Jon Mariezkurrena
2026ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Elordi eta Mariezkurrena: “Nahi genuen amaiera eman diogu txapelketari, eta uda borobildu dugu”
Aitor Elordi eta Jon Mariezkurrena pozarren agertu dira CaixaBank Mastersa irabazita. Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu garaitu dituzte Nafarroa Arenako finalean (16-22). Onenak izan dira txapelketa honetan, eta maila ikusgarria erakutsi dute udako jaialdietan.
Elordi eta Mariezkurrena II.a, CaixaBank Masterseko txapeldunak
Txapelketako final handian, Nafarroa Arenan, igandean, Aitor Elordik eta Jon Mariezkurrenak 16-22 garaitu dituzte Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu, oso partida lehiatuan. Elordik aurreneko aldiz jantzi du CaixaBank Masterseko txapela, eta Mariezkurrena II.ak lau ditu jada.
Elordi-Mariezkurrena II.a eta Ezkurdia-Albisu bikoteak, CaixaBank Masterseko finalera
Nafarroa Arenan ostiralean jokatutako finalerdietako partidetan, Elordik eta Mariezkurrena II.ak 13-22 garaitu dituzte Artola eta Rezusta, eta Ezkurdiak eta Albisuk Zabala eta Iztueta menderatu dituzte, 22-13. Finala igandean izango da, Nafarroa Arenan bertan.
“Txisparik gabeko" pilotak izan direla esan du Ezkurdiak, finalerdietarako material hautaketan
Hiru asteko geldialdiaren ondoren, Mastersaren azken txanpa jokatuko da. Ostiralean urriaren 4ko finalera sailkatzeko lehiatuko diren lau bikoteek materiala baztertu dute. Jaialdia 21:00etan hasiko da eta lehenengo partidan Artola-Rezusta eta Elordi-Mariezkurrena izango dira aurrez aurre. Bigarren finalerdian, Ezkurdia eta Albisu txapelen lehian sartzen saiatuko dira Zabalaren eta Iztuetaren aurka.
Jaka eta Mariezkurrena, San Mateo Torneoko txapeldunak
11-22 aise menderatu dituzte Jakak eta Mariezkurrena II.ak Ezkurdia eta Martija, igande arratsaldean Logroñon jokatutako San Mateo Torneoko finalean. Hasieratik nagusi izan dira kantxan, eta partida desorekatua izan da. B Serieko finalean, berriz, Peio Etxeberria eta Carmelo Loza izan dira nagusi, Elordi eta Eskuza menderatuta.
Jaka eta Mariezkurrena dira sanmateoetako lehen finalistak
Jakak eta Mariezkurrenak 22-14 garaitu dituzte Larrazabal eta Iztueta San Mateo Torneoko lehen finalerdian. Hala, ostiral honetako garaileak izango dituzte aurkari finalean: Ezkurdia-Martija edo Laso-Landa.
Elordik eta Mariezkurrenak lidertza erakutsi dute Artola eta Rezustaren aurka (10-22)
Elordik eta Mariezkurrenak 10-22 garaitu dituzte Artola eta Rezusta CaixaBank Masterseko 7. jardunaldiko partidan. Sailkapeneko liderrek bosgarren garaipena erdietsi dute, eta sendo jarraitzen dute buruan.
Elordi eta Mariezkurrena CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira, Laso eta Martija aise garaituta (22-10)
Aitor Elordi eta Jon Mariezkurrena 22-10 gailendu dira Unai Laso eta Julen Martijaren aurka Lekeitioko pilotalekuan jokatu duten partidan, eta, ondorioz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira. Gorriak jaun eta jabe izan dira.
Elordik eta Mariezkurrena II.ak argi menderatu dituzte Ezkurdia eta Albisu, CaixaBank Mastersean (8-22)
Bikote urdina hasieratik izan da oso nagusi, Elizondon ostiral gauean jokatutako partidan, eta, hala, 3 puntu daramatza txapelketan; Ezkurdiak eta Albisuk, ordea, puntu bakarra dute sailkapenean.
Zabala eta Iztueta CaixaBank Masterseko lider berriak dira Bastidan irabazita (19-22)
Zabalak eta Iztuetak 19-22 irabazi diete Elordi eta Mariezkurrena ordezkatu duen Landari, Bastidan, eta Caixabank Masterseko hirugarren puntua eskuratzeaz gain, partida bat gehiagorekin, lider jarri dira.
Zabala-Zabaleta txapeldun, Mariezkurrenaren lesioak finala eten ostean
Javier Zabala eta Jose Javier Zabaleta Andre Maria Zuriaren Torneoaren txapeldun izan dira, Jon Mariezkurrena II.aren eskuineko eskuko kailu baten irekierak finala etetera behartu ostean, markagailuak 18-11 erakusten zuenean.
Berriozarko atzelaria Iker Larrazabalekin aritu da bikotea osatuz, baina lesioak txapela defendatzeko aukerak zapuztu ditu.
Andre Maria Zuriaren torneoko finalean izango dira Larrazabal eta Mariezkurrena
Lehen finalerdian, Lasori eta Albisuri irabazi diete 22-13. Markagailua berdinduta egon da hasieran. Tarte horretan, Lasok egin du lanik onena gorrien aldean, Albisuk ez baita oso argi ibili. Haien huts egin eta Larrazabalek asmatu, hortaz, arrakala ireki da markagailuan.
Elordik eta Mariezkurrenak nagusitasun handia izan dute Altuna eta Imazen aurka (6-22)
Elordik eta Mariezkurrenak aise menderatu dituzte Altune eta Imaz (6-22) CaixaBank Masterseko hirugarren jardunaldian. Hala, bitik bi garaipen lortu dituzte, eta sailkapenako bigarren postuan kokatu dira.
Aitor Elordi bizkaitar bakarra izango da Bilboko Aste Nagusiko txapelketan
Hiru egunean jokatuko da: abuztuaren 25ean eta 26an, finalerdiak; eta 28an, finala. Lehen finalaurrekoan, Aspekoak izango dira lehian, Altuna-Rezusta bikotea Elordi-Zabaleta iazko irabazleen aurka. Baikoren adarrean, aldiz, Artola-Mariezkurrena eta Laso-Iztueta bikoteak izango dira finalerako txartelaren lehian.
Abuztuaren 11n hasita, Donostiako jaietan jokatuko da Donostia Hiria 2026 Torneoa
Lasok eta Iztuetak abuztuaren 11n jokatuko dute lehen finalerdia Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka, eta abuztuaren 12an bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artekoa. Finala abuztuaren 14an izango da.
Artolak eta Rezustak lehen puntua eskuratu dute (17-22)
Barakaldon, Artolak eta Rezustak Caixabank Masterseko lehen puntua eskuratu dute Ezkurdia eta Albisuri 17 eta 22 irabazita. Otxandion ere pilota izan da arratsaldean. Elordi eta Mariezkurrena 22 eta 18 nagusitu zaizkie Larrazabal eta Zabaletari.
Laso-Albisu, Larrazabal-Mariezkurrena, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta, Andre Maria Zuriko deman
Horrela, Laso eta Albisu Binakako egungo txapeldunak abuztuaren 5ean Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka lehiatuko dira. Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, Aspeko adarrean, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta lehiatuko dira bigarren finalerdian.
Jakak eta Mariezkurrenak 9-22 menderatu dituzte Ezkurdia eta Gabirondo
Jakak eta Mariezkurrenak izan dira nagusi Ezkurdia eta Gabirondoren aurka San Fermin Torneoan jokatutako kanporaketan: 9-22. Jakak onartu du lan handia egin behar izan dutela garaipena eskuratzeko.
Zabala, Peña, Jaka eta Etxeberria Caixabank Masterseko B Seriean arituko dira
Udako txapelketarik luzeena uztailaren 17an hasiko da Vianan. Javi Zabalak Morgaetxebarriarekin bikotea osatuko du B Seriean. Bestalde, Elordik eta Mariezkurrenak bikotea osatuko dute A Seriean, Altunak eta Imazek batera jardungo dute aurten ere, eta Dario Gomez buruz buruko txapeldunak Iztueta du bizkartzain. Finala urriaren 4an jokatuko da, Nafarroa Arenan.