Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fenerbahçe, Realaren aurkaria Europa Cupeko final-zortzirenetan

Kanporaketa bi partidatan jokatuko dute: joanekoa, urriaren 28-29an eta itzulikoa, azaroaren 10-11n.

Hearts-Real-Sociedad-0-0-Europa-Cup

Heartsen aurkako kanporaketaren artxiboko irudia.

Realak Fenerbahçe izango du aurkari UEFA Women's Europa Cupeko final-zortzirenetan, ostiral honetan Nyongo (Suitza) Europako Futbol Etxean egindako zozketaren arabera. 

Joaneko neurketa Zubietan jokatuko dute, urriaren 28an edo 29an; itzulikoa, ostera, azaroaren 10ean edo 11n izango da, Fenerbahçeren zelaian.

Gorka Alvarezek entrenatzen dituen neskek joan den asteazkenean Eskoziako Hearts 0-4 menperatu ostean lortu zuten hurrengo fasera aurrera egitea, Zubietan. 

Gainerako kanporaketak

Zozketaren arabera, honako partida hauek osatuko dute kanporaketa: 

PSV vs Frankfurt

Brann vs Czarni

Spartak vs Myjava

Rosenborg vs Brondby

Sparta Praha vs SCU Torreense

Ajax vs Malmö FF

Wolfsburg vs Feyenoord

Publizitatea
X
Publizitatea
X