Nerea Eizagirrek lehen garaipena eman dio Realari Moeve F Ligan, Valentziaren aurka (0-1)
Talde txuri-urdineko kapitainak 23. minutuan sartutako golari esker, Reala aurreneko aldiz gailendu da jokoan dagoen Ligan; asteazkenean Europa Kopan Heartsen aurka lortutakoa ere kontuan izanik, Donostiako taldeak bi garaipen jarraian daramatza.
Eizagirrek, artxiboko irudian, Realaren gola sartu du. Argazkia: Europa Press.
Realak Valentzia menderatu du, 0-1, 2026-2027 denboraldiko Moeve F Ligako seigarren jardunaldian, Antonio Puchades futbol zelaian, Paternan, Valentzian, igande gauean. Nerea Eizagirrek sartu du, 23. minutuan, Gorka Alvarezen taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Txuri-urdinak jokoan den Ligan aurreneko aldiz gailendu dira; Realak, hala, bost puntu ditu sailkapenean, eta, behin-behinean, hamabosgarren postuan dabil.
Neurketan erabakigarria izan den gola lehen zatiaren erdian iritsi da. Intza ezkerretik sartu da, eta Eizagirrek, ezkerkada baten bidez, sareetara bidali du baloia.
Bigarren zatian, Valentziak estutu egin du, berdinketaren bila, baina Julia Arrulak eta atzealdeko gainerako jokalariek emaitzari eutsi diote, eta Realak hiru puntu oso garrantzitsu erdietsi ditu.