Surfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nadia Erostarbe Championship Tourreko azken faserako sailkatu da

Basque Teameko surflariak, Estatu Batuetan Lexus Trestles Pro jokatuta, World Surf Leagueko goreneko mailako hamalau onenen artean sartzea lortu du; hala, denboraldi-ondokoan arituko da.

Nadia Erostarbe
Nadia Erostarbe, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria Championship Tourreko azken faserako sailkatu da, World Surf Leagueko goreneko mailako fase erregularrean hamalau onenen artean sartzea lortu baitu. Estatu Batuetan Lexus Trestles Pro jokatuta, Erostarbe hamaikagarren postuan da Championship Tourreko sailkapenean, eta, horrenbestez, denboraldi-ondokoan arituko da.

Testuinguru horretan, Basque Teamek zehaztu duenez, txapelketak fase erregularrean jokatutako bederatzi ekitaldietako zazpi emaitzarik onenak izaten ditu kontuan. 23.915 puntu batuta, Erostarbek 4.000 puntuko baino gehiagoko aldea du hamalaugarren postuarekiko.

Euskal surflaria, hortaz, Championship Tourreko azken fasean izango da. Horrek bi etapa ditu: bata, Portugalen; bestea, Filipinetan. Rip Curl Pro Portugal Penichen jokatuko dute, urriaren 16tik 25era bitartean, eta Philippines Pro Siargao Islanden jokatuko dute, urriaren 31tik azaroaren 10era arte.

Hori bai, horien ostean, ordea, Hawaiiko Lexus Pipe Mastersa izango da, abenduaren 8tik 20ra. CTko surflari guztiak bilduko dira berriro bertan, eta 15.000 puntu banatuko dira. Munduko txapelduna, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan, hamabi probetako bederatzi emaitzarik onenak kontuan hartuta erabakiko da.

Publizitatea
X
Publizitatea
X