EMAKUMEEN ENDESA LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inversus Gernika garaipenaren bidera itzuli da, eta Mirai Euskotrenek eta Kutxabank Araskik galdu egin dute

Inversus Gernikak 83-79 irabazi dio Leganesi, Malosten; Mirai Euskotrenek, berriz, 59-71 galdu du Mallorcaren aurka Ibaetan jokatu duten norgehiagoka; eta Kutxabank Araskik garaipenik lortu ezinik segitzen du Endesa Ligan.
Inversus Gernika - Leganes -  Emakumeen Endesa Liga
Inversus Gernika 83-79 gailendu zaio Leganesi Malosten. Argazkia: Espainiako Saskibaloi Federazioa

Azken bi partidak galdu eta gero, Inversus Gernikak garaipena lortu du Emakumeen Endesa Ligako laugarren jardunaldian; Mirai Euskotrenek eta Kutxabank Araskik, ostera, galdu egin dute.

Hiru euskal taldeek etxean jokatu duten larunbat honetan, baina horietako bat baino ez da nagusitu: Inversus Gernika, hain justu ere. Bizkaiko taldea 83-79 gailendu zaio Leganesi Malosten, eta, horrenbestez, bolada txarrari amaiera eman dio. 

Partidaren bigarren zatian, Madrilgo taldeak hobera egin du, baina Inversus Gernikak ondo eutsi dio lehen zatian lortutako abantailari, eta garaipena eskuratu du.

Alderantzizkoa gertatu zaio, berriz, Mirai Euskotreni. Ligako lehendabiziko hiru partidak bata bestearen atzetik irabazi ostean, gaurkoan porrot egin du Ibaetan, Mallorcaren aurka (59-71). 

Azu Muguruzaren taldea ez da ondo aritu, eta azkeneko laurdenean soilik gailendu da, baina ordurako Mallorcak garaipena bideratuta izan du. Balearetako taldeak, gainera, aurrea hartu dio sailkapen nagusian Mirai Euskotreni.

Bestalde, Kutxabank Araskik bolada txarrari amaiera eman ezinik jarraitzen du, eta laugarrenez jarraian galdu du Ligan.  Gaur, Gironaren aurka egin du porrot Mendizorrotzan (57-67), eta Endesa Ligako sailkapenean jaitsiera postuetan kokatuta dago. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X