Entrenatzaile berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Velimir Perasovic, Kosner Baskoniako entrenatzaile berria

Kroaziarrak 2028ra arte sinatu du, eta Paolo Galbiatiren ordez arituko da; izan ere, azken hori kargugabetu dute Gasteizko klubean. Perasovic, hala, laugarren aldiz izango da Kosner Baskoniako entrenatzailea. 

Velimir Perasovic (Kosner Baskonia)

Velimir Perasovic Kosner Baskoniara bueltatu da. Argazkia: Europa Press.

Velimir Perasovic Kosner Baskoniako entrenatzaile berria da, 2028ra arte, asteazken arratsaldean Gasteizko klubak iragarri duenez. Hala, kroaziarrak laugarren aldiz zuzenduko du euskal taldea.

Perasovicek, 61 urtekoa bera, UNICS Kazan entrenatu zuen 2025-2026 denboraldian. Baskoniaren aulkian izan den aurreko hiru aldietan, guztira, 253 partidatan zuzendu du Arabako taldea; klubaren historian, partidarik gehien dituen bigarren entrenatzailea da. Bera entrenatzaile, Baskoniak Errege Kopa bat eta Superkopa bat irabazi ditu.

Kosner Baskoniak zehaztu duenez, Perasovic ostegunean iritsiko da Gasteizera, eta ostiralean, Virtus Bolonia-Kosner Baskonia Euroligako partidan, aurlkian izango da. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X