Euskal Selekzioa
Euskal Selekzioak eta Venezuelak azaroaren 14an jokatuko duten lagunartekoa aurkeztu dute
Euskal Selekzioak eta Venezuelak azaroaren 14an jokatuko duten partida aurkeztu dute ostegun goizean, Bilbon. Neurketa San Mamesen izango da, eta laugarren aldiz jokatuko dute elkarren aurka.
Mitxelena: “Justizia egin da azkenean, guk sortutako kirolean Euskal Federazioa ez egotea akats bat zen”
Euskal Selekzioak 12 domina lortu ditu historikoa izan den Munduko Txapelketan. Jose Mari Mitxelenak, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren presidenteak, bizitakoaren hausnarketa egin du.
Euskal Selekzioko puntistei omenaldia egin diete Eusko Label Winter Serieseko hasieran
Euskal Selekzioa bikain aritu da jokatu berri duen Munduko Txapelketan, Argentinan, eta, hala, Gernikako Jai Alaiko zaleek puntistak omendu dituzte.
Joxe Mari Mitxelena: “Uste dut talde indartsua eta batua erakutsi dugula”
Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente Joxemari Mitxelenak balorazio positiboa egin du Euskal Selekzioak lehen aldiz Munduko Txapelketan izandako parte-hartzearen gainean. Lau urrezko domina irabazi ditu lehiatu den 15 modalitateetan.
Euskal Selekzioak ezin izan du urre gehiago batu munduko txapelketako azken egunean
Frontballean, pilota egokituan zein pala motzean jokatutako finalak galdu egin ditu, eta zilarrarekin konformatu behar izan du. Miren Larrartek, bere aldetik, brontzezko domina irabazi du frontballean hirugarren postua eskuratzeko lehian.
Euskal Selekzioak bi urre eta hiru zilar batu ditu azken-aurreko jardunaldian
Erkiagak lortu du urretako bat, zesta-puntako banakako finalean Olharan garaituta (2-0). Binakako esku pilotan ere, Eñaut Lizeagak eta Oier Elorzek Espainiako selekzioa garaitu dute 2-0. Eskuz banaka, emakumezkoen zesta-puntan eta gomazko paletan, berriz, galdu egin du.
Erkiagak urrea lortu du Euskal Selekzioarentzat zesta-puntan, finalean Frantzia gaindituta (2-0)
Aritz Erkiagak Frantziako Jean Olharan garaitu du, 15-12 eta 15-7, eta, horrenbestez, Euskal Selekzioak laugarren urrea lortu du. Emakumezkoetan, Helena Barrenetxeak zilarra bereganatu du; Espainiaren aurka galduta. Beste horrenbeste egin du Nagore Martinek emakumezkoen gomazko paletan.
2026ko Munduko Pilota Txapelketa: Euskal Selekzioaren partidak
Munduko Txapelketa urriaren 15etik 24ra bitartean jokatzen ari da, Argentinan eta Uruguain.
Euskal Selekzioa, munduko txapelduna binakako esku-pilotan, finalean Espainiari gailenduta (2-0)
Eñaut Lizeagak eta Oier Elorzek hirugarren urrezko domina eman diote Euskal Selekzioari Munduko Txapelketan. Banakako esku-pilotan, Euskal Selekzioak zilarrezko domina irabazi du, finalean Espainiaren aurka galduta (2-0).
Pilota egokituak eman dio bigarren urrea Euskal Selekzioari
Euskal Selekzioak bigarren urrezko domina eskuratu du. Edorta de Anta eta German Elkoro trinketeko munduko txapeldunak dira, Frantzia 2-0 mendean hartu ondoren, eta dominen zakua are gehiago bete dezake oraindik.
Euskal Selekzioak urrezko domina irabazi du trinket egokituan
Edorta de Antak eta German Elkorok Munduko Txapelketako bigarren urrezko domina eskuratu dute Frantzia garaituta. Pala motzean, finalerako sailkatu da Euskadi, eta, Xarean, laugarren postua eskuratu du.
Julen Alberdik, frontballean, eta Nagore Martinek, gomazko paletan, beste bi domina ekarriko dizkiote Euskal Selekzioari
Euskal Pilota Selekzioak beste bi final lortu ditu FIPVren XX. Munduko Txapelketako zazpigarren jardunaldian. Julen Alberdik Santi Yaniz (Espainia) gainditu du gizonezkoen frontballeko finalerdian, eta Nagore Martinek, Mexikoko Dulce Figueroa, emakumezkoen gomazko paletan.
Beste bi final jokatuko ditu Euskal Pilota Selekzioak
Julen Alberdik, frontballean, eta Nagore Martinek, gomazko paletan, eskuratu dituzte finalerako txartelak. Miren Larrartek galdu egin du emakumezkoen frontballeko finalerdia; larruzko paletako taldea, bestetik, lehiatik at geratu da.
Horrela ospatu du Euskal Selekzioak zesta-punta finaleko garaipena
Pozarren ospatu dute Euskal Pilota Selekzioko pilotariek eta taldekideek Barandikak eta Lekerikak binakako zesta-punta finalean lortutako garaipena.
Jose Mari Mitxelena, Euskal Pilota Federazioaren presidentea, hunkituta: “Izugarrizko poza sentitzen dut”
Jose Mari Mitxelena Euskal Pilota Federazioaren presidentea oso hunkituta agertu da, binakako zesta-punta finaletan urrezko eta zilarrezko dominak lortu ostean.
Xabi Barandika: “Urrea lortzea historikoa da”
Xabi Barandikak eta Unai Lekerikak urrea irabazi dute Munduko Pilota Txapelketan. Maite Ortiz de Mendibilek eta Maia Goikoetxeak, berriz, zilarra eskuratu dute. Emaitza historikoak dira Euskal Pilota Selekzioarentzat.
Euskal Selekzioa, munduko txapeldun binakako zesta-puntan!
Barandika eta Lekerikak osatutako bikoteak lehen urre eman dio Euskal Pilota Selekzioari, Euskal Pilotako Munduko txapelketan. Estatu Batuek lortu dute bigarren postua, Johan eta Gorka Sorozabal anaiek gernikarren aurka hiru jokotan galdu ostean (9-15, 15-10 eta 4-10).
Historiako lehen urrea eta zilarra Euskal Selekzioarentzat, binakako zesta-puntan
Xabi Barandikak eta Unai Lekerikak historiako lehen urrezko domina eman diote Euskal Selekzioari. Maite Ortiz de Mendibil eta Maia Goikoetxea zilarrarekin konformatu behar izan dira, finala galdu dute eta.
Zilarra eraman du Euskal Selekzioak, emakumezkoen binakako zesta-puntako Munduko Txapelketan
Maitek eta Maiak zilarrezko domina eskuratu dute zesta-puntako binakako Munduko Txapelketan. Euskal Selekzioak bi jokotan galdu du Espainiaren aurka, 15-9 eta 15-12 eginda. Erika eta Arai markinarrak munduko txapeldun dira, hortaz.
Iker Goñi, Venezuelaren aurkako partidari begira: “Gure hautatzailea Jagoba Arrasate da, nahiz eta bere egoera duela gutxi aldatu"
Iker Goñi Euskal Futbol Federazioaren presidenteak Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko neurketa izan du hizpide. Partida azaroaren 14an jokatuko da, San Mamesen. Ia urtebete da Euskal Selekzioak azken aldiz jokatu zuela; Palestinaren aurka izan zen norgehiagoka gogoangarria. Euskal Selekzioak laugarren aldiz jokatuko du Venezuelaren aurka.