Errege Kopako lehen kanporaketa eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketa astelehenean zozkatuko dituzte
Errege Kopako lehen kanporaketako zozketa 13:00etan hasiko da, eta Alaves, Athletic, Osasuna eta beste hamar euskal talde izango dira tartean. Erregina Kopari dagokionez, zozketa 16:30ean hasiko da, eta Alavesek, Eibarrek eta Osasunak orduan jakingo dute zein talderen aurka jokatu beharko duten.
Zozketak astelehenean egingo dira. Argazkia: Europa Press.
2026-2027 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketa eta Erregina Kopako hirugarren kanporaketa astelehenean zozkatuko dituzte, urriaren 5ean, Madrilen. Hain zuzen ere, Errege Kopako lehen kanporaketako zozketa 13:00etan hasiko da, eta Alaves, Athletic, Osasuna eta beste hamar euskal talde izango dira tartean. Erregina Kopari dagokionez, zozketa 16:30ean hasiko da, eta Alavesek, Eibarrek eta Osasunak orduan jakingo dute zein talderen aurka jokatu beharko duten.
2026-2027ko Errege Kopako lehen kanporaketako zozketa
Noiz da zozketa?
Urriaren 5ean, 13:00etan.
Noiz jokatuko dute kanporaketa?
Urriaren 27an, 28an eta 29an, partida bakarrean.
Zein euskal talde izango dira zozketan?
- Alaves
- Athletic
- Osasuna
- Eibar
- Barakaldo
- Real Union
- Tudelano
- Amorebieta
- Portugalete
- Peña Sport
- Pamplona
- Sestao River
- Anaitasuna
Argazkia: RFEF / Europa Press.
2026-2027ko Erregina Kopako hirugarren kanporaketako zozketa
Noiz da zozketa?
Urriaren 5ean, 16:30ean.
Noiz jokatuko dute kanporaketa?
Azaroaren 3an, 4an eta 5ean, partida bakarrean.
Zein euskal talde izango dira zozketan?
- Alaves
- Eibar
- Osasuna