Iñaki Artola
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
6-21ekoa, finaleko tantorik onena: Dariok pilotakada bikaina emanda amaitu du
Buruz Buruko final handiko azken-aurreko tantoan, bi pilotariak bizi-bizi aritu dira, defentsa ederra egin dute eta, pilatutako nekea gorabehera, Nafarroa Arena bete duten zaleei biziki gozarazi diete.
Botileroen finala: “Oparirik ez egiteko momentua da!"
Dario Gomezen eta Iñaki Artolaren botileroek protagonismoa izan dute Nafarroa Arenan jokatutako final handian.
Dario Gomezek irabazi du 2026ko Buruz Burukoa
Igandean Nafarroa Arenan jokatu duten finalean, Ezcaraykoak 6-22 menderatu du Alegiakoa. Hala, Dariok lehen aldiz jantzi du txapela Buruz Burukoan, eta profesionaletan estreinakoz gailendu da txapelketa handi batean.
Buruz Buruko Finala: Artola vs Dario
Artolak eta Dariok euren lehen txapela jantzi nahi dute Buruz Buruko finalean
Final handia zuzenean jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus atarian eta ETB1 katean, 11 urtetan izango den zortzigarrena.
Iñaki Artolak txapela jantzita amaitu nahi du igandeko finala
Iñaki Artolak Dario Gomez izango du aurkari igande honetan, Buruz Buruko pilota final handian. Ez dela partida erraza izango onartu du pilotari gipuzkoarrak, baina txapela janztea du helburu.
Buruz Buruko finalistek material aukeraketa egin dute Nafarroa Arenan
Iñaki Artolak eta Dario Gomezek 2026ko buruz buruko finala jokatuko dute igandean, maiatzaren 31n, Nafarroa Arenan. Bertan izan dira gaur biak material aukeraketa egiten. Ezkaraikoak amen batean amaitu du, alegiakoak, berriz, denbora agortu du, baina biak gustura geratu dira egindakoarekin.
350 bat sarrera geratzen dira Nafarroa Arenan igandean jokatuko den Buruz Buruko final handirako
Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Nafarroa Arenako beste zonalde guztietan, ordea, Iñaki Artolak eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
2026ko Buruz Buruko txapelduna berria izango da
Irabazten duenak irabazten duela, igandeko Buruz Buruko finaleko txapelduna berria izango da. Ez Dario Gomezek ez Iñaki Artolak ez dute orain arte halakorik lortu; beraz, lehen aldia izango litzateke bientzat.
Artolak jokatuko du Buruz Buruko finala, Laso nagusitasunez garaituta (22-13)
Iñaki Artolak 22-13 irabazi dio Unai Lasori Buruz Buruko Txapelketako finalerdiko partidan, eta Alegiako pilotariak bigarren urtez jarraian jokatuko du final handia. Artolak hasiera bikaina eman dio neurketari, 16-2 aurretik jarrita, eta Laso 17-10era gerturatu bada ere, sendo eutsi dio bere jokoari, eta garaipen argia eskuratu du horrela.
Artolak eta Lasok datorren larunbatean, Atanon, jokatuko den finalerdirako pilotak aukeratu dituzte
Bi pilotariak konforme azaldu dira aurkitutako materialarekin. Aurrelari nafarrak bi aste izan ditu larunbateko neurketa prestatzeko; gipuzkoarrak, bost egun besterik ez, baina oso motibatuta iritsiko da igandeko norgehiagokaren ostean.
Artola finalerdietan, garaipen epikoa lortuta
Iñaki Artolak Buruz Buruko finalerdietarako azken txartela lortu du Javi Zabalari 22-16 irabazita. 12 urteren ostean, bizi den artean beti gogoratuko duen eguna bizi izan zuen igandean Alegikoak.
Zabalaren aitak, lur jota dagoen semeari: “Altxa burua, Javier, animatu zaitez"
Javier Zabalak dena alde izan du Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan sartzeko baina bere aurkariak, Iñaki Artolak, buelta eman dio partidari eta gipuzkoarrak jokatuko du finalaurrekoa, Lasoren aurka.
Zabalak bere botileroa, aita, izan du ondoan babesa eta animoak ematen, baina errioxarra ez da egoerari buelta emateko gai izan.
Artolak partida irauli eta finalerdietarako txartela eskuratu du (22-16)
Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenek amaiera ikusgarria izan dute: Iñaki Artola azken unera arte borrokatu da Zabala menderatzeko (22-16). Errioxarrak 17 tanto behar zituen finalerdietara sailkatzeko, baina 16 egin ditu; ondorioz, Artolak eskuratu du finalerdietarako azken txartela.
Lehia estu-estua B multzoan, Buruz Burukoaren final-laurdenetako ligaxkan
Azken jardunaldia gelditzen denean, Javi Zabala da lehenengo postuan, baina multzoko lau pilotariek, alegia, Zabalak, Iker Larrazabalek, Iñaki Artolak eta Jon Ander Peñak, finalerdietarako sailkatzea eskuratzeko aukera dute.
Artolak markagailua irauli eta Peña mendean hartu du (22-19)
Iñaki Artola larri ibili bada ere, partida irauli eta Jon Ander Peña garaitu du Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian (22-19). Garaipen horri esker, Artolak azken jardunaldian jokatuko du Zabalaren aurka; Peñak, berriz, oso zaila du aurrera egitea.
Larrazabalek Artola garaitu du partida oso gogorrean (17-22)
Iker Larrazabalek 2026ko Buruz Buruko lehen puntua lortu du Iñaki Artola 17-22 garaituta. Larrazabal aurretik joan da une oro markagailuan, baina sendotasunez aritu behar izan du garaipena lortzeko.
Buruz Burukoa abian da, Altuna, faborito nagusia, Laso, Artola eta Larrazabal zerrendaburu direla
Laurak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetako ligaxkara, eta bertan lau txapeldun multzo berean elkartu daitezke: Laso, Altuna, Elordi eta Jaka, azken biek final-zortzirenetako kanporaketa gainditzen baldin badute. Serie B txapelketan, zozketak Zubizarreta anaia ataudarren arteko neurketa utzi du.
Hamabi pilotari izango dira lehian 2026ko Buruz Buruko Txapelketan; apirilaren 3an hasiko da
Finala Nafarroa Arenan jokatuko dute, maiatzaren 31n. 2025eko ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa Senarren ordez arituko da, Baikon, eta Aspen ez da aldaketarik izango. Final-zortzirenetan, partida hauek izango dira: Dario-Elordi, Bakaikoa-Zabala, Peña II-P. Etxeberria eta Ezkurdia-Jaka.