ERREGINA KOPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Levante UD-Eibar, Cacereño-Alaves eta Osasuna-Logroño United, Erregina Kopako hirugarren kanporaketan

Partidak azaroaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dituzte, eta, 90 minutuak amaituta berdinketa izanez gero, ez da luzapenik izango, eta irabazlea penalti jaurtiketetan erabakiko da. Hala, Eibarrek eta Alavesek 1. RFEFeko aurkariak izango dituzte, eta maila horretan dabilen Osasuna, ordea, Moeve F Ligako talde baten kontra arituko da. 

Erregina Kopa zozketa garaikurra

Partidak azaroaren 3tik 5era bitartean jokatuko dituzte. Argazkia: Europa Press.

Eibarrek Levante UD bisitatuko du, Alavesek Cacereñoren zelaian jokatuko du, eta Osasunak Logroño United jasoko du, 2026-2027 denboraldiko Erregina Kopako hirugarren kanporaketan, Madrilen astelehen arratsaldean egin duten zozketak zehaztu duenez.

Horrenbestez, Moeve F Ligako Eibarrek 1. RFEFen dabilen Levante UD taldearen zelaian arituko da; maila horretan bertan lehiatzen da Cacereño, hau da, Lehen Mailako Alavesek bisitatuko duen aurkaria. 1. RFEFeko Osasunak Moeve F Ligako Logroño United jasoko du etxean.

Kanporaketa horretako partidak azaroaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dituzte. Partida bakarrean jokatuko dute kanporaketa; hori bai, 90 minutuak bukatuta berdinketa balego, zuzenean penalti jaurtiketetara igaroko da, luzapenik ez baita izango. 

Partida guztiak:

  • Levante UD – Eibar
  • Cacereño – Alaves
  • Osasuna – Logroño United
  • Celta – Espanyol
  • Argual – Madril CFF
  • Europa – Deportivo
  • Samper – Valentzia
  • Sporting Huelva – Levante Badalona
Publizitatea
X
Publizitatea
X