Emakume kirolariak
Eibar markagailua iraultzetik gertu geratu da Deportivoren aurka (2-3)
Eibarrek ezin izan du talde errebelazio izaera baliatu denboraldiko lehen zatian, eta Deportivo A Coruñaren aurka galdu du. Coruñak argi eta garbi menderatu ditu gipuzkoarrak.
Realak ezustekoa eman du berriz Bartzelonaren aurka (2-1)
Realak Bartzelona garaitu du F Moeve Ligako 7. jardunaldian. Ezustekoa eman du aurreko denboraldian ere etxean mendean hartu zuen aurkari beraren aurka, eta, horrela, jaitsiera postuetatik atera da Cecilia Marcosek eta Ainhoa Marinek sartutako golei esker.
Athleticek izerdia bota du Valentziari irabazteko (1-0)
Athleticek 1-0 irabazi dio Valentziari, zortez, Sara Ortegaren eta Alice Pinguet atezainaren artean sartutako golari esker, eta 3 puntu lortu ditu, F Ligako goiko aldean jarraitzeko.
Rocasa Kanaria Handia, Bera Beraren aurkaria EHF Europa Ligako hirugarren kanporaketan
Donostiako taldeak multzoen fasera aurrera egiteko txartela izango du jokoan kanporaketa honetan. Joaneko partida azaroaren 7an eta 8an jokatuko da, eta itzulikoa, berriz, azaroaren 14an eta 15ean.
Ariane Toro judoka, Munduko Txapelketatik bueltan: “Lortutako zilarra ametsa da"
Ariane Toro judoka etxera itzuli da Azerbaijango Munduko Judo Txapelketan parte hartu ostean. Bizitako esperientziaren inguruko balorazioa egin du.
Porrotak Inversus Gernika eta Kutxabank Araskirentzat eta bigarren garaipena jarraian Mirai Euskotrenentzat Endesa Ligan
Talde bizkaitarrak porrota jaso zuen asteazkenean Casademont Zaragoza talde indartsuaren aurka Malosten (72-108). Arabako taldeak ere galdu egin du ostegun honetan Movistar Estudiantesen kontra (45-76) Mendizorrotzan. Aitzitik, talde gipuzkoarrak 75-65 irabazi dio Celtari Gascan.
Hauek dira Erregina Kopako hirugarren kanporaketako ordutegiak eta datak
Levante UD-SD Eibar, CD Osasuna-Logroño United eta Cacereño-Deportivo Alaves partidak azaroaren 4an, asteazkena, jokatuko dira.
Hiru Hiriburuak Txapelketako finala aurkeztu dute Bizkaia Frontoian
Igandean Hiru Hiriburuak Txapelketako finala jokatuko da Bizkaia Frontoian. Alize Sagarduik eta Arrate Bergarak Aizane Ibarrola eta Udane Ozaeta izango dituzte parean.
Ariane Toro nafarra, zilarra Bakuko Munduko Judo Txapelketan
Judoka iruindarrak Uta Abe japoniarraren aurka galdu du finalean. Abe faborito nagusia zen. Japoniarra txapeldun olinpikoa izan zen Tokion, 2020an, eta txapeldunordea Parisen, 2024an.
Levante UD-Eibar, Cacereño-Alaves eta Osasuna-Logroño United, Erregina Kopako hirugarren kanporaketan
Partidak azaroaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dituzte, eta, 90 minutuak amaituta berdinketa izanez gero, ez da luzapenik izango, eta irabazlea penalti jaurtiketetan erabakiko da. Hala, Eibarrek eta Alavesek 1. RFEFeko aurkariak izango dituzte, eta maila horretan dabilen Osasuna, ordea, Moeve F Ligako talde baten kontra arituko da.
Sagardui-Bergara eta Ibarrola-Ozaeta bikoteak, Hiru Hiriburuak txapelketako finalera
Sagardui-Bergara eta Ibarrola-Ozaeta bikoteak izango dira datorren igandean, Hiru Hiriburuak txapelketako finalean, Bizkaia frontoian. Donostiako Atano III.a frontoian jokatutako finalerdietan izan dira nagusi bi bikoteak.
Nerea Eizagirrek lehen garaipena eman dio Realari Moeve F Ligan, Valentziaren aurka (0-1)
Talde txuri-urdineko kapitainak 23. minutuan sartutako golari esker, Reala aurreneko aldiz gailendu da jokoan dagoen Ligan; asteazkenean Europa Kopan Heartsen aurka lortutakoa ere kontuan izanik, Donostiako taldeak bi garaipen jarraian daramatza.
Mark Kiptoo, 50 urtetik gorako atleten munduko marka hautsita, eta Maitane Melero nagusitu dira Donostiako Maratoi Erdian
Kiptook munduko marka hobetu du, 50 urtetik gorako atleten kategorian, 01:03:57ko denbora eginda; Melerok, berriz, lesio larria atzean utzita eskuratu du garaipena.
Errege Kopako lehen kanporaketa eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketa astelehenean zozkatuko dituzte
Errege Kopako lehen kanporaketako zozketa 13:00etan hasiko da, eta Alaves, Athletic, Osasuna eta beste hamar euskal talde izango dira tartean. Erregina Kopari dagokionez, zozketa 16:30ean hasiko da, eta Alavesek, Eibarrek eta Osasunak orduan jakingo dute zein talderen aurka jokatu beharko duten.
Demi Vollering nagusitu da berriro, eta Usoa Ostolaza 9. sailkatu da Europako Txapelketan
Txirrindulari nederlandarrak denboraldiko 16. garaipena lortu du.
Athleticek puntu bat eskuratu du Madril CFF taldearen etxean (2-2)
Bibiane Schulzek sartu ditu euskal taldearen bi golak. Zuri-gorriek aurkariaren lehenengoa irauli dute, baina, azkenean, ezin izan dute garaipena lortu.
Alavesek porrot mingarria hartu du Espanyolen aurka azken minutuan galduta (1-0)
Arabarrek puntu bat ateratzea merezi izan dute kataluniarren aurka F Moeve Ligako 6. jardunaldian jokatutako partidan, baina Browne jokalariak 100. minutuan egindako golak sarirk gabe utzi ditu gasteiztarrak.
Gorka Alvarez: “Kanporaketa erakargarria eta polita egokitu zaigu”
Realak Fenerbahçe talde turkiarra izango du aurkari Europa Kopako final-zortzirenetan. Joaneko partida Zubietan jokatuko dute, urriaren 28an edo 29an, eta itzulikoa Istanbulen, azaroaren 10ean edo 11n. Honatx Gorka Alvarez entrenatzailearen balorazioa.
Fenerbahçe, Realaren aurkaria Europa Cupeko final-zortzirenetan
Kanporaketa bi partidatan jokatuko dute: joanekoa, urriaren 28-29an eta itzulikoa, azaroaren 10-11n.
Ainhoa Moraza: “Joko aldetik beraiek baino gehiago izan gara; merezita irabazi dugu”
Reala Hearts baino gehiago izan da Zubietan jokatu den Europa Kopako itzuliko partida osoan zehar. Joanekoan ez bezala, gaur baloiak sarea topatu du eta 4-0 amaitu da norgehiagoka.