Athletic Club
Reala, derbiko penaltiaz: “Gertatutakoak agerian uzten du beharrezkoa dela VOR aretoko ikus-entzunezko egiaztapen-prozedurak berrikustea eta indartzea”
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Emaitzak
Athletici buruzko albiste gehiago
“Epaileak zaintzea futbola zaintzea da”, nabarmendu du Athleticek, komunikatu batean
“Futbol-epaileen kolektiboarekiko errespetuak printzipio utziezina izan behar du, eta futboleko protagonista guztiek partekatu behar dute”, adierazi du Bilboko klubak, eta, halaber, “epaileen kolektiboa defendatzeko eta haren duintasuna babesteko konpromisoa” berretsi du.
Reala, derbiko penaltiaz: “Gertatutakoak agerian uzten du beharrezkoa dela VOR aretoko ikus-entzunezko egiaztapen-prozedurak berrikustea eta indartzea”
Donostiako klubak, asteazken arratsaldean, komunikatu ofiziala argitaratu du, euskal derbiko epaileen jardunari buruzko hausnarketa batzuk adieraztea helburu.
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athleticeko aurrelariari egin dioten ebakuntzak ez du eragozpenik izan. Orain, errekuperazio-aldi luze bati egin beharko dio aurre. Denboraldi honetan ez da berdegunera itzuliko.
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Lehoiak azken unera arte saiatu ziren, baina ate aurrean ez zuten asmatu.
Espainiako Federazioak azaldu du Aramburuk baloia ukitu egin zuela, eta San Mameseko derbiko penaltia “okerra” izan zitekeela
Connected Ball izeneko baloiaren ardura duen enpresaren txostenaren arabera, Realaren jokalariak “baloia ukitu” zuen, eta penaltia adierazteko erabakia “okerra” izan zitekeen.
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Athleticen aurrelaria, Bilboko taldearen eta Realaren arteko derbian, ezker muskulatura iskiotibialean lesionatu zen. Hala, ematen du ezingo dela aritu larunbatean jokatuko duten Osasuna-Athletic partidan.
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du
Unai Simon Athleticen atezainari omenaldia egin diote bart San Mamesen, Realaren aurkako derbian, urteko atezain onenaren Yashin saria jaso ondoren. Saria astelehenean jaso zuen, Londresen egindako sari-banaketan.
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticeko jokalariak San Mamesen jokatutako Laliga EA Sportseko 11. jardunaldiko derbian Realaren aurka lortutako garaipenari buruz hitz egin du (2-1).
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria Athleticeko eta Realeko jokalari historikoek 1976an Atotxan bizitako irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen. Orduan debekatuta zegoen ikurrina eraman zuten Donostian jokatutako euskal derbi batean.
Terzic: “Prest egon behar dugu emozioak azaleratzeko, baina baita burua hotz mantentzeko ere"
Athleticeko entrenatzaileak Realaren aurka igandean San Mamesen jokatuko duten derbiaz hitz egin du, EA Sports Ligako 11. jardunaldian. Gogotsu da bere lehen euskal derbia jokatzeko eta, batez ere, irabazteko.
Matarazzo: “Garrantzitsua da Iribarri eta Kortabarriari erakutsitako ausardia aitortzea”
Igandeko derbiaren atarian, Realeko entrenatzaileak “oso berezitzat” jo du 1976.ean Atotxan bizitako une historikoa; Iribarrek eta Kortabarriak ikurrinarekin zelairatzeko erakutsitako ausardia nabarmendu du. Igandeko derbia bat etorriko da bi jokalariak ikurrinarekin zelairatu zireneko 50. urteurrenarekin, eta, hori dela eta, irudi historikoa errepikatu egingo dute.
Matarazzo, igandeko derbiaren atarian: “Gure mailarik onena eman behar dugu, irabazi nahi badugu”
Realeko entrenatzaileak igandeko derbia du jada buruan. Garaipena lortzeko, jokoaren alderdi guztietan taldeak bere mailarik onena eman beharko duela esan du Matarazzok. Txuri-urdinak lau garaipen jarraian lortuta iritsiko dira hitzordura, sailkapeneko bosgarren postuan. Zakharyan ez da zelairatuko orkatila bihurritu baitzuen ostegunean.
Athleticek bere maila inposatu du AE Praten aurka (1-6)
Abenduaren 9an jokatuko da Rayo-Athletic partida, ateak itxita, Vallecasen
Zale rayistek objektuak jaurtitzeagatik bertan behera geratu zen Rayo-Athletic partida abenduaren 9an jokatuko da, 20:00etan.
Athleticek 152,6 milioiko aurrekontua onartu du, 2026-2027 denboraldirako
Bilboko klubaren Ohiko Batzar Nagusian, bazkide konpromisarioek, gainera, 2025-2026 denboraldiko kontuen balantzea onartu dute. Aurrekontuak % 71ko babesa izan du, eta, aurreko denboraldiko kontuei dagokienez, botoen % 79 izan dute alde.
Edin Terzic: “2024ko Kopako finalaren osteko irudiak ikusteak eragin zuen nik onartzea Athleticen egotea”
Ostegunean, 21:00etan, Athleticek 2026-2027 denboraldiko Errege Kopako aurreneko partida kanporaketa jokatuko du, Prat aurkari; Edin Terzic Bilboko taldearen entrenatzaileak txapelketa horrek zale zuri-gorrien artean sortzen duen ilusioa izan du hizpide: “Berezia da klubarentzat”, nabarmendu du.
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Hala, Edin Terzic entrenatzaileak ezingo du erdilari gipuzkoarra baliatu ostegunean, Errege Kopan, Prat aurkari, ezta igandean ere, San Mamesen jokatuko duten Athletic-Reala derbian.
Unai Simonek Yashin Garaikurra irabazi du eta 2026ko munduko atezainik onena da
Athleticen atezainak Urrezko Baloiaren galan eskuratu du izen handiko garaikur hori, Londresen, astelehenean.
Nico Williams, Getaferen aurkako partidaz: “Taldea bikain aritu da”
Athletic Clubek Getafe San Mamesen 4-0 garaitu ostean, Nico Williamsek bere taldeak izandako sentsazio onak nabarmendu ditu. Jokalari zuri-gorriaren hitzetan, Athleticek horrelako partida bat behar zuen Levanteren aurkako partida galdu eta gero. "Futbolak beti ematen ditu aukera berriak”, erantsi du.