Basketball Champions League 2026
Surne Bilbaok bere eskarmentua probestu du Europan bigarren garaipena lortzeko (97-86)
Krampelj eta Hlinason eskarmentu handiko jokalarien energia eta Normantas eta Petraseken babesan une garrantzitsuenetan nahikoa izan dira Slavia borrokalaria gainditzeko.
Surne Bilbaok garaipen sendoa lortu du Europako estreinakoan, Bosnian (79-92)
Vautierrek (19 puntu eta 8 errebote) Jaume Ponsarnauren taldearen garaipena gidatu du. Jokatzeko prest zeuden hamaika jokalariak ekiteko lan egiteko prest kantxaratu dira, lehendabizi abantaila hartzeko, eta, ondoren, une garrantzitsuenean, Igokea gelditzeko.
Surne Bilbaok, Hlinason gabe, debuta egingo du Txapeldunen Ligan Igokea talde bosniarraren kantxan
Ponsarnauren hitzetan, Nenad Stefanovicek "oso ondo entrenatutako" aurkaria da Igokea. "Badaki zertan jokatu nahi duen, eta ekarpena egin dezaketen jokalari asko ditu", ohartarazi du entrenatzaile kataluniarrak.
Hlinason: “ACBko play-offetara iristeak ilusio handia egin zigun eta errepikatu nahi dugu”
Tryggvi Hlinason Surne Bilbao Basketen kapitainarekin bildu gara. Islandiarra oso pozik dago Bilboko klubean eta "polita den zerbaiten alde borrokatzen den kluba" izateko lanean ari da. Beltzezko gizonek pasa den denboraldian ACB Ligako play-offetara iristea lortu zuten, eta hori errepikatzeko gogoa dute. Gainera, aurten BCLn ere lehiatuko dira.
Surne Bilbao Basket “itxaropentsu", denboraldi hasieraren aurrean
Datorren larunbatean Miribillan Manresaren aurka hasiko den Endesa Liga abiatu aurreko komunikabideen egunean, Manex Ansorregi Surneko jokalariak azpimarratu du "taldea gogo handiarekin" dagoela, eta "denboraldi ona" izango dela, "segurutik".
Surne Bilbao Basketek ilusio handiarekin helduko dio denboraldi berriari
Beltzezko gizonak babesleen eta erakundeetako ordezkarien aurrean aurkeztu dira. Bilboko taldeak Endesa Liga eta Basketball Champions League uztartuko ditu denboraldi honetan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.