Etxeberria-Landa eta Jaka-Eskuza, pozik Caixabank Masterseko B Serieko finalerako materialarekin
Larunbat arratsaldean jokatuko da finala. Lau pilotariek torneoko pilota onenak direla esan dute material aukeraketan. Bikote biek final lehiatua izango dela uste dute, nahiz eta kinielek Peio Etxeberria eta Landa jotzen dituzten faborito.