F Liga


F Ligari buruzko albisteak

GOIKOETXEA ANTE EL ALAVES
2026/11/13 - 14:42

Goikoetxea: “Talde sendoa da, xehetasun txikietan erabakiko da partida”

Iñaki Goikoetxea Eibarreko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Alavesen aurkako derbiaren atarian. Aurreko norgehiagokako emaitzari buelta emateko gogoz iritsiko direla aitortu du, eta halako norgehiagoka bat jokalarientzat motibazio berezia izan daitekeela nabarmendu du. Arabarren taldeari dagokionez, aurkari sendoa dela adierazi du: “Zaila da haiei gola sartzea, eta, ziurrenik, xehetasun txikiek erabakiko dute partida”.

DEPOR ALAVES 25-10
2026/10/25 - 21:04

Alaves azken unean erori da Riazorren (2-1)

Carmen Sobronek lehen zatian falta jaurtiketa baten bidez gola sartu eta Andrea Estebanen taldeak markagailuan aurrea hartu du. Hala ere, Laia Parerari ateratako txartel gorriak neurketaren norabidea aldatu du azken minutuetan. Coruñako taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatzeko egoera baliatu du Milleneren golaren bidez berdinketa lortzeko. Hamar minutuko luzapenaren ostean, Lucía Pardok garaipenaren gola sartu du azken jokaldian. Kolpe gogorra hartu dute babazorroek; izan ere, Mendizorrotzatik kanpo puntuak ihes egiten utzi ditu berriro ere.

1 2 3 ... 17 »