Xabier Azpiroz: “Nire ametsa, txapel hau baino, 2027tik aurrera erremontean etorkizuna izatea da”
Xabier Azpiroz Erremonteko Buruz Buruko txapelduna da, Endika Barrenetxearen aurka 30-29 irabazi zuen eta. Barrenetxea IV.ak azken tantoan falta egin zuen unean “deskribatu ezin duen poza” sentitu zuela adierazi du Uitzikoak. Hala ere, txapeldunak adierazi du erremontearen etorkizunak kezkatu egiten duela.