Saskibaloia
Endesa Ligako 3. jardunaldiko bost jokaldi onenak
Bideo honek Endesa Ligako hirugarren jardunaldian jokatutako bost jokaldi onenak biltzen ditu.
Mirai Euskotrenek bolada onean jarraitzen du eta Inversus Gernikak eta Kutxabank Araskik porrota jaso dute
Talde gipuzkoarra bigarren dago sailkapenean, eta bizkaitarra eta arabarra beheko postuetara erori dira.
Surne Bilbao gogor tematu behar izan da San Pablo Burgos eraisteko (96-87)
Surne Bilbaok landutako garaipena lortu du Recoletas Salud San Pablo Burgos taldearen aurka (96-87). Partida oso orekatua izan da, eta etxekoek lan egin behar izan dute, azken laurdenean 12 puntuko desabantaila berdindu duen aurkari oldarkor baten erresistentzia gainditzeko.
Kosner Baskoniak Joventut menderatu du (93-73)
Kosner Baskoniak 93-73 irabazi dio Asisa Joventuti igande honetan Buesa Arenan, eta, horrenbestez, bolada onari eutsi dio Endesa Ligan. Rodions Kurucsen eta Chris Duarteren lana erabakigarria izan da Baskoniaren garaipenean.
Kosner Baskoniak hirugarren porrota jaso du Euroligan, Besiktasen aurka (84-92)
Kanpoko saskiratzeek aldeak markatu dituzte, eta turkiarrek garaitu dute partida. Horrela, euskal taldeak hirugarren porrota jaso du txapelketa honetan.
Porrotak Inversus Gernika eta Kutxabank Araskirentzat eta bigarren garaipena jarraian Mirai Euskotrenentzat Endesa Ligan
Talde bizkaitarrak porrota jaso zuen asteazkenean Casademont Zaragoza talde indartsuaren aurka Malosten (72-108). Arabako taldeak ere galdu egin du ostegun honetan Movistar Estudiantesen kontra (45-76) Mendizorrotzan. Aitzitik, talde gipuzkoarrak 75-65 irabazi dio Celtari Gascan.
Felix Fernandez: “NBAk Euroliga nahi du; erabakia gure plana jarraitzea da”
Felix Fernandez, Baskoniako kirol zuzendaria, Márcio Santosen aurkezpenean izan da ostegun goiz honetan. Bertan, Euroliga frankizia bihurtzeko erabakiari buruz hitz egin du, NBArekin negoziazioen inguruan eta plantillan aldaketak egiteko prest daudela ere onartu du. (Bideoa gazteleraz)
Kosner Baskoniak Marcio Santos pibota aurkeztu du
Paolo Galbiatiren taldeko jokalari berriak, bere lehen bi partidetan, 10,5 puntu sartu eta bost errebote hartu ditu, batez beste.
Surne Bilbaok garaipen sendoa lortu du Europako estreinakoan, Bosnian (79-92)
Vautierrek (19 puntu eta 8 errebote) Jaume Ponsarnauren taldearen garaipena gidatu du. Jokatzeko prest zeuden hamaika jokalariak ekiteko lan egiteko prest kantxaratu dira, lehendabizi abantaila hartzeko, eta, ondoren, une garrantzitsuenean, Igokea gelditzeko.
Chris Duarte: “Asko sufritu dugu denboraldiaurretik hona; denok nahi ditugu partidak irabazi”
Kosner Baskoniak Beskitas hartuko du ostiralean, Buesa Arenan. Liga hasiera zaila eduki dute, baina, orain, bi partida garaipen lortu dituzte jarraian. Chris Duartek azpimarratu du "gosea" dagola aldagelan, eta boladari jarraipena ematea espero duela. (Bideoa, espainolez)
Euroligako taldeek ez dute NBAren eskaintza aintzat hartu, eta frankizia bihurtzea erabaki dute
NBAk Europan lehiaketa bateratua antolatzeko egindako proposamena oraingoz ez dute onartu, baina ez dute baztertu etorkizunean akordio bat ixtea. Euroligaren jabeek ezezkoa eman ondoren, AEBko ligak kontraeskaintza egitea espero da.
Surne Bilbaok, Hlinason gabe, debuta egingo du Txapeldunen Ligan Igokea talde bosniarraren kantxan
Ponsarnauren hitzetan, Nenad Stefanovicek "oso ondo entrenatutako" aurkaria da Igokea. "Badaki zertan jokatu nahi duen, eta ekarpena egin dezaketen jokalari asko ditu", ohartarazi du entrenatzaile kataluniarrak.
Inversus Gernikak eta Mirai Euskotrenek garaipena lortu dute; Kutxabank Araskik ezin izan du Baxi Ferrol gainditu
Bizkaiko taldeak 80-84 irabazi zion Celtari, luzapenean, Mirai Euskotrenek 53-72 menderatu zuen Ensino; Kutxabank Araskik, ordea, 82-77 galdu zuen.
Baskonia nagusitasun handiz gailendu zaio Gironari (118-78)
Kosner Baskoniak erakustaldia emanda irabazi dio Fiact Gironari (118-78), Buesa Arenan, Endesa Ligako bigarren jardunaldian, eta Paolo Galbiatiren taldeak erakutsi du hobera egiten ari dela.
Surne Bilbao Basketek luzapenean galdu du Leyma Coruñaren aurka (104-101)
Beltzezko gizonek 9 puntuko aldea irauli dute azken laurdeneko azken minutu eta erdian Darrun Hilliardek azken segundoan hirukoa sartuta. Bigarren luzapena behartzeko zorian ere izan dira, baina azken jaurtiketa huts egin dute.
Darrun Hilliardek azken segundoan sartutako hiruko honek behartu du luzapena Leyma Coruña eta Surne Bilbaoren arteko partidan
Norgehiagoka 91-88 zegoela, eta jokatzeko bi segundo eta hamarren bat gelditzen zirela, Harald Freyk albotik atera du, Darrun Hilliardi eman dio, eta horrek, aurrean hiru aurkari zituela, hiruko jaurtiketa egin, eta saskiratze ikusgarria lortu du. Hala, neurketa luzapenean erabaki da.
SASKIBALOIA ZUZENEAN | Leyma Coruña vs Bilbao Basket
Jarraitu zuzenean Endesa Ligako Leyma A Coruña vs Bilbao Basket partidaren emanaldia.
Kosner Baskoniak lehen garaipena lortu du Euroligan, Olimpia Milan menderatuta (86-76)
Lehendabiziko bi norgehiagokak galdu eta gero, Paolo Galbiatiren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligan, partida serioa jokatuta.
Baskonia Alaves fundazioaren lehen gala ospatu dute Gasteizen
Baskonia Alaves Fundazioak lehenbiziko gala ospatu du gaur arratsaldean, Gasteizen. Lau saritu izan dira ekitaldian: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Gizarterako Elkartea eta Araba Euskaraz ekimena.
Kosner Baskoniak Euroligako bigarren takatekoa hartu du Valentzian (111-88)
Lehen laurdenaren amaieraren eta bigarrenaren hasieraren artean 20 puntuko abantaila hartu du talde taronjak. Paolo Galbiatiren taldeak, aldiz, bi puntu sartu ditu lehen laurdeneko azken lau minutuetan.