2026ko Aste Nagusia txapelketa
2025/08/22 - 23:16
Elordi eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak!
Elordik eta Zabaletak 15-22 menderatu dituzte Artola eta Iztueta. Bikote urdinak bikain abiatu du partida, eta alde handia lortu du, baina bikote gorriak aldea murriztu du eta markagailua estutu du. Azken tantoetan, berriz, urdinak nagusitu dira.
2024/08/25 - 22:45
Laso eta Imaz dira Bilboko Aste Nagusiko Torneoko irabazleak
Unai Lasok eta Ander Imazek 22-20 menderatu dituzte Jokin Altuna eta Julen Martija Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean.
2024/08/24 - 13:25
Lasok eta Imazek jokatuko dute Bilboko Aste Nagusia Torneoko finala Altuna III-Martija bikotearen aurka
Lasok eta Imazek Bilboko Aste Nagusia Torneoko finalerako txartela lortu dute, finalerdietan Urrutikoetxea eta Mariezkurrena II.a 13-22 garaituta. Altuna III.a eta Martija izango dituzte aurkari finalean.
2024/08/22 - 23:09
Altuna eta Martija, Aste Nagusiko torneoko finalera Elordi eta Zabaleta mendean hartuta (22-8)
Hasieratik hobeto ibili dira gorriak, batez ere amezketarra. 6-0eko partzialarekin, 18-7 iritsi dira bigarren atsedenaldira. Tantu bakarra gehiago egiteko gai izan dira urdinak. Bihar Baikoko adarreko finalerdiak jokatuko dira, eta orduan jakingo dugu nortzuk izango dituzten aurkari.
2024/07/23 - 18:09
Bilboko Aste Nagusia Pilota Torneoa aurkeztu dute
Abuztuaren 22tik 25era, Aste Nagusiko Pilota Torneoa hartuko du Bilbok. Finalaurrekoak abuztuaren 22an eta 23an jokatuko dituzte; finala, berriz, abuztuaren 25ean. Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte.
2024/07/23 - 16:07
Bilboko Aste Nagusiko Torneoa, abuztuaren 22tik 25era
Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte. Finala abuztuaren 5ean izango da, Bizkaia Frontoian.
2023/08/27 - 22:43
Ezkurdia eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko Torneoko txapeldunak
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Bilboko Aste Nagusiko Torneoa irabazi dute. Gorriak 22-17 nagusitu zaizkie Jon Ander Peñari eta Jon Mariezkurrenari.
2023/07/17 - 17:19
2023ko Aste Nagusiko Torneoa aurkeztu dute
2023ko Aste Nagusiak baditu bertako pilota txapelketan izango diren bikoteak. Hala, abuztuaren 24ko lehen finalerdian Urrutikoetxea-Imaz eta Larrazabal-Mariezkurrena II lehiatuko dira. 25eko bigarren finalerdian, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre.
2022/08/26 - 23:01
Necol-Urrutia eta Martin-Etxaniz bikoteak, nagusi Aste Nagusia Torneoan
Bizkaia pilotalekuan Aste Nagusia Torneoko finalak jokatu dira. Gizonezkoetan, Dan Necol eta Iñaki Urrutia nagusitu dira; emakumezkoetan, verriz Nagore Martin eta Leire Etxaniz izan dira txapeldunak.
2022/07/28 - 18:17
Bilboko Aste Nagusia torneoa aurkeztu dute
Abuztuaren 24an eta 25ean jokatuko dira finalerdiak. 24an Lasok eta Mariezkurrenak Urrutikoetxea eta Arbisuren aurka jokatuko dute. 25ean, berriz, Altunak eta Martijak Elezkano eta Zabaleta izango dituzte aurrez-aurre. Finala 27an jokatuko da.
2020/03/25 - 00:16
Danel Elezkanok eta Zabaletak Aste Nagusia Torneoa irabazi dute
Aspeko bikoteak 22-15 irabazi du finala Aimar Olaizolaren eta Alvaro Untoriarn aurka. Ondorioz, Bilboko jaietako txapelketako garaileak dira Elezkano II.a eta Zabaleta.
2019/08/22 - 13:52
Urrutikoetxea eta Albisu Bilboko finalean dira
Baiko Pilotako bikoteak aisea irabazi zuen Olaizola II.aren eta Mariezkurrena II.aren aurkako finalaurrekoa (7-22). Ostegun honetan jokatuko du beste finalaurrekoa.
2019/08/21 - 15:52
Mikel Urrutikoetxea: 'Aimar aurrelari handia da'
Zaratamoko pilotariak Aste Nagusiko Torneoko finalerdia jokatuko du asteazken honetan, Albisurekin batera. Aurrean, Olaizola II.a eta Mariezkurrena II.a izango dute.
2019/08/21 - 15:37
Aimar Olaizola: 'Bilboko frontoia nire gustukoenetarikoa da'
Nafarroako pilotariak Aste Nagusia Torneoko finalerdia jokatuko du, Mariezkurrena II.arekin batera. Bertan, Urrutikoetxea eta Albisuren aurka jokatuko dute.
2018/08/26 - 16:31
Elezkano II-Zabaleta, Bilboko Aste Nagusia Txapelketako irabazle
Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak 22-9 irabazi die finala Aimar Olaizolari eta Mikel Larunberi.
2018/08/10 - 16:25
Badator Bilboko Aste Nagusiko pilota feria
Lau bikote arituko dira Bilboko Aste Nagusiko Torneoan, Altuna III.a-Larunbe eta Olaizola II.a-Martija, besteak beste.
2017/08/02 - 16:31
Bilboko Aste Nagusiko Txapelketa aurkeztu dute
Asegarce Txapelketa izena hartuko du, eta abuztuaren 22an hasiko da. Lau bikotek neurtuko dituzte indarrak eta Olaizola II.ak Urrutikoetxearekin osatuko du bikotea.
2015/08/10 - 19:28
Bikote mistoak Bilboko Aste Nagusiko Torneoan
Olaizola II.a eta Barriola, azken bi urteetako irabazleak, berriz jarri dituzte elkarrekin. Abuztuaren 26an hasiko da, eta 29an izango da finala.
2013/08/25 - 13:08
Olaizolak eta Barriolak Aste Nagusiko Torneoa irabazi dute
Xala eta Beroiz mendean hartu dituzte 22 eta 16, Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean. Partida gogorra izan da, eta atzelariek izan dute protagonismo nagusia.
2012/08/23 - 17:26
Altadill-Lujan bikoteak irabazi du Bilboko Aste Nagusia txapelketa
Altadill eta Lujan dira palako Bilboko Aste Nagusia txapelketako irabazleak. Finalean, Gaubekak eta Ayerbek osatutako bikotea garaitu zuten.