Munduko Pilota Txapelketa
Pilotako Euskal Selekzioa Argentinara abiatu da, historian lehen aldiz Munduko Txapelketan ofizialki lehiatzeko
Euskal Selekzioko modalitate ezberdinetako pilotariak igande honetan abiatu dira Argentinan eta Uruguain jokatuko den Pilotako XX. Munduko Txapelketara. Zita historikoa izango da Euskal Selekzioarentzat, lehen aldiz lehiatuko baita ofizialki munduko txapelketa batean. Loiuko aireportuan hainbat lagunen agurra jaso dute, Gure Esku herri mugimenduak eta 7Baietz! elkarteak deituta.
Imanol Ibañez erabat osatu da, eta Munduko Txapelketako urrea du begiz jota
Euskal Pilotako Munduko Txapelketa jokatuko da Argentinan eta Uruguain, eta bertan izango da Imanol Ibañez palista. Bilbokoak ezker hankako akilesen tendoia hautsi zuen iaz, baina orain, lesioa atzean utzita, urrearen bila joango da atzelaria.
Euskal Pilota Federakuntzak 41 pilotari eramango ditu Argentinako eta Uruguaiko Munduko Txapelketara
Euskal Pilota Federakuntzak Argentinan eta Uruguain hilaren 15etik 24ra bitartean jokatuko den Munduko Pilota Txapelketara joango diren pilotariak aurkeztu ditu Gasteizen. Jose Mari Mitxelena presidenteak pilotarien aurkezpenean ohartarazi duenez, "ematen du euskaldunak garelako irabazita dugula, eta ez da horrela".