko dute parte, emakumeen partaidetzak behera egin duelarik aurten. Iazko garaileak, Katherine Ruth Tisalema eta Raul Celada, irteera lerroan izango dira, baita Iraitz Arrospide ere.
12. aldiz hartuko du parte Iraitz Arrospide korrikalari gipuzkoarrak Behobia-Donostia lasterketa mitikoan. Lehia bizia izango duen arren, lehen postuaren bila aterako da igandea honetan.
Gurpildun aulkian egoteak ez die Iñaki Mujikari eta Igor Elizbururi kirola egiteko gogorik kendu. Handbikean ikusiko ditugu biak Behobian. Igorrek hamabosgarrenez hartuko du parte lasterketan. Iñakik, berriz, laugarrenez. Helburua: iazko denbora hobetzea.
Maurine Chebor 22 urteko kenyarrak irabazi du emakumezkoen proba (24:09), Donostiako krosean izan duen estreinaldian. Maria Forero (24:13) eta Felister Chekwemoi (24:30) helmugaratu dira haren atzetik. Gizonezkoetan, berriz, Denis Kipkemoi kenyarra nagusitu da (20:24), azken metroetan Samuel Cherop taldekidea (20:25) eta Adisu Wegene (20:41) atzean utzita.
Martin Fizek erretiroa hartuko du igandean, bere maratoi gogokoenetako batean parte hartuz, New Yorkekoan. Europako eta munduko txapelduna Alex semearekin batera lehiatuko da, eta hiru ordutik beherako marka egiten saiatuko da.
Antolatzaileek erakunde publikoen eta sektore pribatuaren inplikazio handiagoa eskatu dute. Gaueko atletismo ekitaldi honek bikoiztu egin du bere parte-hartzea hiru urte eskasetan, 2023an izena eman zuten 13.500 korrikalarietatik aurten 27.000ra igaro baita.
Egide Ntakarutimana burundiarra eta Likina Amebaw etiopiarra erakustaldi bikaina emanda gailendu dira Zornotzako 72. Nazioarteko Krosean. Gizonezkoen proban, Ntakarutimanak irteera ikusgarria egin du, eta lasterketa guztia bakarka burutu du; emakumezkoetan, berriz, Amebaw izan da indartsuena, eta hirugarrenez irabazi du Zornotzan.
Gaur egun nazioartera iritsi da, baina Zornotzako Nazioarteko Krosak jatorri xumea du Familia tradizio handia duen lasterketa da, belaunaldiz belaunaldi, txikitik eraginez, posible egin dutena. Igandean 72. edizioa jokatuko da.