EHF European League
Rocasa Kanaria Handia, Bera Beraren aurkaria EHF Europa Ligako hirugarren kanporaketan
Donostiako taldeak multzoen fasera aurrera egiteko txartela izango du jokoan kanporaketa honetan. Joaneko partida azaroaren 7an eta 8an jokatuko da, eta itzulikoa, berriz, azaroaren 14an eta 15ean.
Bidasoak Limogesen aurka galdu eta Europan bizirik jarraitzea zail du (32-28)
Gipuzkoako taldeak jokoa hobetu du multzoko liderraren kantxan Madeiran jokatutako azken neurketarekin alderatuta. Frantziako ligako talde handienetako bati aurre egin dio, baina berriro galdu du.
Bidasoak estropezu egin du Madeiran (40-32)
Talde irundarrak denboraldiko lehen porrota izan du Madeiran. Partida lehen minutuetatik okertu zaio.
Esteban Salinasek Bidasoa garaipenera eraman du Hfanarfjordur talde islandiarraren aurrean (39-37)
Talde gipuzkoarrak hasiera ona eman dio Europa Ligari, talde islandiarraren aurka landutako garaipena lortu du eta. Esteban Salinas txiletarra nabarmendu da, bederatzi gol egin ditu, hain zuzen. Erasoko jokoa nabarmendu da partidan.
Bidasoa Irunek ondo ekin nahi dio EHF Europa Ligari, Islandiako Hafnarfjordur taldearen aurka
Bidasoako taldeak Artalekun abiatuko du EHF Ligako lehen jardunaldia, 20:45etik aurrera. Partida zuzenean izango da ikusgai, streamingez, kirolakeitb.eus atarian.
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu. Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Bidasoak galdu egin du Flensburgen, partida oso lehiatu baten ostean (38-35)
Bidasoa Irunek lehia gogorra izan du Alemaniara egindako bisitan, eta sentsazio positiboak utzi ditu emaitza positiboa izan ez den arren.
Irudek Bidasoa-Irunek final-zortzirenetarako txartela lortu du Potaissa Turda mendean hartuta (35-30)
Irungo taldeak landutako garaipena lortu du eta Europako Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki.