KLUBA UTZI DU

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Urbieta ez da Donostiarraren entrenatzaile izango ETE Ligan

Oriotarrak Gipuzkoako hiriburuko kluba utziko du; aurreko asteburuan, play-offean, Donostiarrak ezin izan zuen lortu Euskotren Ligari eustea.

Ibon Urbieta (Donostiarra)

Ibon Urbieta, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Aurrerantzean, Ibon Urbieta ez da izango Bantxako, alegia, Donostiarraren emakumezkoen traineruko entrenatzaile, asteazkenean Kaiarriba Arraun Elkarteak iragarri duenaren arabera.

Oriotarra, horrenbestez, ez da Donostiarraren entrenatzailea izango ETE Ligan. Donostiarrak zazpigarren postuan amaitu du 2026ko Euskotren Liga, eta, aurreko asteburuan, play-offean, ezin izan zuen lortu Euskotren Ligari eustea; ondorioz, ETE Ligan lehiatuko da hurrengo denboraldian.

Klubak Instagramen zabaldutako oharrean jasota dagoenez, Urbietak berak erabaki du ez jarraitzea. Emakumezkoen traineruan egindako lanagatik, eskerrak eman dizkio Donostiarra Kaiarribak.

Kluba, hala, lanean dabil dagoeneko entrenatzaile bila. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X