San Mateo Torneoa
Jaka eta Mariezkurrena, San Mateo Torneoko txapeldunak
11-22 aise menderatu dituzte Jakak eta Mariezkurrena II.ak Ezkurdia eta Martija, igande arratsaldean Logroñon jokatutako San Mateo Torneoko finalean. Hasieratik nagusi izan dira kantxan, eta partida desorekatua izan da. B Serieko finalean, berriz, Peio Etxeberria eta Carmelo Loza izan dira nagusi, Elordi eta Eskuza menderatuta.
Ezkurdia eta Martija, San Mateo Torneoko finalera
Ezkurdiak eta Martijak 22-19 irabazi diete Laso eta Landari San Mateo Torneoko finalerdietan. Aspeko bikoteak nahikoa zuen 17 tanto egitearekin, baina bigarren garaipena nahi izan dute. Hala, Jaka eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari finalean.
Jaka eta Mariezkurrena dira sanmateoetako lehen finalistak
Jakak eta Mariezkurrenak 22-14 garaitu dituzte Larrazabal eta Iztueta San Mateo Torneoko lehen finalerdian. Hala, ostiral honetako garaileak izango dituzte aurkari finalean: Ezkurdia-Martija edo Laso-Landa.
Dario eta Zabaleta, San Mateo Torneoko finaletik kanpo
San Mateo Torneoko finalak ez du ordezkari errioxarrik izango. Dariok eta Zabaletak Laso eta Landa 22-21 garaitu zituzten arren, finaletik at geratu ziren. Laso-Landa bikotea lau tantoz gailendu beharko zaio Ezkurdia-Martija bikoteari, finalerako txartela eskuratu nahi badu.
Larrazabalek eta Iztuetak garaipen handia lortu dute Zabala eta Rezustaren kontra Adarragan (10-22)
Iker Larrazabalek eta Martxel Iztuetak 10-22 garaitu dituzte Javi Zabala eta Beñat Rezusta Logroñoko Adarraga pilotalekuan, eta, ondorioz, puntu garrantzitsua lortu dute San Mateo torneoko finalera bidean.
Larrazabalek eta Iztuetak hartuko dute parte sanmateoetan, Artola eta Albisu jipoitu ostean (3-22)
Larrazabalek eta Iztuetak 3-22 garaitu dituzte Artola eta Albisu San Mateo txapelketan parte hartzeko kanporaketan, eta aurkarien oso gainetik izan dira. Ondorioz, Zabala eta Rezustaren aurka neurtuko dituzte indarrak igandean.
Dario gorriz etxekoen aurrean eta Altuna aurrekanporaketan, San Mateo torneoan
Sanmateoetako pilota torneoa aurkeztu dute gaur Logroñon. Irailaren 18tik 27ra bitarte jokatuko da. Atarikoetan, A Multzoan Jaka-Mariezkurrena, Zabala-Rezusta eta Artola-Albisu Larrazabal-Iztueta arituko dira. B multzoan, Laso-Landa, Dario-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta Altuna-Bikuña.