Asvelek hiruko lerrotik garaitu du Kosner Baskonia (94-79)
Gasteizko taldeak ez du garaipenik lortu Velimir Perasovic aulkian dagoenetik.
Gasteizko taldeak ez du garaipenik lortu Velimir Perasovic aulkian dagoenetik.
Azken laurdenean, Perasovicen taldea aurretik izan da markagailuan, eta bi taldeak 79na zeuden amaierarako oso gutxi falta zela; Panathinaikosek, hala ere, gehiago asmatu du jokaldi erabakigarrietan.
Velimir Perasovic Baskoniako entrenatzaile berriaren prentsaurrekoan, Felix Fernandezek Pablo Galbiati taldetik kanpo geratzea eragin duen egoeraz hitz egin du, hau da, klubak bere zerbitzuak bertan behera utz zitzan eman dituen arrazoien inguruan. Bideoa gazteleraz
"Oraindik ez ditugu konferentziak antolatzeko irizpideak zehaztu", azaldu du Dejan Bodiroga Euroligaren presidenteak.
Italiako taldea hobeto sartu da partidan, 12-0eko partzialarekin, eta jaurtiketa libreak eta erasoko erreboteak baliatu ditu Baskonia zigortzeko.
Kroaziarrak 2028ra arte sinatu du, eta Paolo Galbiatiren ordez arituko da; izan ere, azken hori kargugabetu egin du Gasteizko klubak. Perasovic, hala, laugarren aldiz izango da Kosner Baskoniaren entrenatzailea.
Gasteizko klubak asteazken arratsaldean iragarri du entrenatzaile italiarrak, 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako txapeldunak, ez duela jarraituko Kosner Baskonia zuzentzen.
Zenit da jokalari estatubatuarraren talde berria. Howard 2022an iritsi zen euskal taldera, eta, Kosner Baskonian, 244 partida ofizial jokatu ditu eta Errege Kopa bat irabazi du.
Bisitariak nagusi izan dira zonan. Xavi Pascualen taldeak buelta eman dio neurketa hasiera txarrari, eta lehen garaipena lortu du Euroligan bisitari gisa, bigarren zatian serio eta fisikoki gogor lan eginda.
Kanpoko saskiratzeek aldeak markatu dituzte, eta turkiarrek garaitu dute partida. Horrela, euskal taldeak hirugarren porrota jaso du txapelketa honetan.
Felix Fernandez, Baskoniako kirol zuzendaria, Márcio Santosen aurkezpenean izan da ostegun goiz honetan. Bertan, Euroliga frankizia bihurtzeko erabakiari buruz hitz egin du, NBArekin negoziazioen inguruan eta plantillan aldaketak egiteko prest daudela ere onartu du. (Bideoa gazteleraz)
Paolo Galbiatiren taldeko jokalari berriak, bere lehen bi partidetan, 10,5 puntu sartu eta bost errebote hartu ditu, batez beste.
Kosner Baskoniak Beskitas hartuko du ostiralean, Buesa Arenan. Liga hasiera zaila eduki dute, baina, orain, bi partida garaipen lortu dituzte jarraian. Chris Duartek azpimarratu du "gosea" dagola aldagelan, eta boladari jarraipena ematea espero duela. (Bideoa, espainolez)
NBAk Europan lehiaketa bateratua antolatzeko egindako proposamena oraingoz ez dute onartu, baina ez dute baztertu etorkizunean akordio bat ixtea. Euroligaren jabeek ezezkoa eman ondoren, AEBko ligak kontraeskaintza egitea espero da.
Lehendabiziko bi norgehiagokak galdu eta gero, Paolo Galbiatiren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligan, partida serioa jokatuta.
Lehen laurdenaren amaieraren eta bigarrenaren hasieraren artean 20 puntuko abantaila hartu du talde taronjak. Paolo Galbiatiren taldeak, aldiz, bi puntu sartu ditu lehen laurdeneko azken lau minutuetan.
23 urteko jokalaria Maccabi Tel-Aviv taldetik dator Gasteizera.
Txapelduna geldiarazteko baliabiderik gabe, Galbiatiren mutilek denboraldiko lehen porrota jaso dute, Endesa Liga ere hastear dela.
Partida ostegunean izango da, 20:30etik aurrera, Buesa Arenan.