CAIXABANK MASTERSA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elordi eta Mariezkurrena II.a, CaixaBank Masterseko txapeldunak

Txapelketako final handian, Nafarroa Arenan, igandean, Aitor Elordik eta Jon Mariezkurrenak 16-22 garaitu dituzte Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu, oso partida lehiatuan. Elordik aurreneko aldiz jantzi du CaixaBank Masterseko txapela, eta Mariezkurrena II.ak lau ditu jada.

Elordi eta Mariezkurrena txapeldunak

Elordik aurreneko aldiz irabazi du CaixaBank Mastersa; Mariezkurrena II.ak, 2026ko hau zenbatuta, lau ditu jada. Argazkia: EITB.

Aitor Elordik eta Jon Mariezkurrenak 2026ko CaixaBank Mastersa irabazi dute igandean, Nafarroa Arenan, Iruñean. Titulua lortzeko, Elordik eta Mariezkurrena II.ak, final handian, Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu garaitu dituzte, 16-22, oso lehiatua eta gogorra izan den partidan. Horrenbestez, Elordik aurreneko aldiz jantzi du CaixaBank Masterseko txapela, eta Mariezkurrena II.ak, ordea, lau daramatza.

Lau pilotariek eman dute maila bikaina finalean. Hori bai, Elordi nabarmendu da, bereziki: mallabitarrak 11 tanto egin ditu, eta bakarra galdu. Norgehiagokan, azken txanpa izan da erabakigarria; markagailua 13-13 berdindu ostean, orduan hartu baitute aurrea Elordik eta Mariezkurrenak. Aurrelari bizkaitarra eta Berriozarko atzelaria 14-20 jarri dira aurretik, eta abantailari eutsi diote, garaipena erdietsi arte.

Bi bikoteek argi erakutsi dute zergatik iritsi diren CaixaBank Masterseko finalera, eta Nafarroa Arenako harmailak bete dituzten zaleek gozatzeko aukera izan dute.

Honela joan da markagailua:

1-0, 1-1, 1-2, 1-3, 1-4, 2-4, 2-5, 3-5, 4-5, 5-5, 6-5, 6-6, 7-6, 8-6, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 9-10, 9-11, 9-12, 10-12, 11-12, 12-12, 12-13, 13-13, 13-14, 13-15, 14-15, 14-16, 14-17, 14-18, 14-19, 14-20, 15-20, 16-20, 16-21 eta 16-22.

Publizitatea
X
Publizitatea
X