Kosner Baskoniak indarreko txapelduna den Olympiakosen aurka ekingo dio Euroligari
Partida ostegunean izango da, 20:30etik aurrera, Buesa Arenan.
Kosner Baskoniak garaipena lortuta hasi nahi du Euroliga. Argazkia: Europa Press.
Kosner Baskoniak Olympiakosen aurka jokatuko du, Buesa Arenan, Gasteizen, ostegunean, 20:30etik aurrera, 2026-2027 denboraldiko Euroligako lehenengo jardunaldian. Hala, euskal taldea aurrenekoz arituko da etxean, eta indarreko txapelduna izango du aurrean.
Nabarmentzeko modukoa da bai Kosner Baskonia bai Olympiakos galtzaile irten zirela jokatu dituzten azken partidetan; izan ere, biak ala biak Superkopan lehiatu dira: Olympiakos, Euroligakoan, eta Kosner Baskonia, Endesa Ligakoan.
Paolo Galbiatik Joventuten aurka kantxaratzeko moduan zituen jokalariak izango ditu prest oraingoan ere, baina entrenamendu saio gehiago eginda. Kanpoko jokoa baliatzen saiatuko da Kosner Baskonia; Olympiakosek fitxaketa onak egin ditu: Baskonian ibilitako Codi Miller-McIntyre, eta Moaye Ndiaye, Jean Montero eta Corey Joseph.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)