Saskibaloia
Asvelek hiruko lerrotik garaitu du Kosner Baskonia (94-79)
Gasteizko taldeak ez du garaipenik lortu Velimir Perasovic aulkian dagoenetik.
Surne Bilbaok ezin izan du markagailua irauli eta ihes egin dio garaipenak Berlinen (103-100)
Beltzezko gizonak garaipenetik gertu egon dira, izan ere, azken laurdenean bederatzi puntuko aldea irauli dute. Azkenean, baina, galdu egin dute Albaren aurka.
Real Madrilek bere erritmoa ezarri du amore eman ez duen Baskoniaren aurka (86-104)
Endesa Ligako bost jokaldi onenak
Endesa Ligako bosgarren jardunaldiak utzitako bost jokaldi onenak bildu ditugu bideo honetan.
TJ Shortsen inspirazioak Kosner Baskoniaren erresistentzia eraitsi du (84-75)
Valentzia Basketek Kosner Baskoniari irabazi dio gaur, igandean, Roig Arenan. TJ Shorts inspiratuta egon da, eta Gasteizko taldea gainditzeko ezinbestekoa izan da. Baskonia azken unera arte borrokatu da, kontuan izanik soilik zortzi jokalari zituela jokatzeko prest.
Surne Bilbaok hirugarren garaipena lortu du Endesa Ligan (88-76)
Surne Bilbao Basketek garaipena lortu du Miribillan, MoraBanc Andorra menderatuta (88-76). Joan den astean Real Madrilen aurka jasandako porrot gogorra atzean utzita, Bilboko taldeak Endesa Ligako hirugarren garaipena lortu du. Martin Krampelj izan da beltzezko gizonen saskiratzaile nagusia, 20 puntu egin baititu. Hona hemen partidaren laburpena.
Kosner Baskonia ondo aritu da OAKAn, Panathinaikos aurkari, baina berriro galdu du Euroligan (85-79)
Azken laurdenean, Perasovicen taldea aurretik izan da markagailuan, eta bi taldeak 79na zeuden amaierarako oso gutxi falta zela; Panathinaikosek, hala ere, gehiago asmatu du jokaldi erabakigarrietan.
Felix Fernandezek baieztatu du Galbiatik Bartzelonara joan nahi zuela, baita Sedekerskis taldetik at ere
Velimir Perasovic Baskoniako entrenatzaile berriaren prentsaurrekoan, Felix Fernandezek Pablo Galbiati taldetik kanpo geratzea eragin duen egoeraz hitz egin du, hau da, klubak bere zerbitzuak bertan behera utz zitzan eman dituen arrazoien inguruan. Bideoa gazteleraz
Perasovic, Baskoniaren entrenatzaile berria: “Gauden egoeran, ez dugu lan egitea beste erremediorik”
Velimir Perasovic gaur, asteazkenarekin, aurkeztu dute Kosner Baskoniaren entrenatzaile berri gisa. Besteak beste, bere proiektu berriari buruz hitz egin du prentsaurrekoan.
Euroligak 24 talde eta bi konferentzia izango ditu 2027-28 denboraldian
"Oraindik ez ditugu konferentziak antolatzeko irizpideak zehaztu", azaldu du Dejan Bodiroga Euroligaren presidenteak.
Endesa Ligako 4. jardunaldiko bost jokaldi onenak
Bideo honek Endesa Ligako laugarren jardunaldian izandako bost jokaldi onenak biltzen ditu; ikusgarriena Stefan Joksimovic Kosner Baskoniako jokalariak egin du.
Kosner Baskoniak galdu egin du Tenerifen (82-77)
Laguna Tenerifek Kosner Baskoniari irabazi dio (82-77), Jaka Lakovicen taldeak lan handia egin duen partidan. Hirugarren laurdenean soken aurka ikusi arren, azken hamar minutu onak sinatu dituzte partida iraultzeko eta garaipen handia lortzeko.
Surne Bilbaok kolpe gogorra jaso du Madrilen (119-84)
Jaume Ponsarnauren taldeak 119-84 galdu du Real Madrilen aurka, merengeen kantxan. Madrilgo taldeak hasieratik hartu du partidaren agintea, eta bere nagusitasunari eutsi dio azkenera arte. Bilbao Basketek ez du aurkariaren erritmoa eteteko modurik aurkitu. Sergio Llull beteranoak 19 puntu sartu ditu. Hona hemen partidaren laburpena.
Inversus Gernika garaipenaren bidera itzuli da, eta Mirai Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu egin dute
Inversus Gernikak 83-79 irabazi dio Leganesi, Malosten; Mirai Euskotrenek, berriz, 59-71 galdu du Mallorcaren aurka Ibaetan jokatu duten norgehiagoka; eta Kutxabank Araskik garaipenik lortu ezinik segitzen du Endesa Ligan.
Perasovic Virtus Boloniaren aurka galduta estreinatu da (86-78)
Italiako taldea hobeto sartu da partidan, 12-0eko partzialarekin, eta jaurtiketa libreak eta erasoko erreboteak baliatu ditu Baskonia zigortzeko.
Surne Bilbaok bere eskarmentua probestu du Europan bigarren garaipena lortzeko (97-86)
Krampelj eta Hlinason eskarmentu handiko jokalarien energia eta Normantas eta Petraseken babesan une garrantzitsuenetan nahikoa izan dira Slavia borrokalaria gainditzeko.
Velimir Perasovic, Kosner Baskoniaren entrenatzaile berria
Kroaziarrak 2028ra arte sinatu du, eta Paolo Galbiatiren ordez arituko da; izan ere, azken hori kargugabetu egin du Gasteizko klubak. Perasovic, hala, laugarren aldiz izango da Kosner Baskoniaren entrenatzailea.
Paolo Galbiati ez da Kosner Baskoniaren entrenatzaile izango aurrerantzean
Gasteizko klubak asteazken arratsaldean iragarri du entrenatzaile italiarrak, 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako txapeldunak, ez duela jarraituko Kosner Baskonia zuzentzen.
Markus Howardek Kosner Baskonia utzi du, Gasteizen lau denboraldi baino gehiago eman ondoren
Zenit da jokalari estatubatuarraren talde berria. Howard 2022an iritsi zen euskal taldera, eta, Kosner Baskonian, 244 partida ofizial jokatu ditu eta Errege Kopa bat irabazi du.
Dubaik Buesa Arenako gotorlekua eraitsi du atsedenaldiaren ostean (79-93)
Bisitariak nagusi izan dira zonan. Xavi Pascualen taldeak buelta eman dio neurketa hasiera txarrari, eta lehen garaipena lortu du Euroligan bisitari gisa, bigarren zatian serio eta fisikoki gogor lan eginda.