Saskibaloia
2025/10/21 - 19:35
Justin Jawroskik bihurdura dauka ezkerreko belaunean
Bilbao Basketeko jokalaria igandean lesionatu zen. FIBA Euro Cup txapelketan Brnoren aurkako partida jolastu ezingo duen arren, astearte arratsaldean probak egin ditu, eta lesioa ez omen da larria.
2025/10/20 - 21:52
Kobi Simmons, Baskoniarekin debuta egiteko prest
Paolo Galbiatiren taldeko eskoltak estreinakoa egin ahalko izango du ostegun honetan, Belgraden, Izar Gorriaren aurka, Euroligan.
2025/10/20 - 21:30
Endesa ligako 3. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa ligako 3. jardunaldia jokatu da, eta bideo honetan jardunaldi honetako 10 jokaldi onenak bildu ditugu.
2025/10/19 - 22:49
Baskoniak bigarren garaipena lortu du jarraian, Granada menderatuta (80-83)
Baskoniak 80-83 irabazi dio Coviran Granadari etxetik kanpo jokatu duen partida, eta, ondorioz, bigarren garaipena lortu du jarraian Endesa Ligan. Norgehiagokaren bukaera oso parekatua izan da.
2025/10/19 - 19:32
Surne Bilbao Basketek jipoia hartu du Joventuten etxean (101-69)
Bizkaiko taldea Kataluniakoa baino okerrago aritu da, eta ligan partidarik galdu gabe jarraitzen du.
2025/10/18 - 15:57
Baskoniak Kobi Simmons basea fitxatu du bi hilabeterako
Jokalari estatubatuarra Txinako ligatik iritsi da, eta bi hilabetez egongo da Gasteizen, Trent Forrest eta Markus Howarden hutsunea betetzeko.
2025/10/18 - 02:02
Baskoniak bere historiako hasierarik txarrena du Euroligan (79-91)
Gasteizko taldeak bosgarren porrota jarraian jaso du txapelketa horretan.
2025/10/17 - 22:02
8.000 euroko isuna jarri diote Querejetari, epaileekiko errespetu faltagatik
Gasteizko taldeko burua aldageletara jaitsi zen Damir Javor, Luka Kardum eta Huseyin Celik epaileengana.
2025/10/16 - 13:05
Baskoniak Paris Basketball taldearen etxean galdu du, 105-87, eta garaipenik gabe jarraitzen du Euroligan
Frantziako taldea neurketa osoan zehar ibili zen aurretik markagailuan, baina euskal taldeak azken laurdenean ere izan zen irabazteko lehian. Trent Forrest lesionatu egin zen, eta bigarren zatian ezin izan zuen jokatu, eta Markus Howardek ere izan zituen arazo fisikoak.
2025/10/15 - 22:55
Lointek Gernikak azken hatsean galdu du NKA Pécsen aurka (62-60)
Azken segundoan egindako saskiratzeak zapuztu du euskal taldearen garaipena, Hungarian, emozioz beteriko amaiera batean.
2025/10/15 - 00:49
Surne Bilbao Basketek galdu egin du Peristeriren aurka FIBA Europe Cup txapelketan (81-84)
Bilboko taldeak galdu egin du Miribillan, Peristeriren aurkako abantaila handia izan duen arren. Peristerik bere momentua aprobetxatu du norgehiagokaren azken txanpan.
2025/10/13 - 19:57
Endesa Ligako 2. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
2025-2026 Endesa Ligak atzean utzi du jada 1. jardunaldia. Bideo honetan bildu ditugu jardunaldiko hamar jokaldi onenak.
2025/10/13 - 17:08
Bilbao Basketek FIBA Europa Kopari ekingo dio, berriz txapeldun izateko asmoz
Surne Bilbao Basketek asteartean abiatuko du FIBA Europa Kopako ibibidea, Greziako Peristeriren aurkako partidarekin. Berriz ekarri nahi dute etxera garaikurra. Jaume Ponsarnau entrenatzailearekin hitz egin dugu.
2025/10/13 - 11:05
Trent Forrest Baskoniako jokalaria, Endesa Ligako 2. jardunaldiko onena
Horrez gain, jaurtiketa libreen marka hautsi du ACB ligan, hutsik egin gabe, Real Madrilen aurka saskiratutako 19 jaurtiketei esker.
2025/10/13 - 00:03
Baskoniak handikiro irauli du Real Madrilen kontrako norgehiagoka (105-100)
Partida kaskar hasi arren (18-34), Gasteizko taldea aldea murrizten joan da pixkanaka, eta gainerako hiru laurdenetan nagusitu da. Hortaz, Endesa Ligako bigarren jardunaldian garaipena lortu du.
2025/10/12 - 23:27
Bilbao Basketek denboraldiko lehen garaipena lortu du Burgosen aurka (95-85)
Bigarren laurden bikaina eginda,27-10eko partzialarekin, Bilbao Basketek garaipena bideratu du Endesa Ligako bigarren jardunaldian.
2025/10/12 - 16:01
Kutxabank Araskik mendean hartu du Lointek Gernika denboraldiko lehen euskal derbian (58-55)
Partida oso parekatuan, Made Urietaren taldeak 58-55 garaitu du Lointek Gernika Bizkaia Mendizorrotzako kiroldegian jokatu den bigarren jardunaldiko euskal derbian.
2025/10/10 - 01:06
Baskoniak azken segundoan galdu du Panathinaikosen aurka, Gasteizen (84-86)
Paolo Galbiatiren gizonek eskura izan dute luzapena, partidako azken minutuetan markagailua bikain irauli eta gero, baina, azken jokaldian, Kendrick Nunnek eman dio garaipena Greziako taldeari.
2025/10/09 - 00:32
Lointek Gernikak nagusitasunez hasi du Eurokopa Uniao Sportivaren aurka (82-61)
Bizkaiko taldeak sekulako debuta sinatu du Malosten, eta hasieratik amaierara arte menderatu du Portugaleko taldea.
2025/10/08 - 10:57
Lointek Gernikak Portugaleko Uniao Sportivaren aurrean ekingo dio Eurokopari
Malosten jokatuko duten norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.