Emakume kirolariak
Realaren eta Heartsen arteko itzuliko partidako golak (4-0)
Realak 4-0 irabazi dio Heartsi Europa Kopako itzuliko partidan, Zubietan. Laura Camino, Paula Fernandez, Ainoa Campo eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
Realak Hearts jipoitu du euripean, eta hurrengo kanporaketarako sailkatu da (4-0)
Talde txuri-urdinak lehen zati bikaina jokatu du, eta partida erabakita utzi du. Gorka Alvarezen jokalariek hiru aldiz zulatu dute aurkariaren atea atsedenaldia baino lehen. Ainhoa Marinek bigarren zatian sartutako golak itxi du gol-zaparrada.
Realak final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du Heartsen aurka
Norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, kirolakeitb.eus atarian, baita telebistaz ere, ETB1en.
Kutxabank Araskik taldea aurkeztu du Gasteizen
Kutxabank Araskik Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan aurkeztu du denboraldi honetako taldea. Zazpi fitxaketa berri egin ditu klubak: Aleksandra Stanacev, Laura Piera, Nikola Dudasova, Julieta Mungo, Kristina Higgins eta Kristina Rakovic. Igandean ekingo diote Endesa Ligari, Baxi Ferrolen aurka.
Osasunak garaipena lortu du Huescaren aurka eta aurrera egin du Erregina Kopan
Osasunak partidako ekimena izan du eta azken txanpan Huescari aurre egiteko gai izan da, Erregina Kopako hirugarren kanporaketara eramango duen 0-1ekoa lortu du eta.
Urrezko Gerrikoaren jabeen biharamun gozoa
"Neke pixka batekin, baina oso pozik" azaldu da Ihart Arakistain sopeloztarra. Atseden hartzea kosta egin zaiola onartu du Xabi Barandika gernikarrak, baina "poz-pozik" dagoela erantsi du. "Azkenaldian jokatutako partidarik onena izan zen", azpimarratu du Ihartek. Maiak bigarren Urrezko Gerrikoa jarraian eskuratu du, eta Barandikak, hirugarrena.
Gorka Alvarez: “Azken metroetan, hiru laurdenetako erabakietan eta, bereziki, asmatze horretan egongo da partidaren gakoa”
Realak Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketako itzuliko partida jokatuko du bihar, Heartsen aurka. Prentsaurrekoan, Gorka Alavarez itxaropentsu agertu da, beraien “indarguneak sendotzen” aritu omen dira aste honetan zehar eta “jokoa eta ideiak garbi" plazaratuz gero, euren helburutik gertuago egongo direla adierazi du.
Maia, bere bigarren urrezko gerrikoaz: “Gazteena naiz, baina ikusten da grina daukadala”
Ihart eta Maiak irabazi dute Emakumezkoen Jai Alai Liga, Elaiari eta Arairi hiru jokotan irabazita (12-15, 15-10 eta 2-5). Ihartek bere lehen urrezko gerrikoa eramango du eta lehenengoen aurka irabazi izanaz pozik agertu da. Maiak, berriz, bigarrena du erreskadan, eta “urte askoan” horrela jarraitzea espero du 15 urteko atzelari gazteak.
Barandika-Basque eta Ihart-Maia bikoteek jantzi dute Urrezko Gerrikoa, Lauko Final handia irabazi dute eta
Gizonezkoen finalean, Barandikak eta Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-12) hartu dituzte mendean Erkiaga eta Gorka. Emakumezkoen finala askoz lehiatuagoa eta estuagoa izan da; izan ere, irabazleek hiru joko (12-15, 15-10 eta 2-5) behar izan dituzte Elaia eta Arai garaitzeko.
Sara Alonso Gorbeia Suzieneko garaipenari buruz: “Errekorra ahalik eta azkarren egin nahi nuen, baita Ida eta nire izenean egotea ere”
Sara Alonsok irabazi zuen Gorbeia Suzien mendi-lasterketa, errekorrari 13 minutu kenduta. Irailaren 19an bere taldekide Ida hil zen eta norvegiarraren familiak lasterketa egitera animatu zuten eta “errekorra bien izenean egotea” nahi izan du donostiarrak. Orain, OCCn eta Zegaman irabaztea dira Sararen erronka nagusiak.
Kutxabank Araskik Lahtinen eta Dudasova aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik Lotta-Maj Lahtinen eta Nikola Dudasova aurkeztu ditu gaur eguerdian. Bi jokalariak oso garrantzitsuak izango dira asteburu honetan Ferrolen ekingo dioten sasoiari begira. (Bideoa, gazteleraz)
Seidlek hiru puntuak lortu ditu Eibarrentzat Sevillan (0-1)
Seidlek partidaren azken txanpan egindako gol bakarti bati esker, Eibarrek hiru puntuak eskuratu ditu Jesus Navas zelaian, Sevillari 0-1 irabazita. Norgehiagoka trinkoa izan da, eta armaginen defentsako planteamenduak eta planteamendu taktikoak fruituak eman ditu, etxekoen punteria faltaren aurrean.
Mirai Euskotrenek irabazi du Euskal Kopa
Amaia Aldai eta Itxaso Erasun nagusi, Udako Master Laboral Kutxa finalean (22-10)
Bikote gorriak 22-10 hartu ditu mendean Madalen Etxegarai eta Arrate Bergara, Udako Master Laboral Kutxa finalean, igande honetan, Sopelan. Erasunek eta Aldaik hasieratik menperatu dute neurketa.
Kutxabank Araski markagailua iraultzetik gertu geratu da, baina Mirai Euskotrenek irabazi du Euskal Kopako bigarren partida
Carlota Chaconek haustura du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan
Leire Garai kantxetara itzuli da, bi urte geldirik egon ondoren
Igandean, Hiru Hiriburuak Torneoan berragertu zen Leire Garai, bi urte terdi kantxetatik kanpo egon ondoren. Gasteiztarrak birritan pasa behar izan du kirofanotik eskuin belauneko lesiotik osatu ahal izateko.
Ez zuen 22ra heltzea lortu, baina bai kantxetara itzuli eta pilotari sentitzea.
Europako txapelketaren baterako sailkatzea da Athleticen helburua 2026-2027 denboraldian, Jon Uriarteren esanetan
Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiarekin batera eman duen prentsaurrekoan, Bilboko klubaren presidenteak aztertu du Edin Terzicek zuzentzen duen taldea. Emakumezkoen taldeari dagokionez, Athleticen helburua da Moeve F Ligako aurreneko bost postuetako bat eskuratzea.
Nahia Aparicio: “Gola falta da, gauzak aldatu behar ditugu hor”
Realak hutsean berdindu du Heart of Midlothianen aurka Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketako joaneko partidan. Gorka Alvarez entrenatzaileak argi esan du “aurpegia baino gehiago” ari direla erakusten eta “nagusi” izan direla partidan. Bai Alvarezek bai Apariciok badakite arazoa non dagoen: “Gola falta da”.
Realak Heartsen aurka berdindu du Edinburgon, eta etxean lortu beharko du sailkapena (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da jokoan, baina ez ditu aurkariaren ate aurrean izandako aukerak aprobetxatu. Nerea Eizagirrek penalti bat huts egin du azken txanpan, eta aurretik Ainoa Campok zutoinera bidali du baloia.