Esku-pilota
Polemikaz jositako finalerdia izan da Altuna eta Etxeberriaren artekoa
Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute Lau t'erdiko B Serieko finala
Zabalaren pilota bizi bat eta ikusmin handia, finalerdirako pilota aukeraketan
Esku-pilotako emaitzak
Esku-pilotari buruzko albiste gehiago
Peio Etxeberriaren eta Javi Zabalaren arteko finala, bigarren urtez jarraian
2026ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 9tik azaroaren 22ra bitartean jokatuko dute.
Javi Zabala izango da Peio Etxeberriaren aurkaria Lau t’erdiko finalean
Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari. Finala, iazko berbera, azaroaren 22an jokatuko da, Bilbon, Bizkaia frontoian.
Polemikaz jositako finalerdia izan da Altuna eta Etxeberriaren artekoa
Asko zegoen jokoan eta tentsioa nagusi izan da norgehiagoka osoan zehar. Epaileek hartu beharreko erabaki zailak ez dira falta izan polemikaz betetako partidan. Jokin Altuna tanto batzuetan hartu diren erabakien kontra agertu da.
Peio Etxeberria laugarren aldiz jarraian sailkatu da Lau t’erdiko finalera, Altuna III.a mendean hartuta (15-22)
Peio Etxeberriak Jokin Altuna garaitu du Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako lehen finalerdian (15-22). Partida gogor eta lehiatu batean, nafarrak oso ondo eutsi dio gipuzkoarrari, eta garaipena lotu du azken txanpan. Ondorioz, laugarren urtez jarraian jokatuko du Lau t’erdiko finala, iaz bezala, txapela eskuratzea helburu. Bihar ezagutuko du aurkaria, Zabala eta Muruaren arteko partidako garaileari egingo baitio aurre finalean.
Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute Lau t'erdiko B Serieko finala
Unai Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 2026ko Lau t'erdiko B Serieko finala. Lehen finalerdian, Amianok 22-17 garaitu du Xabier Rekalde, banakako bere hirugarren finalera sailkatuz. Bigarrenean, Zubizarreta anaien arteko lehia ikusi da. Anaia nagusiak 22-8 garaitu du gaztea, eta finalerako txartela lortu du horrela.
Zabalaren pilota bizi bat eta ikusmin handia, finalerdirako pilota aukeraketan
Zabalak eta Muruak finalerdirako pilota aukeraketa egin dute gaur goizean Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Zabalak aukeratu duen pilota bizi batek arduratzen du Murua. Zabalari, berriz, elkarren aurka inoiz jokatu ez izanak.
Peio Etxeberria, Altunari buruz: “Jokin gustatzen zaion moduan dator, karta guztiak erakutsi gabe”
Peio Etxeberriak eta Jokin Altunak materiala hautatu dute, asteburuan jokatuko duten Lau eta erdiko finalaurreko partidan. Gustura agertu dira bi pilotariak materialarekin, eta partida nola ikusten duten azaldu dute.
Ander Murua, aurpegi berri bakarra Lau t'erdiko finalerdietan
Ander Murua pilotari arrasatearra ustekabea ematen ari da Lau t’erdiko txapelketan. Finalerdiak jokatuko ditu Jokin Altuna, Peio Etxeberria eta Javi Zabalarekin batera.
Ander Muruak ezustekoa eman eta finalerdietarako txartela lortu du Ezkurdiari 20-22 irabazita
Ander Muruak Lau t’erdiko Txapelketako finalerdietarako sailkapena eskuratu du, Joseba Ezkurdiari 20-22 irabazi ostean, Lizarrako Remontival pilotalekuan jokatutako partida gogor eta lehiatuan. Arrasatearrak, txapelketan B seriean hasi behar zuenak, ezustekoa eman du eta azken txartela eskuratu du. Finalerdietan Zabalaren aurka neurtuko ditu indarrak; beste kanporaketan, berriz, Altunak eta Peio Etxeberriak jokatuko dute.
Peio Etxeberriak dena irabazita lortu du finalerdietarako txartela (11-22)
Peio Etxeberriak 11-22 garaitu du Aitor Elordi Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako azken jardunaldian, azken 13 tantoak jarraian eginda. Hala, ligaxkako hiru partidak irabazi ostean, Altunaren aurka neurtuko ditu indarrak finalerako txartela lortzeko.
Altuna finalerdietara sailkatu da, Peña menderatuta (22-15)
Jokin Altuna Lau t’erdiko txapelketako finalerdietan izango da, Jon Ander Peña 22-15 menderatuta. Partida bideratuta zuela zirudien arren, Peñak aurpegia eman du, eta Aspeko pilotaria gogor aritu behar izan da garaipena lortzeko.
Dario Gomez lesioak atzean utzi nahian, Buruz Burukoa irabazi zuenetik
Buruz Buruko txapelketa irabazi zuenetik, ez du zorterik izan Dario Gomez pilotariak. Belaunean hartu zuen min lehenik; bizkarrean, ondoren. Binakakoari begira, osatuta egoteko itxaropena du errioxarrak.
Zabala finalerdietara sailkatu da, Peña mendean hartu du eta (17-22)
Zabalak 17-22 irabazi dio Peñari Logroñoko Adarragan, tentsioz, emozioz eta erritmo biziz betetako partidan. Tolosarra aurretik izan da markagailuan lehen zatian, baina errioxarrak eutsi egin dio lehiari, eta bigarren zatian nagusitasunez lortu du garaipena. Hala, Zabalak zuzenean eskuratu du finalerdietarako txartela, final-laurdenetako kanporaketa jokatu beharrik gabe.
Gainera, garaipen honekin Laso matematikoki kanpoan geratu da, eta Altunaren eta Peñaren arteko partida erabakigarria izango da hirugarren jardunaldian.
Altunak Lau t'erdikotik kanpo utzi du ia-ia Laso titanen dueluan (22-13)
Jokin Altunak 22-13 garaitu du Unai Laso Atano III.ean jokatu den Lau t'erdiko bigarren jardunaldiko partidan. Hala, Altunak finalerdietara iristeko aukerak izaten jarraitzen du, eta Lasok, berriz, oso zail du aurrera egitea.
Peio Etxeberria Ander Muruari gailendu zaio Tafallan (22-13)
Partidako lehen zatia oso parekatuta joan da, baina, 13 tantoko berdinketaren ostean, Peio Etxeberriak ez dio Muruari aukerarik eman eta garaipena lortu du, azken bederatzi tantoak bata bestearen atzetik eginda.
Euskal Selekzioa, munduko txapelduna binakako esku-pilotan, finalean Espainiari gailenduta (2-0)
Eñaut Lizeagak eta Oier Elorzek hirugarren urrezko domina eman diote Euskal Selekzioari Munduko Txapelketan. Banakako esku-pilotan, Euskal Selekzioak zilarrezko domina irabazi du, finalean Espainiaren aurka galduta (2-0).
Erik Jakak 2028ra arte berritu du kontratua Baikorekin
Lau t'erdiko finalerako sarrerak, ostiralean salgai
Txartelak www.entradasfronton.com webgunearen bidez erosi ahal izango dira. Garestienak 134 euroko prezioa izango du, eta merkeenak, 43 eurokoa.
Ander Murua, Lau t'erdikoaren ustekabeko protagonista: “Lehen mailan presioa handiagoa da"
Ander Murua Lau t’erdiko protagonista izaten ari da, ustekabean. Darioren lesioak final-zortzirenak jokatzeko aukera eman zion Arrasateko aurrelariari. Senar gainditu eta Ligaxka Elordiri irabazita abiatu du. Muruak amets egiten jarraitu nahi du.