2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa: noiz jokatuko dituzten
Hurrengo denboraldian, gizonezkoen Euskal Herriko Itzulia apirilaren 5etik 10era bitartean jokatuko dute, emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia maiatzaren 1t4tik 16ra bitartean izango da, eta Donostiako Klasikoa uztailaren 31n jokatuko dute.
2027an ere, txirrindularitzarik onena Euskal Herrian izango da. Argazkia: Europa Press.
2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa noiz jokatuko dituzten zehaztu du OCETAk, asteazkenean.
Euskal Herriko WorldTour mailako lasterketetako datak, 2027an
Gizonezkoen Euskal Herriko Itzulia
2027ko gizonezkoen Euskal Herriko Itzulia, lasterketako 66. ekitaldia, apirilaren 5etik 10era bitartean izango da.
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia
2027ko emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia, probako seigarren ekitaldia, maiatzaren 14an hasi eta hilaren 16an amaituko da.
Donostiako Klasikoa
2027ko Donostiako Klasikoa, 46. Donostiako Klasikoa, uztailaren 31n jokatuko dute.