Emakume kirolariak
Estefania Etxebeste: “Gertatutakoa asimilatzen nago oraindik; lan asko dago egiteko eta asko daukat emateko”
Estefania Etxebestek historia egin du harri-jasotzaile bezala. Izan ere, pasa den larunbatean 166’4 Kiloko harria altxatu zuen. “Kontent” dagoela adierazi du Iturengoak, baina aste honetan “oso gaizki” pasatu duela ere aitortu du, oraindik ez baitu gorputza guztiz errekuperatu.
Udako Masters Laboral Kutxako finala aurkeztu dute, Sopelan
Aldai-Erasun eta Etxegarai-Bergara arituko dira elkarren aurka igande honetan, Sopelan (Bizkaian). Iaz Aldai eta Bergara txapela janztear geratu ziren. Aurten, ordea, bietako batek lortuko du garaikurra. ETBk finala zuzenean emango du, 11:45etik aurrera. Arrate Bergarak finala "parekatua" izango dela uste du.
Kutxabank Araskik irabazi du Euskal Kopako lehen partida
Kutxabank Araski Inversus Gernika baino gehiago izan da partida guztian zehar. Azkenean, 60-71ko markagailuarekin amaitu da Beasainen jokatu den norgehiagoka.
Noiz jokatuko dituzte 2027an Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa?
Hurrengo denboraldian, gizonezkoen Euskal Herriko Itzulia apirilaren 5etik 10era bitartean jokatuko dute, emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia maiatzaren 14tik 16ra bitartean izango da, eta Donostiako Klasikoa uztailaren 31n jokatuko dute.
Ibon Urbieta ez da Donostiarraren entrenatzaile izango ETE Ligan
Oriotarrak Gipuzkoako hiriburuko kluba utziko du; aurreko asteburuan, play-offean, Donostiarrak ezin izan zuen lortu Euskotren Ligari eustea.
Garbiñe Etxeberria: “Iruditzen zait lehiaketa berri honek beste pizgarri bat emango diola taldeari"
Realaren kirol zuzendariaren hitzetan, "nahiko korapilatsua izaten ari da azken asteetan gertatu dena, eta egoera horri emaitzekin ematen zaio buelta". "Zubietara emaitza polit bat eramatea eta gure zaleei poztasun pixka bat ematea" espero du Etxeberriak.
Realak emaitza ona eskuratu nahi du Edinburgon, Heart of Midlothianen aurkako kanporaketako joaneko partidan
Talde txuri-urdinak, asteazkenean, Eskoziako txapelduna izango du aurkari, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketan. Gorka Alvarezen taldeak ezin izan dio ondo ekin Moeve F Ligari, baina nazioarteko txapelketa aukera bikaina da egoerari buelta ematen hasteko.
Eskarmentu handiko hiru fitxaketarekin aurkeztu da Mirai Euskotren
Klubak 14. denboraldiari ekingo dio gorengo mailan. Azu Muguruzak berriro zuzenduko duen taldean iazko zazpi jokalarik jarraitzen dute.
Italiak irabazi du errelebo mistoen erlojupekoa, Munduko Txapelketan
Eñaut Urkaregi Espainiako selekzioan aritu da, eta seigarren postua lortu du. Frantziak eskuratu du zilarrezko domina, eta Suitzak, brontzezkoa.
Inversus Gernikak entrenatzaile berria izango du, eta zazpi aurpegi berri ere bai
Aurreko denboraldik bost jokalarik jarraituko dute, tartean Ane Olaeta kapitainak. Helburua iragan denboraldian baino gutxiago sufritzea izango da, jaitsiera postuetatik gertu egon baitziren.
2026ko Gorbeia Suzien proba larunbatean jokatuko dute: Onditz Iturbe eta Ibai Larrea, parte-hartzaileen artean
EITBk, kirolakeitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du lasterketa, larunbatean, 08:45etik aurrera. Bertan izango diren bi korrikalarirekin izan gara: Onditz Iturberekin eta Ibai Larrearekin.
Gorka Alvarez eta Nahia Aparicio, Heart of Midlothian-Reala partidaz: “Aukera bat da, guretzat”
Realak, asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Edinburgon, Europa Kopan Heart of Midlothianen aurka jokatuko duen kanporaketako joaneko partida izango du. Aurreko egunean, prentsaurrekoan, Zubietan, Gorka Alvarez entrenatzaileak eta Nahia Aparicio futbolariak hitz egin dute.
Erkiaga-Gorka eta Ihart-Maia bikoteek Lauko Finalaren final handirako txartela lortu dute
Erkiagak eta Gorkak Urreistiri eta Lekerikari irabazi diete hiru jokotan (15-10, 13-15 eta 5-4), bigarren finalerdian. Era berean, Ihartek eta Maiak Maite eta Frida mendean hartu dituzte hiru jokotan (15-6, 11-15 eta 5-4).
Ihart Arakistain: “Finalean partida polit bat jokatuta, txapela eraman dezakegu etxera”
Ihart Arakistain eta Maia Goikoetxea izango dira emakumezkoen Jai Alai Leagueren Lauko Finaleko bigarren finalistak, Maite eta Frida hiru jokotan garaitu ostean (15-6, 11-15 eta 5-4). Irabazleek Elaia-Arai bikotearen aurka jokatu beharko dute finala.
Nadia Erostarbe Championship Tourreko azken faserako sailkatu da
Basque Teameko surflariak, Estatu Batuetan Lexus Trestles Pro jokatuta, World Surf Leagueko goreneko mailako hamalau onenen artean sartzea lortu du; hala, denboraldi-ondokoan arituko da.
Abian da 2026ko Hiru Hiriburuak txapelketa; Leire Garai, berriro kantxetan
Igandean, Gasteizen, lehen jardunaldia izan da, pilotako maratoi batean: Beti Jai esparruan, Mendizorrotzan, bost pilotalekutan, hiru mailako 44 partida jokatu dituzte, eta 80 pilotari izan dira protagonistak. Horietako bat Leire Garai izan da: bi urte eta erdiren buruan kantxara bueltatu ahal izan da.
Iñaki Goikoetxea: “Oso partida borobila egin dugu"
Eibarren entrenatzaileak Athleticen aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, Ipuruan jokatutako F Moeve Ligako laugarren jardunaldiko partidan. Bere jokalariek erakutsitako jokoa goraipatu du, eta Liga hasiera ona egiten ari direla adierazi du.
Eider Arana: “Aurkariaren arean argitasuna falta izan zaigu"
Athleticeko jokalariak Eibarren aurka jasandako porrotaz (1-0) hitz egin du, Ipuruan jokatutako F Moeve Ligako laugarren jardunaldiko partidan. Jasotzen duten lehen porrota izanda, "pena" ematen duela adierazi du.
Del Alamoren gol batek garaipena eman dio Eibarri, Athleticen aurkako derbian (1-0)
Burukada bikain batez, Angeles del Alamok erabaki du Ipuruan jokatutako partida, 57. minutuan. Azken minutuetan, talde zuri-gorriak estutu egin du, berdinketaren bila, baina armaginek garaipenari eutsi diote.
Ariane Ochoak zilarra irabazi du Saquarema Surf Festival txapelketan
Emaitza horri esker, jauzi handia egin du Challenger Series-en sailkapen nagusian, eta txapelketarako sarbidea ematen duten postuetan jarri da oraintxe bertan.