Abian da 2026ko Hiru Hiriburuak txapelketa: Leire Garai, berriro kantxetan
Igandean, Gasteizen, lehen jardunaldia izan da, pilotako maratoi batean: Beti Jai esparruan, Mendizorrotzan, bost pilotalekutan, hiru mailako 44 partida jokatu dituzte, eta 80 pilotari izan dira protagonistak. Horietako bat Leire Garai izan da: bi urte eta erdiren buruan, berriro kantxara bueltatu ahal izan da.
Hiru Hiriburuak txapelketako lehen jardunaldian, pilotako egun handia izan da Gasteizen. Argazkia: Emakume Master Cup.
2026ko Hiru Hiriburuak txapelketa igandean hasi da, Gasteizen. Lehen jardunaldian, pilotako maratoi bat izan da: Beti Jai esparruan, Mendizorrotzan, bost pilotalekutan, hiru mailako 44 partida jokatu dituzte, eta 80 pilotari izan dira protagonistak. Horietako bat Leire Garai izan da: bi urte eta erdiren buruan, berriro kantxara bueltatu ahal izan da.
Bost epailek parte hartu izan dute aurreneko jardunaldi horretan. Ohi bezala, txapelketak izen-emate erabat irekia izan du eta, hortaz, hala nahi izan duten neska guztiek parte hartu ahal izan dute.
Txapelketari dagokionez, finalerdietan, datorren igandean, Donostian, Atano III.a pilotalekuan, honako partida hauek izango dira: gazteen mailan, Ainere Aspiazu eta Intza Agirre Laiene Sandiaren eta Elene Goikoetxearen aurka arituko dira, eta Intza Labakak eta Izaro Aizpuruak Eider Perez eta Malen Gonzalez izango dituzte aurkari; promesa mailan, honako partida hauek jokatuko dituzte: Intza Arruti-Dunixe Alberto vs Martinez I-Martinez II, eta Lur Egizabal-June Berasaluze vs Arhane Rey-Nahia Sorondo; eta elite mailan, Ibarrola-Ozaeta eta Benito-Aldai eta Sagardui-Bergara eta Etxegarai-Capellan arituko dira nor baino nor gehiago.
Bueltan izan den partidan, Leire Garaik, Itxaso Erasunekin batera, Ibarrolaren eta Ozaetaren aurka jokatu du; azken horiek 22-20 gailendu dira.