Emakume kirolariak
Hondarribia, Zarautz eta Deustu: poz handia Euskotren Ligara eta Eusko Label Ligara igo diren klubetan
Play-offa amaituta, ospakizun handia egin dute Portugaleten, arraunaren maila gorenera igo diren lau taldeek. Emakumezkoetan, Hondarribia eta Zarautz igo dira Euskotren Ligara; gizonezkoetan, Deustu eta Zarautz arituko dira hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan.
Estefania Etxebestek marka guztiak hautsi ditu, 166 kilo jasota
Estefania Etxebestek historia egin du. Iturengo harri-jasotzaileak Idoia Etxeberriak zuen 163,4 kiloko aurreko errekorra ontzea lortu du. 166 kiloko harriarekin, lehen ahaleginean kale egin du, baina hurrengo bi saiakerak balekoak izan dira. Harri-jasotzean emakume batek inoiz jaso duen pisurik astunena da.
Alavesek ezin izan du Bartzelona geldiarazi (0-6)
Babazorroek ezin izan diete txapelketako liderrei aurre egin, eta jipoia jaso dute.
Emakumezkoen Euskal Kopa Beasainen jokatuko da datorren asteazkenetik igandera
Asteazkenean Inversus Gernika Bizkaiak eta Kutxabank Araskik neurtuko dituzte indarrak, eta ostiralean Araskik eta Mirai Euskotrenek. Igandean Mirai Euskotrenen eta Inversus Gernika Bizkaiaren txanda izango da. Azken neurketa hori EITBk zuzenean eskainiko du.
Usoa Ostolazak ez du Laboral Kutxan jarraituko, eta Uno-X Mobility taldeak fitxatu du
Txirrindulari zarauztarrak sei urte egin ditu taldean; aurten, besteak beste, Eibarko Klasikoa irabazi zuen. Talde norvegiarrak hiru denboraldiko kontratua egin dio.
Gaztedi A, Munduko Sokatira Txapelketako emakumezkoen 500 kiloko lehian brontzea lortzeko zorian
Sei euskal taldek hartu dute parte Hegoafrikako Mossel Bay hirian jokatzen ari den Sokatirako Munduko Txapelketan. Emakumezkoen 500 kiloko lehian, Gaztedi A talde bizkaitarra brontzea eskuratzetik gertu geratu da.
Bederatzi bikote Hiru Hiriburuak torneoaren bosgarren edizioan, Aldai atzelari ibiliko da eta Garai itzuli egingo da
Txapelketa igande honetan hasiko da, Ogeta pilotalekuan. Urriaren 4an, Donostian, finalerdiak jokatuko dira, eta finala, berriz, hilaren 11n izango da, Bilbon. Leire Garaik, belaunean izandako lesio baten ondorioz pilotalekuetatik bi urte eta erdi baino gehiago aldenduta eman ondoren, Gasteizen jokatuko du berriro, Itxaso Erasunekin bikotea osatuz.
TKEko Diziplinako Epaile Bakarrak berretsi egin du Fabrika Bandera utzi zuten klubei ezarritako 2.000 euroko zigorra
Honako hauek dira: Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia; klub horiek hiru laneguneko epea dute helegitea aurkezteko. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatu behar zuten, Donostian, Euskotren Ligaren barruan, baina bertan behera utzi zuten.
Elaia: “Garaipena lortu dugu, baina ez dut uste gure partidarik onena izan denik"
Elaia Gogenolak eta Arai Lejardik Jai Alai Leaguearen Lauko Finalean lehen garaipena lortu dute, Lur Lejardiri eta Oaia Otañori bi jokotan irabazita (15-7 eta 15-11). Horrela, Lejardi ahizpen arteko deman Arai Lurri nagusitu zaio.
Barandika-Basque eta Elaia-Arai bikoteak Lauko Finalaren final handian izango dira
Eibarrek porrot gogorra izan du Badalonaren aurka, Ipuruan (1-4)
Gol guztiak bigarren zatian sartu dituzte. Uribek, Requenak eta Guijarrok, 48., 63. eta 67. minutuetan, 0-3koa jarri dute; Nerea Sanchezek 1-3koa sartu du, baina Paula Sanchezek Kataluniako taldearen laugarren gola lortu du, gerora.
“Kontxa Hondotik”: Kontxako Banderaren gaineko saio berezia
Ibon Gaztañazpik aurkeztuta, eta Adimen Artifizialak lagunduta, “Kontxa Hondotik” saioko erreportajeek estimatuena den eta ospe handiena duen estropadaren hainbat sekreturen berri eman digute.
Nahia Zudairek sei domina irabazi ditu, eta Iñigo Llopisek hiru, igeriketa paralinpikoko Europako txapelketan
Kocaelin (Turkia) jokatu duten txapelketan, Zudairek urrezko domina bat, zilarrezko lau eta brontzezko bat bereganatu ditu, eta Llopisek, urrezko bat eta zilarrezko bi.
Arraun Lagunaken azken metroak eta 2026ko Kontxako Banderako txapeldunen lehen besarkadak, traineru barrutik
Nagore Osoro patroi lanetan izan dela, Arraun Lagunakek bere historiako bosgarren Kontxako Bandera eskuratu du. Irudi hauetan, traineru barrutik ikus dezakegu nola helmugaratu diren irabazleak, baita nolakoa izan den euren lehen ospakizuna ere.
Arraun Lagunakek Konstituzio plazan ospatu du Kontxako Bandera bosgarren aldiz irabazi duela
Arraun Lagunakeko arraunlariak eta teknikariak Konstituzio plazara joan dira igandean, estropada amaitu ostean, 2026ko Kontxako Bandera irabazi izana ospatzera, eta zaleek eta Gipuzkoako hiriburuak omenaldia egin diete bertan.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa
Rias Baixas, Pasai Donibane eta Arraun Lagunak dira historiako trainerurik sarituenak, 5na garaipenekin. Azken horrek azken lau edizioak irabazi ditu.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.