Pilotako eta sokatirako Euskal Selekzioko kirolariek omenaldia jaso dute San Mamesen
Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatu duten lagunarteko partidan, atsedenaldian, pilotako eta sokatirako selekzioetako kirolariak omendu dituzte.
Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatu duten lagunarteko partidan, atsedenaldian, pilotako eta sokatirako selekzioetako kirolariak omendu dituzte.
Herri kiroletan, Malen Barrenetxeak historia egin du. 17 urteko hernaniarrak kanakoa moztu du Hernaniko Tilos pilotalekuan, eta 57 minutu eta 39 segundoan egin du. Historian horrelako enbor bat moztu duen bigarren emakumea da, eta bera da gazteena. Gaur arte, Nerea Arrutik bakarrik zuen lortuta; 2024an egin zuen, eta 43 minutu eta 38 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko.
Otsagabikoak bere 12. txapela erdietsi du jarraian, lanak 32 minutu eta 38 segundotan bukatu ostean. Sei minutu gehiago behar izan ditu sailkapen proban denbora onena egin zuenak, Ibai Soroak, bigarren postua lortuz. Eneko Saralegi hirugarren gelditu da.
Mikel Lopetegi "Urra", Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa irabazi du. Zarauztarrarentzat 8. txapela da; modalitate honetan erreferente bilakatu da.
Mikel Lopetegi "Urra"k Harri Txikien Euskadiko Txapelketa irabazi du zortzigarren aldiz. 125 kiloko harri errektangularra, 125eko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin 12.450 kilo jaso ditu. Maddi Gesalagak hirugarrenez jarraian kintopekoen Euskadiko Txapelketa bereganatu du. 3.550 kilo altxatu ditu. 45 jasoaldi eman dizkio 50 kiloko zilindroari eta 26 50 kiloko kubikoari.
Urnietako aizkolaria ez zegoen ados txapelketako sailkapen ofizialarekin; horrek arabarri eman zion garaipena, ehunen batengatik. Arrutik helegitea jarri zuen, baina Euskal Kirol Federazioaren Batasunak gaitzetsi du hori.
Zarauztarrak lehia polita izan du Ane Cestaurekin, eta Patricia Martin 2025eko txapeldunak bosgarren postua eskuratu du. Gizonezko Kintopekoen Euskadiko Txapelketan, Haritz Aranguren Norde gailendu da.
Harri-jasotzean, Olaia Esnaolak ireki du gaurko saioa, eta azpeitiarrak langa goian jarri du datozen asteetan aurkari izango direnentzat. Gari Garmendiak ere lan bikaina egin du. Aizkolaritzan, Irati Astondoa zeanuritarrak hiru puntu poltsikoratu ditu. Gizonezkoetan, Iker Vicente nagusitu da.
Bueltan da Kirol Herri. Bigarren edizioak 30 kirolari batuko ditu, harri-jasotzaileak baita aizkolariak ere. Berrikuntza batekin dator, gainera, aurtengoa: banaka arituko dira lehendabizi, eta, udaberrian, taldeka. Banakako lehia urriaren 12an hasiko da, Getarian, eta lau txapelketa jokatuko dira.
Xabat Olaizola kirolari zarauztarrak ezin izan zuen Azpeitian jokatutako Euskal Pentatloiaren final handia amaitu, nekeak eraginda proba bertan behera utzi behar izan baitzuen. Txapela eskuratzeko hautagai nagusien artean bazegoen ere, azken probara iritsita gorputzak gehiago ez zuela ematen ikusi zuen.
Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak ez du bere helburua bete Azpeitiko zezen-plazan jokatu den Euskal Pentatloi Txapelketako finalean. Aiarra bosgarren txapela jarraian janzteko atera zen, baina ez zuen bere egunik onena izan eta hirugarren postuan amaitu zuen proba.
Jokin Urretabizkaia "Basozabal" ezin pozago azaldu da 2026ko Euskal Pentatloiko txapeldun izendatu ondoren. Berak ere ezustekoa jaso duela adierazi du, eta inoiz baino gehiago gozatu duela lehiaketaz.
Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' da Euskal Pentatloiko txapeldun berria, larunbat honetan Azpeitiko zezen plazan lehiatu den finalean marka onena egin eta Olaizola eta Izeta VI.a faboritoak garaitu ondoren. Azken hori hirugarren izan da, Beñat Telleriak lortu baitu bigarren denborarik onena lehen txandan.
Guztira bost proba egin behar izan dituzte: harri-jasotzean, 100 kiloko bolarekin 25 jasoaldi; giza-proban, 400 kiloko harriarekin bi plaza; aizkoran, hiru kanaerdiko; txingekin, 50 kilokoak, 6 plaza; eta, amaitzeko, hiru kilometro korrika (30 buelta zezen plazari).
Lehen txandan Zelai IV.a, Telleria eta Kañamares aritu dira. Telleriak abantaila hartu du harri-jasotzean eta proba osoan zehar mantendu du. Hala, 32 minutu eta 33 segundotan bukatu ditu lanak. Zelaik 2 minutu eta 7 segundora bukatu du, eta Kañamaresek 4 minutu eta 29 segundora.
Bigarren txandan Olaizola, Izeta VI.a eta Basozabal ibili dira. Oraingoan parekotasuna eta emozioa izan da. Giza-probak bukatzerako, inork ez du lortu Telleriaren marka hobetzea. Gainera, aizkoran hasterako Basozabalak ezustekoa eman du aurrea hartuz eta hiru kanaerdikoak azkarren bukatuz.
Basozabalek ziztu bizian bukatu ditu txingen sei plazak; aldi berean, Izeta hasi berria zen, eta Olaizola oraindik aizkorarekin zebilen. Olaizola faboritotzat hartzen zen, baina hondoa jo du. Izetaren kasuan ere, oso zaila zen txapela berrestea, denbora asko galdu baitu eta Telleriaren marka ere hor egon da.
Olaizolak ezin izan du gehiago eta lehiatzeari utzi dio; Basozabalek, aldiz, hiru bueltako abantailarekin, Izetaren bizkarrean jarri eta erritmoa mantendu dio, garaipena ziurtatuta zuela jakinda.
30 minutu eta 51 segundoko denborarekin, Jokin Urretabizkaia da Euskal Pentatloiko txapeldun berria.
Urtebeteko geldialdiaren ondoren, bueltan da pentatloiko finala eta bertan ikusiko dugu Izeta VI.a. “Prestaketa luze” baten ondoren, fisikoki "oso ondo” datorrela adierazi du Aiakoak eta gogotsu ekingo dio bosgarren txapela eskuratzeko lehiari.
Aiakoak irabazi ditu aurreko lau edizioak, eta faborito nagusia da. Aurrean, ordea, beste bost hautagai izango ditu: Xabat Olaizola, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Ioritz Gisasola, Beñat Telleria eta Julen Kañamares. EITBk finala larunbatean emango du zuzenean, 22:00etatik aurrera.
Estefania Etxebestek historia egin du harri-jasotzaile bezala. Izan ere, pasa den larunbatean 166’4 Kiloko harria altxatu zuen. “Kontent” dagoela adierazi du Iturengoak, baina aste honetan “oso gaizki” pasatu duela ere aitortu du, oraindik ez baitu gorputza guztiz errekuperatu.
Euskal Selekzioak bi domina gehiago lortu ditu Munduko Sokatira Txapelketan. 23 urtez azpiko neskek zilarrezko domina lortu dute, eta emakumezkoek brontzezko domina lortu dute 540 kiloko proban. Guztira sei domina poltsikoratu ditu Euskal Selekzioak txapelketa honetan.
Euskal tiralariak ondo aritu dira finalean, Alemaniaren aurka, baina, azkenean, ezin izan dute urrea irabazi, eta zilarrarekin konformatu behar izan dute.
Estefania Etxebestek historia egin du. Iturengo harri-jasotzaileak Idoia Etxeberriak zuen 163,4 kiloko aurreko errekorra ontzea lortu du. 166 kiloko harriarekin, lehen ahaleginean kale egin du, baina hurrengo bi saiakerak balekoak izan dira. Harri-jasotzean emakume batek inoiz jaso duen pisurik astunena da.
Laukizko taldea izan da multzokako fasea gainditu duen euskal talde bakarra 540 kiloko mailan. Mutriku eta Goiherri lau onenen artean sartzeko zorian izan dira. Euskal taldeek hiru domina bildu dituzte. Honenbestez, amaitu da kluben arteko txapelketa, eta ostegunetik aurrera Euskal Selekzioaren txanda izango da.