Emakume kirolariak
Maren Lezeta: “Hasieran, kosta egin zaigu apur bat, baina, azkenean, lortu egin dugu, eta pozik”
Realaren jokalariak lehenengo gola egin du Fenerbahçeren aurkako Europa Kopako partidan, burukada eder baten bidez. Partida amaituta, Marenek onartu du hasieran Turkiako taldea sendo aritu dela, baina nabarmendu du txuri-urdinak gero eta hobeto ibili direla.
Realak eman du lehen kolpea Fenerbahçeren aurkako kanporaketan, Zubietan, Lezetaren eta Marinen golei esker (2-0)
Euskal taldeak alde ederra eskuratu du Europa Kopako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidan. Maren Lezetak eta Ainhoa Marinek, 58. eta 64. minutuetan, Realaren golak sartu dituzte; itzuliko neurketa Istanbulen jokatuko dute, azaroaren 11n.
Realaren eta Fenerbahçeren arteko joaneko partidako golak (2-0)
Realak 2-0 irabazi dio Fenerbahçeri Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan, Zubietan. Maren Lezeta eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
ZUZENEAN, 19:00etatik aurrera: Reala vs. Fenerbahçe (Europa Kopa)
Realak Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko du, Zubietan, Fenerbahçeren aurka; ikusi, zuzenean, Gipuzkoako taldearen partida.
Zuazo Erreginaren Kopatik at geratu da, Elda Prestigioren aurka galduta
Barakaldoko taldeak galdu egin zuen etxean Elda Prestigioren kontra, 19-25, Erreginaren Kopako lehen txandako partidan.
Realak abantaila lortu du nahi du Fenerbahçeren aurka, Europa Kopan
Women's Europa Cup txapelketako final-zortzirenetako joaneko partida zuzenean ikusi ahal izango da, kirolakeitb.eus eta ETB1en, 19:00etatik aurrera.
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Mariasun Quiñones atezaina Ankaran (Turkia) jokatzen ari da pasa den urtetik, Fomget taldean. Realak Fenerbahçeren aurka jokatuko du bihar eta hondarribiarrarengana jo dugu iritzi bila. Kontatu digunez, bertako futbola “oso bizkorra” da, baina “Realak futbol politagoa eta asoziatiboagoa” egiten duela azaldu du.
Gorka Alvarez: “Jokoan eta erritmoan jarraikortasuna lortzea izango da gakoa”
Realak Fenerbahçe talde turkiarraren bisita jasoko du asteazkenean, Zubietan, Eurokopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Partidaren gakoak zein izango diren argitu du Gorka Alvarez Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoan.
Euskal Selekzioko puntistei omenaldia egin diete Eusko Label Winter Serieseko hasieran
Euskal Selekzioa bikain aritu da jokatu berri duen Munduko Txapelketan, Argentinan, eta, hala, Gernikako Jai Alaiko zaleek puntistak omendu dituzte.
Eibarrek puntu bat berreskuratu du Madrilen aurka (2-2)
Eibarrek erdizka zuzendu du norabidea iragan jardunaldian galdu ostean, eta galduta zirudien puntu bat berreskuratu du Madril CFFren aurka, lehen zatian bi gol sartuta. Angelesek, zelaira sartu berritan, aldea murriztu du, eta Carmen Alvarez aurrelariak berdinketa behin betiko ezarri du.
Athleticek ezin izan du Sevilla gainditu (0-0)
Aukera gutxiko partida jokatu dute bilbotarrek eta andaluziarrek. Zuri-gorriek bigarren zatian izan dituzte gola egiteko abagune argienak, baina ez dute lortu aurkariaren atea zulatzea.
Espanyolek Realaren bolada ona eten du Donostian (1-1)
Realak bolada positiboa eten du Espanyolen aurka, baina puntu bat lortu du. Etxeko taldea moralez gainezka iritsi da Ligan eta Europan hiru garaipen jarraian lortu ostean, eta lehena izan da gola sartzen.
Erkiagak urrea lortu du Euskal Selekzioarentzat zesta-puntan, finalean Frantzia gaindituta (2-0)
Aritz Erkiagak Frantziako Jean Olharan garaitu du, 15-12 eta 15-7, eta, horrenbestez, Euskal Selekzioak laugarren urrea lortu du. Emakumezkoetan, Helena Barrenetxeak zilarra bereganatu du; Espainiaren aurka galduta. Beste horrenbeste egin du Nagore Martinek emakumezkoen gomazko paletan.
2027ko emakumezkoen Frantziako Tourrak taldekako erlojupekoa izango du, eta Puy de Domen amaituko da
Lasterketa uztailaren 30etik abuztuaren 7ra bitartean jokatuko dute, Leedsen hasiko da eta bederatzi etapa izango ditu. Historian aurrenekoz, taldekako erlojupekoa izango du probak, eta txirrindulariek Puy de Dome Erdialdeko Mendikateko mendate mitikoa igo beharko dute.
Julen Alberdik, frontballean, eta Nagore Martinek, gomazko paletan, beste bi domina ekarriko dizkiote Euskal Selekzioari
Euskal Pilota Selekzioak beste bi final lortu ditu FIPVren XX. Munduko Txapelketako zazpigarren jardunaldian. Julen Alberdik Santi Yaniz (Espainia) gainditu du gizonezkoen frontballeko finalerdian, eta Nagore Martinek, Mexikoko Dulce Figueroa, emakumezkoen gomazko paletan.
Beste bi final jokatuko ditu Euskal Pilota Selekzioak
Julen Alberdik, frontballean, eta Nagore Martinek, gomazko paletan, eskuratu dituzte finalerako txartelak. Miren Larrartek galdu egin du emakumezkoen frontballeko finalerdia; larruzko paletako taldea, bestetik, lehiatik at geratu da.
Historiako lehen urrea eta zilarra Euskal Selekzioarentzat, binakako zesta-puntan
Xabi Barandikak eta Unai Lekerikak historiako lehen urrezko domina eman diote Euskal Selekzioari. Maite Ortiz de Mendibil eta Maia Goikoetxea zilarrarekin konformatu behar izan dira, finala galdu dute eta.
Nerea Arrutiren helegitea atzera bota eta Oihana Fernandez de Barrenaren garaipena berretsi dute, Euskal Herriko aizkora Txapelketan
Urnietako aizkolaria ez zegoen ados txapelketako sailkapen ofizialarekin; horrek arabarri eman zion garaipena, ehunen batengatik. Arrutik helegitea jarri zuen, baina Euskal Kirol Federazioaren Batasunak gaitzetsi du hori.
Mikel Crespo entrenatzaile bizkaitarra kargutik kendu du Valentziak
Galdakaoko entrenatzailea 2025eko udan iritsi zen Valentziako emakumezkoen lehen taldera, RFEF mailan zuzentzeko. Bizkaitarrak talde valentziarra Lehen Mailara igotzea lortu zuen.
Carlota Cigandak bosgarren postua lortu du Shanghain
Golf-jokalari nafarrak 282 kolpe egin ditu, Rouning Yin irabazleak baino bost gehiago.