Eslovenian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Demi Vollering nagusitu da berriro, eta Usoa Ostolaza 9. sailkatu da Europako Txapelketan

Txirrindulari nederlandarrak denboraldiko 16. garaipena lortu du.

Demi Vollering Europako Txapeldun

Demi Vollering, helmugaratzen. Argazkia: UEC Cycling.

Demi Vollering herbeheretarrak urrezko domina irabazi du larunbat honetan Ljubljanan (Eslovenia) jokatu den Europako Txapelketan. Bigarren urtez jarraian gailendu da Munduko egungo txapelduna. Puck Pieterse (Volleringen taldekidea) izan da bigarren, eta Marlen Reusser suitzarra helmugaratu da hirugarren.

Usoa Ostolaza zarauztarra bederatzigarren postuan helmugaratu da, Volleringengandik ia bi minutura.

Honako hau Volleringek denboraldi honetan lortu duen 16. garaipena da.

Lasterketa

Lehen eraso garrantzitsua Marlen Reusser suitzarrak jo du, eta, besteak beste, Pieterse, Longo Borghini, Niewiadoma, Berthet eta Niedermaiaer joan dira harekin batera.

15 kilometroren faltan, Pieterse nederlandarra Volleringentzat lanean hasi da eta faborito nagusiak erasoa jo du, eta oso denbora gutxian 35 segundoko aldea lortu du, aurkari guztiak atzean utzita.

Azken kilometroetan, Volleringek aldea handitu du, eta bakar-bakarrik zeharkatu du helmuga, 3 ordu, 10 minutu eta 33 segundoko denbora eginda. Jarraian, 5 segundora sartu dira Pieterse eta Marlen Reusser.

Sailkapena

Publizitatea
X
Publizitatea
X