MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiak irabazi du errelebo mistoen erlojupekoa, Munduko Txapelketan

Eñaut Urkaregi Espainiako selekzioan aritu da, eta seigarren postua lortu du. Frantziak eskuratu du zilarrezko domina, eta Suitzak, brontzezkoa. 

Filippo Ganna

Filippo Ganna lasterketa irabazi du, Italiako selekzioarekin. Argazkia: Europa Press.

Italiak irabazi du errelebo mistoen erlojupekoa, Montrealen jokatzen ari den 2026ko Munduko txirrindularitza Txapelketan, astearte arratsaldean. Eñaut Urkaregi Espainiako selekzioan aritu da, eta seigarren postua lortu du. Frantziak eskuratu du zilarrezko domina, eta Suitzak, brontzezkoa.

Ibilbideak 40,6 kilometro zituen, eta Italiak Frantziak baino zortzi segundo gutxiago behar izan ditu amaitzeko, eta Suitzak baino hogei segundo gutxiago. Honako txirrindulari hauek aritu dira selekzio txapeldunean: Vittoria Guazzini, Elisa Longo Borghini, Monica Trinca Colonel, Mattia Cattaneo, Filippo Ganna eta Matteo Sobrero.

Espainiak 51 segundora izan du brontzezko domina. Eñaut Urkaregi seigarren postua erdietsi duen taldean ibili da.

Ane Zubeldiak 42. postuan bukatu du

Bestalde, Ane Zubeldia gipuzkoarrak 42. postuan bukatu du junior mailako erlojupeko proba, urrezko domina eta munduko txapeldun Maria Okrucinska poloniarrarengandik 02:11ra. Yana Decruyenaere belgikarra zilarra izan da, irabazlea 12 segundora zuela, eta Aalia Clay britainiarra brontzea, 24 segundora.

Publizitatea
X
Publizitatea
X