Sanferminetako Lau t'erdiko Torneoa
Unai Laso: “Ez dut oraindik asko sinesten”
Unai Lasok egin duen esfortzuagatik buruko minez bukadu duela finala adierazi du: “kriston lehertua hartu dut gaur”. Asko sufritu duela ere esan du, eta “oso pozik” dagoela txapela lortzeagatik.
Horrelakoa izan da finaleko azken tanto ikusgarria
Unai Laso eta Jokin Altunaren arteko finaleko azken tantoa oso gogorra eta lehiatua izan da, partida osoa bezala.
Unai Laso borrokalariak 4 terdiko San Fermin Txapelketa irabazi du (20-22)
Aurrelari nafarrak final gogorra eta zirraragarria irabazi du Jokin Altunaren aurka Nafarroa Arenan.
Lasok eta Altunak jokatuko dute Sanferminetako 4 t’erdiko finala
Unai Lasok eta Jokin Altunak San Fermin torneoko 4 t’erdiko finalerako txartela lortu dute. Lehen finalerdian, Lasok 22-6 garaitu du Peña II.a. Askoz gehiago jokatu du eta aise gailendu da lehian. Bigarrenean, Altunak jokoa menpean zuela zirudien, baina azkenean gogor aritu behar izan da Zabala 22-17 menderatzeko.
Altuna finalerdietan izango da, Mungian Peio Etxeberria 22-10 garaitu ostean
Amezketako aurrelariak Javi Zabala izango du aurkari finalaurrekoan. Bi pilotariek finalerako txartela bilatuko du datorren ostiralean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Zabalak 12-22 menderatu du Ezkurdia, eta finalerdietarako txartela eskuratu du
Altsasun jokatutako San Fermin Torneoko final-laurdenetako partidan, Javi Zabalak 12-22 menderatu du Joseba Ezkurdia, eta finalerdietarako txartela eskuratu du.
Garaipen horri esker, uztailaren 3an Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko du finalerdia. Astelehenean Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak jokatuko duten partidaren irabazlea izango du aurkari.
Laso finalerdietan da, Jaka garaituta (18-22)
Gernika-Lumon jokatutako San Fermin Torneoko final-laurdenetako partidan, Unai Lasok 18-22 irabazi dio Erik Jakari. Lasok bikain hasi du partida, baina aldea lortu arren, Jakak 13-13koa jarri du markagailuan, 7 tanto jarraian eginda. Hortik aurrera, lehia parekatua izan da, 17-17ra arte, baina Laso nagusitu da azken txanpan, eta 18-22koarekin itxi du partida.
Garaipen horri esker, Peñaren aurka jokatuko du finalerdietako partida uztailaren 3an, Donostiako Atano pilotalekuan.